Ispasterko udaletxea

Ispasterko Herriko Taberna eta Udal Bulegoak gordetzen dituen etxea

Ispasterko udaletxea Ispasterko (Bizkaia) Elexalde auzoko herrigune nagusian dagoen eraikin nabarmena da.

Ispasterko udaletxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIspaster
Koordenatuak43°21′33″N 2°32′54″W / 43.35917°N 2.548351°W / 43.35917; -2.548351
Map
ErabiltzaileaIspasterko Udala
Kontaktua
HelbideaElejalde, 9

Historia aldatu

Iberiar Penintsulako Gerraren testuinguruan, 1813an udaletxearen eraikina ospitale militar bezala erabilia izan zen. Frantziar Inperioaren armada herrian sartu zenean, arrazoi horregatik eraikina erre zuen. Berreraikuntza 1817an egin zen.[1]

Ezaugarriak aldatu

Eraikina harlangaitzez egina dago, harlanduzko ertzekin, eta arku eskartzanodun sarrera nagusiarekin.[2]

Beheko solairuan Herriko Taberna dago; lehengo solairuan, berriz, Udal Bulegoak. 2017 urtean, ondoko eraikina Kultur Etxe bezala egokitu zen.[3]

Udaletxeko balkoian dagoen inskripzioak honela dio: “Casa Consistorial de Yspaster destinada para hospital militar de Voluntarios de Vizcaya en 1813. Quemada por esta causa por los franceses y reedificada por dicho Yspaster en 1817”.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Lea Artibai Turismoa - Herriak - Ispaster» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  2. «Ayuntamiento de Ispaster, Vizcaya» www.ayuntamiento.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  3. (Gaztelaniaz) ««Los jóvenes de Ispaster ya no tendrán que ir hasta Lekeitio a preparar los exámenes»» El Correo 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).

Kanpo estekak aldatu