Larrangotz
Larrangotz[1][a] Longida ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Larrangotz | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriko etxe tradizional bat | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Longida |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Larrángoz/Larrangotz |
Posta kodea | 31481 |
Herritarra | larrangoztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′23″N 1°22′01″W / 42.73972°N 1.36694°W |
Garaiera | 499 metro |
Distantzia | 32,1 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 2 (2020: ![]() |
2020 urtean 2 biztanle zituen.
Bertako biztanleak larrangoztarrak dira.
Izena Aldatu
Larrangotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Larrangoz (1097)
- Larrangotz (1268)
- Larrangotz (1289)
- Larrangoz (1366)
- Larrangoz (1587)
- Larrangoz (1802)
- Larrangoz (1945)
- Larrangotz (1990)
Geografia Aldatu
Larrangotz Longida ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena Aldatu
Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.
Klima Aldatu
Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.
Estazio meteorologikoak Aldatu
Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 22.0 | 25.0 | 29.0 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 40.0 | 36.0 | 30.0 | 23.0 | 17.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.5 | 14.3 | 16.7 | 20.9 | 25.8 | 28.5 | 28.6 | 24.0 | 19.1 | 12.3 | 9.1 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.2 | 6.1 | 9.2 | 11.5 | 15.2 | 19.5 | 21.8 | 21.9 | 17.9 | 14.0 | 8.5 | 5.4 | 13.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 1.7 | 4.1 | 6.3 | 9.5 | 13.1 | 15.2 | 15.3 | 11.9 | 8.9 | 4.7 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -3.1 | -1.5 | 0.8 | 3.3 | 7.7 | 10.2 | 10.1 | 6.5 | 2.5 | -1.8 | -4.0 | -4.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 101.3 | 87.3 | 83.7 | 81.1 | 70.1 | 54.3 | 39.4 | 32.4 | 65.7 | 78.7 | 103.9 | 91.1 | 888.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 70.0 | 44.8 | 46.8 | 67.5 | 50.6 | 57.8 | 58.5 | 90.0 | 107.0 | 82.5 | 45.8 | 86.5 | 107.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.1 | 12.6 | 12.0 | 13.6 | 12.7 | 8.0 | 6.2 | 6.5 | 8.5 | 11.7 | 15.2 | 14.6 | 135.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 2.4 | 1.6 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia Aldatu
1835-1845eko udal erreformetara arte, Larrangotz Longida ibarreko diputatua eta herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidore bat gobernatzen zuten. 1847an, parrokiako abadea auzotarren hornidurakoa zen; posta Agoitzetik jasotzen zen eta bideak zeharbidezkoak baino ez ziren eta egoera ertainean zeuden. XX. mendearen hasieran landa kutxa bat sortu zen.
Demografia Aldatu
2020 urteko erroldaren arabera 2 biztanle zituen Larrangotzek.[4]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
5 | 4 | 4 | 4 | 4 | 3 | 3 | 3 | 3 | 3 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 |
Kultura Aldatu
Euskara Aldatu
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longida sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[5]
Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenak Aldatu
- San Bartolome eliza, XIII. mendeko kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Larrangozko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Oharrak Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Larrangotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Larrangotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.