Irati (ibaia)

Euskal Herriko ibaia
Irati ibaia» orritik birbideratua)
Artikulu hau Nafarroako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irati (argipena)».

Irati[1][a] Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 83,8 kilometro luzerarekin, Zaraitzuko Iratiko etxeetan, Iratiko oihanean, jaiotzen da, Urbeltza eta Urtxuria ibaiek bat egin zutenetik, 845 metroko altueran, eta Aragoi ibaian isurtzatzen da, Zangoza udalerriko Rocaforte herriko inguruan, 395 metroko altueran.

Irati
Irati ibaia
Irati ibaia, izen bereko oihanean zehar
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera83,8 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′18″N 1°06′24″W / 42.98845611°N 1.10665618°W / 42.98845611; -1.10665618
KokapenaEuskal Herria
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.561 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Ur-emaria4,177 m³/s <> 33,41 m³/s (Orbaizeta <> Ledea)
IturburuaIratiko etxeak (Zaraitzu)
(845 m)
Bokalea
(Aragoi; eskuinaldea)
Rocaforte (Zangozaldea)
(395 m)

Ibilbidean zehar, 1561 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Orbaizetatik igarotzean 4,177 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko, eta 33,410 metroraino igotzen dira Ledea parean. Orbaizetako minimoa 1,549 da irailean eta 6,672ko maximoa martxoan; Ledeako zifrak 8,791koak dira abuztuan eta 61,916koak otsailean.[2][3]

Bere ibilbidean, Aezkoa, Artzibar, Longida eta Urraulbeiti ibarrak zeharkatzen ditu.

Ibaiaren izen ofiziala Irati da, bere ibilbide osoan ezaguna dena. Dena den, ez da nahastu behar zuberotarrek Iratiko erreka deitzen dutenarekin, hau da, Urbeltza ibaiarekin bat datorrenarekin, zeinak, ondoren, Urtxuriarekin batera, ibai horretara isurtzen baititu bere urak.

Ibilbidea

aldatu

Ibaiadarrak

aldatu

Irati ibaia osatzen duten ibaiak:

Irati ibaia bezala:

  • Burdinzokoko erreka (ezkerraldea)
  • Zabaletako erreka (eskuinaldea)
  • Egurgoako erreka (eskuinaldea)
  • Arrantzarien erreka (ezkerraldea)
  • Erlango erreka (eskuinaldea)
  • Kakoliako erreka (ezkerraldea)
  • Askazubiko erreka (eskuinaldea)
  • Berrendipeko erreka (ezkerraldea)
  • Aritziloko erreka (eskuinaldea)
  • Legartzako erreka (eskuinaldea)
  • Elkoarteko erreka (eskuinaldea)
  • Garaioako erreka (ezkerraldea)
  • Maiturriko erreka (eskuinaldea)
  • Arrigorrietako erreka (eskuinaldea)
  • Pausandiko erreka (ezkerraldea)
  • Anako erreka (eskuinaldea)
  • Iturriotxeko erreka (eskuinaldea)
  • Abaurreko erreka (ezkerraldea)
  • Artzulupeko erreka (ezkerraldea)
  • Lakorriko erreka (eskuinaldea)
  • Sarateko erreka (ezkerraldea)
  • Oñarripetako erreka (eskuinaldea)
  • Gariturriko erreka (eskuinaldea)
  • Artozkiko erreka (ezkerraldea)
  • Zelereko erreka (eskuinaldea)
  • Usozko erreka (eskuinaldea)
  • Saratsuko erreka (ezkerraldea)
  • Otsarrengo erreka (eskuinaldea)
  • Potxeko erreka (ezkerraldea)
  • Ralako erreka (ezkerraldea)
  • Urrobi ibaia (eskuinaldea)
  • Alozko erreka (eskuinaldea)
  • Gurpegiko erreka (eskuinaldea)
  • Erro ibaia (eskuinaldea)
  • Zarikietako erreka (ezkerraldea)
  • Xandoaingo erreka (ezkerraldea)
  • Ibarreko erreka (ezkerraldea)
  • Mugetako erreka (ezkerraldea)
  • Itzagako erreka (eskuinaldea)
  • Puiuko erreka (eskuinaldea)
  • Txubingo erreka (ezkerraldea)
  • Induraingo erreka
  • Muruko erreka (ezkerraldea)
  • Areta ibaia (ezkerraldea)
  • Viña Grande erreka (eskuinaldea)
  • Aranako erreka (eskuinaldea)
  • San Bartolomeko erreka
  • Zaraitzu ibaia (ezkerraldea)

Zehartatutako herriak

aldatu

Nabarmendutako zubiak

aldatu

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /iɾáti/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu