Irrati-uhin
Irrati-uhinak erradiazio elektromagnetiko mota bat dira, espektro elektromagnetikoan argi infragorria baino uhin-luzera handiagoa duenak. Irrati-uhinen maiztasuna 30 hertzio (Hz) eta 300 gigahertzio (GHz) bitartean egoten da[1]. 300 gigahertziotan uhin-luzera 1 milimetrokoa (mm) eta 30 hertziotan 10.000 kilometrokoa (km) da. Euriak eragindako uhin-indargabetzeak gutxiago eragiten dio uhin horiei. Ahotsa garraiatzeko erabiltzen dira batez ere.
Uhin elektromagnetiko guztien antzera, lurraren atmosferan argiaren abiaduratik hurbil garraiatzen du eta argiaren abiaduran hutsean. Irrati-uhinak azeleratutako partikula kargatuek sortzen dituzte; esaterako, korronte elektriko aldakorrek.[2]
Naturan irrati-uhinak argiak eta objektu astronomikoek emititzen dituzte. Artifizialki, aldiz, transmisoreen bidez sortu eta irrati-hargailuekin jasotzen dira antenak erabiliz. Egungo teknologian hainbat lekutan erabiltzen da: irrati komunikazio mugikorra, irrati-difusio, radar, irrati-nabigazio sistema, satelite bidezko komunikazio, haririk gabeko sare eta abar. Maiztasun ezberdineko irrati-uhinek lurraren atmosferan hedapen ezaugarri ezberdinak dituzte: i) uhin luzedunek objektuetan difraktatu dezakete lurraren gainazala jarraituz; ii) uhin laburragodunek ionosferan islatu eta lurraren gainazalera buelta daitezke, eta, azkenik, iii) uhin oso laburdunak hedatzeko gaitasun eskasak dituzte (distantzia laburreko lerrozuzeneko hedapenera mugatzen dira).
Irrati-uhinak ezin dira libreki zabaldu eta Euskal Autonomia Erkidego mailan, Azaroaren 11ko 240/1986 Dekretuak erregulatzen du, Maiztasun Modulatutako Uhin Metrikoetako Irrati-hedapeneko emisorentzako baimena emateko prozedura adierazten duena, hain zuzen ere.[3]
Aurkikuntza eta ustiapena
aldatuIrrati-uhinak James Clerk Maxwell fisiko-matematiko eskoziarraren behaketa elektriko eta magnetikoei esker aurreikusi ziren 1867an.[4] Maxwellen ekuazioak argi- eta elektromagnetismo-uhinak azaltzen zituen espaziotik garraiatzen, partikula kargatu batek hedatzen zituztenean eta azelerazio bat jasotzen zuten bitartean. 1887an Heinrich Hertz-ek sortu zituen irrati-uhinak lehen aldiz bere laborategian, argi-uhinen propietate berdinak betetzen zituela frogatuz.[5] Horiek, «uhin hertziarrak» izendatu ziren.
Bestalde, komunikaziorako lehen aldiz 1890an erabiliak izan ziren, Guglielmo Marconi-ri esker. Berak garatu zituen lehen irrati transmisore eta hargailuak. Irrati-uhin terminoak «uhin hertziarrak» terminoa ordezkatu zuen 1912. urte inguruan.
Irrati-uhinak eta mikrouhinen alderaketa
aldatuIrrati-uhinen eta Lurreko mikrouhinen arteko desberdintasunak honako hauek dira:
- Lurreko mikrouhinak norabide bakarrekoak dira; irrati-uhinak, berriz, norabide orotarakoak.
- Euriak eragindako uhin-indargabetzearekiko mikrouhinak irrati-uhinak baino sentikorragoak dira.
- Irrati-uhinak itsasoan zein beste objektuetan islatzen direnez gero, seinale bikiak jaso daitezke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) A. Altgelt, Carlos. (1968). The Worl's Largest "Radio" Station. , 9 or..
- ↑ (Ingelesez) W. Ellingson, Steven. (2016). Radio Systems Engineering. Cambridge University Press, 608 or. ISBN 9789261191214..
- ↑ Euskal Herriko A.ren A. Kultura eta Turismo saila.
- ↑ (Ingelesez) PM, Harman. (1998). The natural philosophy of James Clerk Maxwell. Cambridge University Press ISBN 0-521-00585-X..
- ↑ J., Rubin. (2011). Heinrich Hertz: The Discovery of Radio Waves. .
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Espektro elektromagnetikoa
gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak | |||||||||
ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria |