Calcutta Cup (euskaraz Kalkuta Kopa) urtero Sei Nazioen Txapelketan Eskozia eta Ingalaterraren arteko irabazleari ematen zaion saria da. Aurreneko ekitaldia 1879an izan zuenez txapelketa bera baino zaharragoa da.

Kalkuta Kopa
Calcutta Cup
Sorrera 1879
Taldeak Ingalaterra Ingalaterra (71 Kopa)
Eskozia Eskozia (44 Kopa)
Txapelduna Eskozia Eskozia (2024)

Kopa bera Indian landutakoa da eta apainduran hiru errege-kobraren eta elefante baten irudiak ditu.

Historia aldatu

 
1892ko Kalkuta Kopa, Edinburghen jokatua.

Jatorria Kalkutan aldatu

1872ko eguberri egunean Kalkutan (India) errugbi partida bat jokatu zen. Alde batean Ingalaterrako 20 jokalari zeuden eta bestean Eskozia, Irlanda eta Galesko 20 jokalariren arteko selekzioa. Partida arrakasta handikoa izan zen eta astebete beranduago partida berria antolatu zuten.

Ekitaldi hauek animatuta hainbat gaztek Calcutta Football Club sortu zuten eta Errugbi Federazioan sartu zen 1874an[1]. Indiako klima ordea ez zen egokia errugbian aritzeko eta beste kirol batzuek gain hartu zioten, kriketak bereziki. Honen ondorioz taldea desegin egin zen, baina aurretik taldeak banketxean zeukan dirua zilarrezko errupia txanponetan atera zuten, eta txanponak urtuz Kopa ederra egin zuten. Errugbi Federazioari eman zioten 1878an Kalkuta Kopa izena mantenduz eta urtero jokatuko zen txapelketa bat antolatzeko konpromisoaz.

Ingalaterra eta Eskoziaren arteko lehia aldatu

1879an izan zen lehen ekitaldia Edinburgh hirian[2]. Orduko bi talde indartsuenek jokatu zuten, Eskoziak eta Ingalaterrak, eta 1-1 berdindu zuten (garai hartan entseguen gauzatzeak kontatzen ziren soilik). Ordutik ia urtero jokatu da, Mundu Gerra garaietan izan ezik, eta 1880. hamarkadan ere hutsune batzuk izan ziren Ingalaterrak txapelketa nagusian parte hartzeko debekua izan baitzuen. 1883an Home Nations Txapelketa sortu zenetik[3] (gaur egun Sei Nazioen Txapelketa) Eskoziak eta Ingalaterrak elkarren kontra jokatzen duten Sei Nazioetako partida baliatzen da Kalkuta Kopako palmaresa osatzeko[2]. Irabazleak urtebetez izaten du kopa etxean eta berdinketa izaten den kasuetan aurreko urteko irabazleak mantentzen du bere etxean[4].

Ekitaldi gogoangarriak aldatu

 
2007ko Kalkuta Kopa.
  • 1980an Sei Nazioen Txapelketako azken partida izatea tokatu zen Kalkuta Kopa, Edinburghen. Ingalaterrak 18-30 irabazi zuen eta horri esker 23 urte ondoren Slam Nagusia irabaztea lortu zuen. John Carletonek hat-tricka egin zuen eta Bill Beaumont kapitaina besotan atera zuten estadiotik[5].
  • 1990ean Bost Nazioetako azken partida zen eta selekzio biak ordurarteko partida guztiak irabazita zeuden, Ingalaterra zen faborito ordea. Edinburghen bildutako ikusleek debekaturik zegoen O Flower of Scotland ereserkia abestu zuten partida hasi aurretik eta Eskoziak garaipena lortu zuen, bai eta Slam Nagusia ere. Ordutik aurrera selekzioen partida guztietan kantatzen da[5].
  • 2007an Jonny Wilkinsonen partida izan zen. Lesio larriak zirela eta hiru urte zeramatzan selekzioarekin jokatu gabe eta itzulerako partida zuen. Ingalaterrak 42-20 irabazi zuen eta Wilkinsonek 27 puntu egin zituen[6].
  • 2019an inoizko partida zoroena jokatu zen. Ingalaterra 31-0 aurreratu zen, ondoren Eskozia 31-38 jarri zen eta azken minutuan partida berdindu zuten ingelesek 38-38 emaitza lortuz[7].
  • 2021ean selekzio bien arteko lehenengo partidaren 150. urteurrena ospatu zen. Eskoziak Twickenhamen garaipena lortu zuen 38 urte beranduago[8]. COVID-19 pandemiaren ondorioz ikuslerik gabe jokatu zen.

Garaikurra aldatu

 
Garaikurra.

Indiako artisau batek egin zuen garaikurra. 45 cm-ko altuera dauka eta hiru heldulekuek kobraren itxura daukate. Koparen gainaldean elefante txiki bat ageri da[9]. Garaikurraren oinarrian THE CALCUTTA CUP idatzita dago letra larriz.

Oinarriari plaka berriak gehitu zitzaizkion eta bertan partida bakoitzaren irabazlea eta kapitain biak agertzen dira. Aurreneko ekitaldia 1879an izan bazen ere 1871ean jokatu zuten Ingalaterrak eta Eskoziak aurreneko aldiz eta ordutik 1879 arteko partidak ere idatzita daude plaka horietan.

Urtea Hiria (estadioa) Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1871 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia 1-0 Ingalaterra
1872 Londres (Kennington Oval) Ingalaterra 2-1 Eskozia
1873 Glasgow (West of Scotland Club) Eskozia 0-0 Ingalaterra
1874 Londres (Kennington Oval) Ingalaterra 1-0 Eskozia
1875 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia 0-0 Ingalaterra
1876 Londres (Kennington Oval) Ingalaterra 1-0 Eskozia
1877 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia 1-0 Ingalaterra
1878 Londres (Kennington Oval) Ingalaterra 0-0 Eskozia

Jatorrizko garaikurra egoera hauskorrean aurkitzen da eta Londresen dago, Errugbiaren Museoan (World Rugby Museum)[10]. Selekzio biek badituzte garaikurraren erreplikak, teknologia berriez egindakoak.

1988an Dean Richards ingeles jokalariak eta John Jeffery eskoziarrak mozkorraldiaren eraginez kaltetu egin zuten garaikurra eta zigortuak izan ziren. Richardsek partida bateko zigorra izan zuen eta Jeffreyk bost hiletakoa[11].

Palmaresa aldatu

Urtea Hiria (estadioa) Etxekoa Emaitza Kanpokoa  - -Berdin
1879 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia 1-1 Ingalaterra 0 - 0 - 1
1880 Manchester (Whalley Range)   Ingalaterra 2-1 Eskozia 1 - 0 - 1
1881 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia 1-1 Ingalaterra 1 - 0 - 2
1882 Manchester (Whalley Range) Ingalaterra (0T) 0–0 (2T)   Eskozia 1 - 1 - 2
1883 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia (1T) 0–0 (2T)   Ingalaterra 2 - 1 - 2
1884 Blackheath (Rectory Field)   Ingalaterra 3-1 Eskozia 3 - 1 - 2
1885 ez zen jokatu
1886 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia 0-0 Ingalaterra 3 - 1 - 3
1887 Manchester (Whalley Range) Ingalaterra (1T) 1–1 (1T) Eskozia 3 - 1 - 4
1888 ez zen jokatu
1889 ez zen jokatu
1890 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia 0-6   Ingalaterra 4 - 1 - 4
1891 Richmond (Athletic Ground) Ingalaterra 3-9   Eskozia 4 - 2 - 4
1892 Edinburgh (Raeburn Place) Eskozia 0-5   Ingalaterra 5 - 2 - 4
1893 Leeds (Headingley) Ingalaterra 0-8   Eskozia 5 - 3 - 4
1894 Edinburgh (Raeburn Place)   Eskozia 6-0 Ingalaterra 5 - 4 - 4
1895 Richmond (Athletic Ground) Ingalaterra 3-6   Eskozia 5 - 5 - 4
1896 Edinburgh (Raeburn Place)   Eskozia 11-0 Ingalaterra 5 - 6 - 4
1897 Manchester (Fallowfield)   Ingalaterra 12-3 Eskozia 6 - 6 - 4
1898 Edinburgh (Powderhall) Eskozia 3-3 Ingalaterra 6 - 6 - 5
1899 Blackheath (Rectory Field) Ingalaterra 0-5   Eskozia 6 - 7 - 5
1900 Edinburgh (Inverleith) Eskozia 0-0 Ingalaterra 6 - 7 - 6
1901 Blackheath (Rectory Field) Ingalaterra 3-18   Eskozia 6 - 8 - 6
1902 Edinburgh (Inverleith) Eskozia 3-6   Ingalaterra 7 - 8 - 6
1903 Richmond (Athletic Ground) Ingalaterra 6-10   Eskozia 7 - 9 - 6
1904 Edinburgh (Inverleith)   Eskozia 6-3 Ingalaterra 7 - 10 - 6
1905 Richmond (Athletic Ground) Ingalaterra 0-8   Eskozia 7 - 11 - 6
1906 Edinburgh (Inverleith) Eskozia 3-9   Ingalaterra 8 - 11 - 6
1907 Richmond (Athletic Ground) Ingalaterra 3-8   Eskozia 8 - 12 - 6
1908 Edinburgh (Inverleith)   Eskozia 16-10 Ingalaterra 8 - 13 - 6
1909 Richmond (Athletic Ground) Ingalaterra 8-18   Eskozia 8 - 14 - 6
1910 Edinburgh (Inverleith) Eskozia 5-14   Ingalaterra 9 - 14 - 6
1911 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 13-8 Eskozia 10 - 14 - 6
1912 Edinburgh (Inverleith)   Eskozia 8-3 Ingalaterra 10 - 15 - 6
1913 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 3-0 Eskozia 11 - 15 - 6
1914 Edinburgh (Inverleith) Eskozia 15-16   Ingalaterra 12 - 15 - 6
1915-
1919
ez zen jokatu
1920 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 13-4 Eskozia 13 - 15 - 6
1921 Edinburgh (Inverleith) Eskozia 0-18   Ingalaterra 14 - 15 - 6
1922 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 11-5 Eskozia 15 - 15 - 6
1923 Edinburgh (Inverleith) Eskozia 6-8   Ingalaterra 16 - 15 - 6
1924 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 19-0 Eskozia 17 - 15 - 6
1925 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 14-11 Ingalaterra 17 - 16 - 6
1926 Londres (Twickenham) Ingalaterra 9-17   Eskozia 17 - 17 - 6
1927 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 21-13 Ingalaterra 17 - 18 - 6
1928 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 6-0 Eskozia 18 - 18 - 6
1929 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 12-6 Ingalaterra 18 - 19 - 6
1930 Londres (Twickenham) Ingalaterra 0-0 Eskozia 18 - 19 - 7
1931 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 28-19 Ingalaterra 18 - 20 - 7
1932 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 16-3 Eskozia 19 - 20 - 7
1933 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 3-0 Ingalaterra 19 - 21 - 7
1934 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 6-3 Eskozia 20 - 21 - 7
1935 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 10-7 Ingalaterra 20 - 22 - 7
1936 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 9-8 Eskozia 21 - 22 - 7
1937 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 3-6   Ingalaterra 22 - 22 - 7
1938 Londres (Twickenham) Ingalaterra 16-21   Eskozia 22 - 23 - 7
1939 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 6-9   Ingalaterra 23 - 23 - 7
1940-
1946
ez zen jokatu
1947 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 24-5 Eskozia 24 - 23 - 7
1948 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 6-3 Ingalaterra 24 - 24 - 7
1949 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 19-3 Eskozia 25 - 24 - 7
1950 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 13-11 Ingalaterra 25 - 25 - 7
1951 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 5-3 Eskozia 26 - 25 - 7
1952 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 3-19   Ingalaterra 27 - 25 - 7
1953 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 26-8 Eskozia 28 - 25 - 7
1954 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 3-13   Ingalaterra 29 - 25 - 7
1955 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 9-6 Eskozia 30 - 25 - 7
1956 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 6-11   Ingalaterra 31 - 25 - 7
1957 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 16-3 Eskozia 31 - 25 - 7
1958 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 3-3 Ingalaterra 32 - 25 - 8
1959 Londres (Twickenham) Ingalaterra 3-3 Eskozia 32 - 25 - 9
1960 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 12-21   Ingalaterra 33 - 25 - 9
1961 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 6-0 Eskozia 34 - 25 - 9
1962 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 3-3 Ingalaterra 34 - 25 - 10
1963 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 10-8 Eskozia 35 - 25 - 10
1964 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 15-6 Ingalaterra 35 - 26 - 10
1965 Londres (Twickenham) Ingalaterra 3-3 Eskozia 35 - 26 - 11
1966 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 6-3 Ingalaterra 35 - 27 - 11
1967 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 27-14 Eskozia 36 - 27 - 11
1968 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 6-8   Ingalaterra 37 - 27 - 11
1969 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 8-3 Eskozia 38 - 27 - 11
1970 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 14-5 Ingalaterra 38 - 28 - 11
1971 Londres (Twickenham) Ingalaterra 15-16   Eskozia 38 - 29 - 11
1972 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 23-9 Ingalaterra 38 - 30 - 11
1973 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 20-13 Eskozia 39 - 30 - 11
1974 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 16-14 Ingalaterra 39 - 31 - 11
1975 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 7-6 Eskozia 40 - 31 - 11
1976 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 22-12 Ingalaterra 40 - 32 - 11
1977 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 26-6 Eskozia 41 - 32 - 11
1978 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 0-15   Ingalaterra 42 - 32 - 11
1979 Londres (Twickenham) Ingalaterra 7-7 Eskozia 42 - 32 - 12
1980 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 18-20   Ingalaterra 43 - 32 - 12
1981 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 23-17 Eskozia 44 - 32 - 12
1982 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 9-9 Ingalaterra 44 - 32 - 13
1983 Londres (Twickenham) Ingalaterra 12-22   Eskozia 44 - 33 - 13
1984 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 18-6 Ingalaterra 44 - 34 - 13
1985 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 10-7 Eskozia 45 - 34 - 13
1986 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 33-6 Ingalaterra 45 - 35 - 13
1987 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 21-12 Eskozia 46 - 35 - 13
1988 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 6-9   Ingalaterra 47 - 35 - 13
1989 Londres (Twickenham) Ingalaterra 12-12 Eskozia 47 - 35 - 14
1990 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 13-7 Ingalaterra 47 - 36 - 14
1991 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 21-12 Eskozia 48 - 36 - 14
1992 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 7-25   Ingalaterra 49 - 36 - 14
1993 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 26-12 Eskozia 50 - 36 - 14
1994 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 14-15   Ingalaterra 51 - 36 - 14
1995 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 24-12 Eskozia 52 - 36 - 14
1996 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 9-18   Ingalaterra 53 - 36 - 14
1997 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 41-13 Eskozia 54 - 36 - 14
1998 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 20-34   Ingalaterra 55 - 36 - 14
1999 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 24-21 Eskozia 56 - 36 - 14
2000 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 19-13 Ingalaterra 56 - 37 - 14
2001 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 43-3 Eskozia 57 - 37 - 14
2002 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 3-29   Ingalaterra 58 - 37 - 14
2003 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 40-9 Eskozia 59 - 37 - 14
2004 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 13-35   Ingalaterra 60 - 37 - 14
2005 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 43-22 Eskozia 61 - 37 - 14
2006 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 18-12 Ingalaterra 61 - 38 - 14
2007 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 42-20 Eskozia 62 - 38 - 14
2008 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 15-9 Ingalaterra 62 - 39 - 14
2009 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 26-12 Eskozia 63 - 39 - 14
2010 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 15-15 Ingalaterra 63 - 39 - 15
2011 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 22-17 Eskozia 64 - 39 - 15
2012 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 6-13   Ingalaterra 65 - 39 - 15
2013 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 38-18 Eskozia 66 - 39 - 15
2014 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 0-20   Ingalaterra 67 - 39 - 15
2015 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 25-13 Eskozia 68 - 39 - 15
2016 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 9-15   Ingalaterra 69 - 39 - 15
2017 Londres (Twickenham)   Ingalaterra 61-21 Eskozia 70 - 39 - 15
2018 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 25-13 Ingalaterra 70 - 40 - 15
2019 Londres (Twickenham) Ingalaterra 38-38 Eskozia 70 - 40 - 16
2020 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 6-13   Ingalaterra 71 - 40 - 16
2021 Londres (Twickenham) Ingalaterra 6-11   Eskozia 71 - 41 - 16
2022 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 20-17 Ingalaterra 71 - 42 - 16
2023 Londres (Twickenham) Ingalaterra 23-29   Eskozia 71 - 43 - 16
2024 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 30-21 Ingalaterra 71 - 44 - 16

Garaipenak aldatu

Selekzioa Garaipenak Ehunekoa Urteak
  Ingalaterra 71 %54.19 1880, 1883, 1884, 1890, 1892, 1897, 1902, 1906, 1910, 1911, 1913, 1914, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1928, 1932, 1934, 1936, 1937, 1939, 1947, 1949, 1951, 1952, 1953, 1954, 1955, 1956, 1057, 1960, 1961, 1963, 1967, 1968, 1969, 1973, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981, 1985, 1987, 1988, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2020
  Eskozia 44 %33.59 1882, 1891, 1893, 1894, 1895, 1896, 1899, 1901, 1903, 1904, 1905, 1907, 1908, 1909, 1912, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1933, 1935, 1938, 1948, 1950, 1964, 1966, 1970, 1971, 1972, 1974, 1976, 1983, 1984, 1986, 1990, 2000, 2006, 2008, 2018, 2021, 2022, 2023, 2024
Berdinketa 16 %12.21 1879, 1881, 1886, 1887, 1898, 1900, 1930, 1958, 1959, 1962, 1965, 1979, 1982, 1989, 2010, 2019

Jokalarien errekorrak aldatu

Jokalari aipagarrienen errekorrak Kalkuta Kopako partidatan[4]:

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Calcutta Cricket & Football Club: CCFC» ccfc1792.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  2. a b (Ingelesez) «The History of the Calcutta Cup» Historic UK (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  3. (Ingelesez) «The History of the Calcutta Cup» Historic UK (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  4. a b world.rugby. «Everything you need to know about the Calcutta Cup | World Rugby» www.world.rugby (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  5. a b (Ingelesez) Lucas, Dan. (2016-02-05). «Scotland v England: five great Calcutta Cup matches at Murrayfield | Dan Lucas» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  6. (Ingelesez) «Tales of the Calcutta Cup - Rugby World magazine» Rugby World 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  7. (Ingelesez) «'Farrell's captaincy & rollercoaster rugby - England v Scotland analysis» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  8. (Ingelesez) Richardson, Charles. (2021-02-06). «Efficient Scotland dominate woeful England to earn first win at Twickenham since 1983» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  9. (Ingelesez) Wilson, Andy. (2020-02-08). «Calcutta Cup: Why are there snakes and an elephant on the trophy?» Express.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  10. (Ingelesez) User, Super. «About» worldrugbymuseum.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  11. (Ingelesez) «We dropped the Calcutta Cup while using it as a rugby ball, admits Jeffrey» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).

Kanpo estekak aldatu