Alba Garmendia Castaños

Filosofoa eta politikaria

Alba Garmendia Castaños (Ikaztegieta, Gipuzkoa, 1992ko urtarrilaren 5a) filosofoa, ikertzailea eta politikaria da. 2023ko ekainaren 17an Ikaztegieta udalerriko alkate bilakatu zen, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Alba Garmendia Castaños

Ikaztegietako alkatea

Bizitza
JaiotzaIkaztegieta1992ko urtarrilaren 5a (32 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Granadako Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
UNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, ikertzailea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

LinkedIn: albagarmendia Inguma: alba-garmendia-castanos?hizkuntza=es Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Alba Garmendia Castaños Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Giza Zientzietan graduatua Deustuko Unibertsitatean. Filosofia Garaikidean masterra egina du Granadako Unibertsitatean, eta Irakasleen Prestakuntza masterra UNEDen.

Doktorego tesian, utopiari buruzko ikerketen markoa (gehienean anglosaxoia) euskarara ekarri zuen, eta marko horretatik irakurri zuen Michael Hardtek eta Antonio Negrik Empire bilduman argitaratutako filosofia politikoa. Utopia du ikerketa lerro nagusia, eta utopiek errealitatearekin izan ditzaketen harremanak interesatzen zaizkio.[2]

Ikertzaile aldatu

FUNDACIÓN ARANTZAZU GAUR FUNDAZIOA proiektuan eta AKTIBA-IT (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak Ikerketa Taldea) UPV/EHUko ikerketa-taldearekin elkarlanean jardun zuen, Arantzaulab Gizarte Berrikuntza Laborategiaren ildotik demokraziaren eta lankidetzazko gobernantzaren ikerketan.

Doktorego tesia egiteko beka jaso zuen UPV/EHUn eta bertan aritu zen lau urtez, utopiaren eta filosofia politikoaren -zehazki, Michael Hardten eta Antonio Negriren "Empire" saiakera-bildumaren- arteko harremanak ikertzen.[3]

 
Alba Garmendia alkate-makila jasotzen Bakarne Otegiren eskutik

Politikari aldatu

2023ko maiatzaren 18an Euskal Herria Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako «talde eraberritua» aurkeztu zuen Garmendia buru zela eta legegintzaldirako egitasmoen berri eman zuen..[4]

2023ko maiatzaren 23an herri programa aurkeztu zuen ikaztegietako EH Bilduk;. Erronka nagusiak:

Herriko gazteak bertan bizitzeko aukera izatea, haur eskola irekita mantentzea eta herriak bizirik jarraitzea.[5]

2023ko maiatzaren 28an, 154 boto eskuratuta, EH Bilduko Alba Garmendia Castaños bilakatu zen Ikaztegietako alkate. Bigarren, EAJ geratu, 75 botorekin. Baliogabeak 2 boto izan ziren, 4 zuri eta %32,86ko abstentzioa izan zen.[6]

2023ko ekainaren 17an egun horretara arte Ikaztegietako alkate izandako Bakarne Otegik lekukoa eman zion Alba Garmendiari osoko bilkuran. Joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak Ikaztegietan zazpi zinegotzietatik bost eskuratuta. Oposizioan EAJk bi zinegotzi izango ditu.

Bakarne Otegik eskerrak eman zizkien azken zortzi urteetan bere ondoan izandako zinegotzi eta udal langileei. Lore sorta eta oroigarria jaso zituen, eta Garmendiak eskari bat egin zion, herriko festetako txupinazoa botatzea.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  2. «Alba Garmendia Castaños - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  3. Garmendia Castaños, Alba. (2021-12-17). Multitudearen utopia Inperio distopikoaren ispilu. Michael Hardten eta Antonio Negriren Empire bildumaren analisia utopiei buruzko ikerketen ikuspegitik.. (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  4. «Alba Garmendia izango da Ikaztegietako EH Bilduren alkategaia - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  5. «Ikaztegietako EH Bilduk hirigintza plana jarriko du erdigunean - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  6. «Alba Garmendiarentzat Ikaztegietako aginte makila - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  7. «Garmendia da Ikaztegietako alkate berria - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).

Kanpo estekak aldatu