Ugaritasunaren adarra, halaber kornukopia izenaz ezaguna, oparotasunaren ikurra da, K. a. V. mendetik.

Kornukopia baten irudikapena

Greziar mitologian, Amalteak Zeus ahuntz baten esneaz hazi zuen. Eskerrak emateko, Zeusek ahuntzaren adarretako bat eman zion, hura zeukanari nahi zuen edozer emateko ahalmena baitzuen. Hortik dator kornukopia edo ugaritasunaren adarraren elezaharra. Jatorrizko irudikapenetan, adarra fruituz eta lorez betea egoten zen: hainbat jainkosa, Fortuna bereziki, harekin irudikatzen ziren. Irudi modernoagoek, esker emate egunaren muraletan erabilitakoak kasu, fruitu eta barazkiz betetako zumezko saski bat erakusten dute.

Egungo irudikapenetan, kornukopia, oinarrian, kono kurboa da, hutsa eta hondorik gabea, ia beti hainbat fruituz betea. Kolonbiako armarriak bi ditu: bata, fruituz eta herrialdeko lorez betea, eta bestea, urrezko txanponez betea. Peruko armarrian, urrezko txanponak isurtzen dituen kornukopia bat ageri da.

Finlandiar mitologian, sanpoa ere ugaritasun iturri bat da.

Ugaritasunaren adarra izenaz Cratherellus cornucopioides espezieko perretxikoa ere ezagutzen da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu