Kurkumina

konposatu kimiko

Kurkumina diarilheptanoide bat da. Hego Asiako kurkuma espeziaren kurkuminoide nagusia da. Zingiberaceae landare familiako Curcuma longa espezietik ateratzen da.[1] Kurkumina konposatu polifenolikoa da, bi O-metoxi fenoliko talde ditu.[1] Kurkumaren beste bi kurkuminoideak desmetoxikurkumina eta bis-desmetoxikurkumina dira.[1]

Kurkumina
Curcumin Structural Formulae V.1.svg
Kurkumina.jpg
Formula kimikoa C₂₁H₂₀O₆
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
COC1=C(C=CC(=C1)/C=C/C(=O)CC(=O)/C=C/C2=CC(=C(C=C2)O)OC)O
InChl 3D eredua
Osatuta karbono, hidrogeno eta oxigeno
Ezaugarriak
Fusio-puntua 173 °C
Masa molekularra 368,125988 u
Erabilera
Elkarrekintza E1A binding protein p300 (en) Itzuli
Rola Antiinflamatorio ez esteroideo, antineoplastic (en) Itzuli, Tindu, Entzimen inhibitzaile, Pan-assay interference compounds (en) Itzuli eta Zapore indartzaile
Identifikatzaileak
InChlKey VFLDPWHFBUODDF-FCXRPNKRSA-N
CAS zenbakia 458-37-7
ChemSpider 839564
PubChem 969516
Reaxys 2306965
Gmelin 3962
ChEMBL CHEMBL140
RTECS zenbakia MI5230000
DSSTox zenbakia MI5230000
EC zenbakia 207-280-5
ECHA 100.006.619
CosIng 55538
MeSH D003474
RxNorm 2955
Human Metabolome Database HMDB0002269
KNApSAcK C00002731
UNII IT942ZTH98
KEGG C10443
PDB Ligand CC9

Kolore hori-laranja du, pH-aren araberakoa dena. pH-arekiko ezegonkorra da.[2] pH alkalinoak kolore laranja bat emango dio, azidoak aldiz, horia.[2] Argia eta erredox potentzialarekiko ere egonkortasun baxua du, tenperaturarekiko aldiz, egonkorra da.[2]

Kurkumina boroaren kuantifikazioa egiteko erabil daiteke. Azido borikoarekin erreakzionatzen du, kolore gorriko konponsatua sortuz, rosozianina.

Janariak koloreztatzeko erabiltzen da. Koloratzaile gaitasunagatik, forma komertzial interesgarrienak oleorresina, (%40-55eko purutasuna) eta kurkumina purua (%90-95eko purutasuna) dira.[2] Koloratzaile izateaz gain, aromatizatzaile eta antioxidatzailea ere bada[3]. Janarien aditibo gisa agertzen denean E100[2] zenbakia du.

Erabilera NutritiboaAldatu

Kurkumina erlatiboki gutxi xurgatzen da hestean, eta xurgatutakoa behazunaren bidez azkar kanporatzen da. Horregatik piperbeltz beltzarekin elkartzen da, honek kurkuminaren xurgapena 2000 aldiz handitzen baitu. [4] [5]

Izan ere, kurkumina azkar metabolizatzen da, gibelean konjugatzen da eta gorozkien bidez iraizketa egiten da. [3]

Metabolito sekundario honen arazoa bere bioerabilgarritasun baxua da. Beraz, kurkumina beste konposatuekin elkartzea beharrezkoa da. Besteak beste, fosfolipidoak. Hauek kurkuminaren xurgapena hobetzen dute eta ondorioz, bioerabilgarritasuna eta jarduera ere. [3]

Funtzioak [6]Aldatu

Landare honen errizoma laranjak aurkezten dituen konposatu fitokimikoek, kurkuminoideak deituak, funtzio sendagarri garrantzitsuak ematen dizkio landareari.

Antioxidatzaile naturalaAldatu

Kurkuminak, erradikal askeak neutralizatzen ditu, oxidazioa saihestuz, eta norberaren entzima antioxidatzaileak bizkortzen ditu.

Hanturaren aurkako funtzioaAldatu

Hanturaren aurkako gaitasuna da, NF- kB molekulak blokeatzen baititu, hanturarekin loturiko geneak desaktibatuz. Artritisa pairatzen zuten 45 pazienterekin egindako ikerketa batean, kurkuminak, hantura mailak murriztu zituen. [6] (88. orrialdean)

Minbiziaren aurkako funtzioaAldatu

Tumoreen hazkuntza eta metastasia murrizteko gaitasuna du.

Funtzio antimikrobianoaAldatu

Bakterio patogeno, birus zein onddoen hazkundea inhibitzen du

GomendioakAldatu

Kurkuma koloratzailea gutxi xurgatzen da hesteetan eta xurgatzen den hori azkar kanporatzen da behazun bidetik.[4] Toxizitate oso gutxi du. Eguneko dosi onargarri maximoa OMErentzat 0,1 mg/kg-ko koloratzaile eta 0,3 mg/kg oleorresina da.[4]

IturriakAldatu

Kurkumina kurkumaren edo azafrai indioaren errizomatik aurkitzen da, bertatik lortzen baita. [2]

Hainbat plater edo elikagaien prestakuntzan erabiltzen da, koloratzaile edota aromatizatzaile gisa. Hala nola; mostaza, haragi produktu, esneki deribatu, likore, opil, saltsa, entsaladaren ongailu, marmelada, izozki, zopa eta salda prestakin, arrain-kontserba, eskabetxeetan[2] [4]

Arrain-kontserbetan kopuru legal maximoa 200mg/kg da; kontserba begetaletan eta jogurtan, 100mg/kg eta gazta freskoan, 27 mg/kg. [4]

Horrez gain, kurkumina hainbat elikagai espeziatuetan erabiltzen da. Besteak beste, curry-a dutenak, okindegi produktuak, gaztak, ongailuak eta haragi produktuak. [3]

GaixotasunakAldatu

Kurkumina landare sendagarri bezala erabiltzeak kontraindikazioak ere eragin ditzake. Koloratzaile honek, antikoagulanteen efektua indartu ditzake, dosi altuetan hartuta. Haurdunaldian eta edoskitzaroan hartzea ez da gomendagarria, oraindik efektuak ez baitira ezagutzen. Gainera, dosi oso altuak hartuta, urdaileko mukosaren narritadura sortaraz dezake. Heste ultzera duten gaixoetan ere, kontsumoa saihestu beharko da.  Horregatik era kontrolatu batean kontsumitu beharko da. [6]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Xu, Xiao-Yu; Meng, Xiao; Li, Sha; Gan, Ren-You; Li, Ya; Li, Hua-Bin. (2018-10-19). «Bioactivity, Health Benefits, and Related Molecular Mechanisms of Curcumin: Current Progress, Challenges, and Perspectives» Nutrients (10) doi:10.3390/nu10101553 ISSN 2072-6643 PMID 30347782 PMC PMCPMC6213156 . Noiz kontsultatua: 2019-05-13.
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Cubero, Monferrer, Villalta, Nuria, Albert, Jordi. (2002). Aditivos Alimentarios. Mundi-Prensa.
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Hughes, Christopher. (1994). Guía de aditivos. Acribia S.A.
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Calvo, Miguel. (1991). Aditivos Alimentarios. Propiedades, aplicaciones y efectos sobre la salud.. Mira S.A.
  5. (Gaztelaniaz) Figueruelo Arnáiz, Víctor. (PDF) La Curcumina y sus funciones. .
  6. a b c (Gaztelaniaz) Saiz de Cos, Paula. (PDF) Cúrcuma I (Curcuma longa L.). .


Kanpo estekakAldatu