José Ramón Arteta

Euskal musikari eta konposatzailea
Jose Ramon Arteta» orritik birbideratua)

José Ramón Arteta Foruria (Ispaster, 1934ko uztailaren 3a) musika klasiko konpositore bizkaitarra da.[1]

José Ramón Arteta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ramón Arteta Foruria
JaiotzaIspaster1934ko uztailaren 3a (89 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Tomás Aragüés Bernad
Víctor Zubizarreta
Samuel Rubio Calzón (en) Itzuli
Francisco Escudero
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Biografia aldatu

Gerardo Arteta Altoarana eta Crispina Foruria Uriarteren semea,[2] lehen hezkuntza Aita Sakramentinoetan egin zuen eta gero Giza Zientziak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen. Ostean magisteritza ikasketak burutu zituen.[3]

1958an Tolosara joan zen bizitzera eta Eskolapioetan irakasle bezala lanean hasi zen. Esther Ibarrolabururekin ezkondu zen eta haurrak izan zituen:[3] Gerardo[4] eta gaur soprano den Ainhoa Arteta.[5]

Musika ibilbidea aldatu

Tomás Aragüesen eta Víctor Zubizarretaren ikaslea izan zen Bilboko Kontserbatorioan. Kantu gregorianoa eta polifonia sakroa ikasi zuen Samuel Rubio-rekin.[1] Ahots-hezitzaile ikasketak ere egin zituen.[4]

1973an kontrapuntu, fuga eta konposizioa ikasketak abiatu zituen Francisco Escudero-rekin.[1]

1976an, Tolosako Eresoinka Abesbatza sortu eta zuzendu zuen, kalitate handiko haur-talde bat sortzeko helburuarekin; abesbatzarekin hainbat sari lortu zituzten[6] besteak beste, 1983ko Unicef lehen sari nazionala. Parisen, Kosta Urdinean, Grezian edo Jugoslavian hainbat aldiz izan ziren.[2] 1990ean, Lekeitioko Itxas Soinua Koruaren zuzendaritza hartu zuen.[7][8]

2006an, Eresoinkaren sorreraren 30 urteurrena zela eta, Tolosan omenaldi bat jaso zuen.[2]

 
Jose Ramon Arteta organoa jotzen Ispaster bere jaioterriko San Migel elizan, 2022an.

Hainbat abeslari prestatu ditu, hala nola Ainhoa Arteta, Amaia Arberas, Amaia Urteaga, Beñat Egiarte, Naroa Enekotegi[9] edo Marife Nogales.[10][11] Gaur egun haurrentzako ahots hezkuntza eskola bat sortzeko lanean ari da.[3]

Konposizioak aldatu

  • Gaztearoak (Urtearoak). Abesbatza eta orkestra. Nazioarteko Konposizio Saria 1984.
  • Soka Laukotea 1986
  • Sinfonia. Orkestra. 1987
  • Kontzertua. Pianoa. 1988
  • Kontzertua. Pianoa. 1990
  • Agur Maria
  • Arrantzara
  • Boga Boga
  • Du di du
  • Illerri otoitza
  • Iñauterik
  • Tuca
  • Udaberria
  • Udazkena

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «ccm :: Arteta, Jose Ramon Arteta» composers-classical-music.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Las chicas de José Ramón» El Diario Vasco 2006-03-13 (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Telleria, Mikel G. (2011). Enciclopedia general básica de Tolosa. Zazpiko Kultur Elkartea PMC 796297262. (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  4. a b Jose Ramon Artetaren komunikazio pertsonala.
  5. «Biografía de Ainhoa Arteta» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  6. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1978-11-07). «Certamen de canción y polifonía vascas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  7. Josko. (2006-12-20). «LEKEITIO: NUESTRA SEÑORA DE LA ANTIGUA: Itsas Soinua» LEKEITIO (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Clausura del Festival Internacional de Música de Lekeitio» www.bizkeliza.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  9. «el camino del triunfo» estudiantes.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  10. (Gaztelaniaz) «Porque yo lo canto» El Diario Vasco 2009-02-25 (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  11. «Marife Nogales, mezzo sopranoa - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).[Betiko hautsitako esteka]