Henrike I.a Luxenburgokoa
Henrike I.a Luxenburgokoa (Henri Albert Gabriel Felix Marie Guillaume de Nassau-Weilburg et Bourbon-Parme) Luxenburgoko Dukerri Handiko monarka.
- Artikulu hau Luxenburgoko erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Henrike I.a».
1955eko apirilaren 16an jaio zen Betzdorf gazteluan, Luxenburgon. Joan Luxenburgokoa Duke Handiaren eta Josefina Karlota Belgikakoa printzesaren semea da.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuHenrike Politika zientzietan lizentziatua da Genevako unibertsitatean, baita bere emaztea ere. Unibertsitate horretan ezagutu ziren, hain zuzen ere.
1981eko otsailaren 14an, Henrike Luxenburgoko Santa Maria katedralean ezkondu zen Maria Teresa Mestre Batistarekin, jatorriz Marianaokoa (La Habana, Kuba). Bikoteak lau seme eta alaba bat du:
- Gilen Luxenburgokoa (1981eko azaroaren 11a), Dukerri Handiko oinordekoa, Estefania de Lannoy-ren senargaia.
- Felix Luxenburgokoa (1984).
2013an ezkondua Claire Margareta Lademacher (1985), alaba bat eta seme baten aita.
- Luis Luxenburgokoa (1986). 2006an ezkondua Tessy Antony-rekin (1985), eta bi semeren aita.
- Alexandra Luxenburgokoa (1991).
- Sebastian Luxenburgokoa (1992).
Henrikek agintea hartu zuen bere aitak abdikatu ondoren, 2000. urteko urriaren 7an.
Tituluak
aldatu- Luxenburgoko Duke Handia
- Nassauko dukea
- Borboi-Parmako printzea
- Rhineko Konde palatinoa
- Sayneko kondea
- Königsteineko kondea
- Katzenelnbogeneko kondea
- Hammersteineko bizkondea
- Mahlbergeko jauna
- Wiesbadeneko jauna
- Idsteineko jauna
- Merenbergeko jauna
- Limburgoko jauna
- Eppsteineko jauna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike I.a Luxenburgokoa |