Psikoponpo

Psikopompo» orritik birbideratua)

Irelu, jainko, jainkosa eta izpiritu psikoponpo bat mitologietan edo erlijioetan hildakoaren arimak bizitzaz haratago, zerura edo infernura eramateko eginkizuna duen izakia da. Hitza greziar ψυχοπομπóς (psychopompós)-tik dator, psikea, «arima» eta pompós, 'gidak edo sorrarazten duena'.

Psicopompo-ren irudikapena.
Karon txalupalaria Akeronte ibaian.

Deskribapena aldatu

Izaki hauek mendeetan zehar irudikatzen diren zenbait animalia, espiritu, jainko, aingeru edo deabrurekin lotzen dira batez ere.

Kultura batzuetan ere xamanaren funtzioetako bat psikoponpo gisa ere jardutea dela uste da. Kasu honetan, arima bizitza haratago gidatu ez ezik, birsortzen lagunduko luke ere; arima jaioberria mundura sartuz. Xamanak kontzientzia egoera aldatuan bidaiatzen du beste munduetara, bere laguntzaileekin batera beste errealitatetik (animalia boteretsuak) eta irakasleek lagunduta, beste errealitatetik arimagune seguru batera eramaten laguntzen du. Askotan "hildakoaren" arima harrapatuta dauden espazioetatik ihes egiten laguntzen du, linbotik terminologia katolikoaren kasuan.

Beste errealitateko (munduak edo erresumak) irakasleak gizabanakoaren kulturak markatutako sinesmenen esparruan etortzen dira maiz, adibidez, Jesus, Ama Birjina, Mahoma, etab.

Ohikoa da xamanak lan honengatik kuota altuak eskatzea. Baina zeregin hori ere askotan egiten dute oboloa eskatu gabe.

Psikoponpoak erlijio desberdinetan aldatu

 
Mikel Goiaingerua purgatorioko arimak salbatzera iritsiz, Jacopo Vignalik margotua, 17. mendea.

Antzinako mitologiak aldatu

Psikoponpo adibide klasikoak antzinako erlijioetan ikus daitezke:

Mitologia modernoak aldatu

 
Herioren estatua baten argazkia

Txinatar erlijio tradizionalean Heibai Wuchang, literalki "Zuri eta Beltza iragankortasuna", hildakoen espirituak azpimundura gidatzen dituzten bi jainkoak dira.

Hinduismoan Shivak Tarakeshwararen itxura hartzen du antzerako rola egiteko, arima mokshara bideratzen du. Era berean Bhagavata Puranan, Visnudutas eta Yamadutas haien maisuen mezulariak ziren, Vishnu eta Yama. Haien lana Ajamilaren istorioan irudikatzen da. Askoren ustetan, azpimundura eramateko arimak gorputik bortizki ateratzen dira.[4]

Persiar tradizioan, Daenak, Zoroastrismoaren jainkosak, Chinvat zubia zeharkatzea merezi zuenei emakume zerbitzari gazte eta eder bezala agertzen zitzaien. Merezi ez zuenei sorgin zahar lazgarri bezala.[5]

Islamean, Azraelek arimak zerura eramaten dituen heriotzaren aingeru bezala jokatzen du.[6]

Heriotzaren jainko espezifikoaren kontzeptu politeista ukatua izan zen Judaismo monoteistagatik, Jainkoa bakarrik bizitza eta heriotzaren zuzendaria baita.[7]

Kultura askotan, xamanek psikopomparen rola betetzen zuten. Xaman hauek ez zuten bakarrik hildakoaren arima gidatzen, baizik eta jaiotzatik laguntzen zuten, jaioberriaren arima mundura aurkezten.[8] Gaur egungo "midwife to the dying" edota "End of Life Doula[9]" tituluetan psikoponparen lana nabari daiteke.

Filipinetako kulturan antzinako espirituek (anito) psikopomparen funtzioa zuten. Espirituek hildakoa itxaroten dute eta pertsona hiltzerakoan arima berreskuratzen dute, filipineraz: sundô, eta beste mundura gidatzen zuten.[10]

Kristautasunean, Petri Santua, Mikel goiaingerua eta Jesus psikopomp bezala ikusiak dira, heriotzatik zerura bideratzean, edota, Petriren kasuan, ateetatik sartzen uztean.[11]

Kultura popularrean aldatu

Psikopomparen adibiderik ezagunena Herio da, kultura askotan moldatua izan da mundu osoan zehar; Japoniako kulturan gaur egun, Shinigamia.

1989an Sthephen Kingen The Dark Half nobelan eta 1993ean izen berdinarekin egindako pelikulan, txolarreak psikoponpa bezala irudikatuta daude.

Psikologian aldatu

Psikologia analitikoan, psikoponpa inkontzientzia eta kontzientziaren bitartekoa da. Ametsetan sinbolikoki gizon edo emakume jakintsu bezala irudikatzen da, batzuetan animalia laguntzaile bezala irudikatzen da.

Animaliak aldatu

Psikoponpa animalia gisa bestelako mito eta erlijioetan
Mitologia / Erligioa Animalia Azalpen gehigarria Irudia
Maia Jaguarra (Balam) Maientzat jaguarra boterearen ikurra da.
 
Egipto Enara (Anubis eta Toth[12]) Enarak Isisen hegaztiak dira.
 
Mikene (Grezia) Zaldia[13] -
 
Zelta Erroia (Morrigan)[14] Morrigan heriotzaren jainkosa da, bataia guztietan erroi itxura hartuta egoten zen.
 
Arebako Saia Saiek borrokan hildakoen gorpuak jaten zituzten.
 
Lusitania eta Vetonia Hontza, otsoa, behorra edo ahuntza (Ataecina jainkosa) -
 
Kitxua Hontza (Chiki Tuku) Hontzak abesterakoan komunitateko partaide baten heriotza aurreikusten zen.
 
Azteka Txakurra Apanohuaya ibaitik Mictlanera gidatzen zituen arimak, betiere animaliren bat txarto tratatu ez izatekotan.
 

Erreferentziak aldatu

  1. Law, Helen H.; Kerenyi, Karl. (1947-01). «Hermes der Seelenfuhrer» American Journal of Archaeology 51 (1): 108.  doi:10.2307/499341. ISSN 0002-9114. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. Sánchez de la Torre, Ángel. (2003-07-30). «La naturaleza de las cosas como factor jurídico (Un aspecto del esfuerzo de los griegos por alcanzar la «ciencia de la justicia»)» Arbor CLXXV (691): 1111–1129.  doi:10.3989/arbor.2003.i691.691. ISSN 1988-303X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, ψυ_χο-πομπός» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  4. (Ingelesez) Gardenstone. (2011). The Mercury-Woden Complex: - A Proposal -. BoD – Books on Demand ISBN 978-3-8448-0750-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. «Page 1. Zoroastrianism After Life. Zoroastrian Funeral Customs & Death Ceremonies» heritageinstitute.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  6. «DEATH, ANGEL OF - JewishEncyclopedia.com» jewishencyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  7. «Angel of Death» www.jewishvirtuallibrary.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  8. Hoppál, Mihály. (2005). Sámánok Eurázsiában. Akadémiai Kiadó ISBN 963-05-8295-3. PMC 494447604. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  9. (Ingelesez) March 15, Rachel Browne; 2015. (2015-03-15). «The rise of the death doula» Macleans.ca (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  10. Scott, William Henry. (1994). Barangay : sixteenth-century Philippine culture and society. Ateneo de Manila University Press ISBN 971-550-135-4. PMC 32930303. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  11. «Jewish Myth, Magic, and Mysticism: Knock, Knock, Knocking on Heaven's Door: Jewish Psychopomps» ejmmm2007.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  12. (Portugesez) Balieiro, Cristina; Künsch, Dimas A.; Menezes, José Eugenio de Oliveira; Lobato, Marcelo; Martinez, Monica. (2015-12-28). «A imagem arquetípica do psicopompo nas representações de Exu, Ganesha, Hermes e Toth» Revista de Estudos Universitários - REU 41 (2) ISSN 2177-5788. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  13. Viejo Montesinos, José Luis. (1996-12-30). «El hombre como animal: el antropocentrismo en la zoología» Asclepio 48 (2): 53–71.  doi:10.3989/asclepio.1996.v48.i2.397. ISSN 1988-3102. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  14. Ó hÓgáin, Dáithí. (1991). Myth, legend & romance : an encyclopaedia of the Irish folk tradition. (1st ed. argitaraldia) Prentice Hall Press ISBN 0-13-275959-4. PMC 22181514. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekak aldatu