Osirisen epaiketa, hildakoarentzat gertaerarik garrantzitsuena da, egiptoar mitologiako sinesmen multzoaren barnean.

Osirisen epaiketa papiroan margotua. Hilen Liburuko 125. atala.

Duatean, hildakoaren izpiritua Anubisek gidatzen zuen Osiris jainkoaren auzitegira. Anubisek, magikoki ateratzen zuen Ib delakoa (bihotza, kontzientzia eta moralitatearen ikur dena) eta balantza batetako platertxoetako batean jartzen zuen. Iba, Maaten lumarekin kontrapisatua zen (Egia eta Justizia Unibertsaleren ikurra), beste platertxoan jartzen zena.

Bitartean, jainkoek osatutako epaimahai batek, bere lehengo jarrerari buruzko galderak egiten zizkion, eta, erantzunen arabera, bihotza pisuz igo edo jaisten zen. Dyehutyk, eskriba bezala emaitzak idazten zituen eta Osirisi ematen zizkion.

Epaiketaren amaieran, Osirisek bere epaia ematen zuen:

Hau baiezkoa bazen, bere Ka eta Ba momiarekin elkartzera joan zitezkeen, Aja eratu eta betirako bizi.

Baina epaia ezezkoa bazen, hilaren Iba Ammiti botatzen zitzaion hilen irenslea (krokodilo burudun, lehoi beso, gorputz eta kimadun eta hipopotamo hankadun izaki bat), hildakoarekin amaitzen zuena. Hau, bigarren heriotza bezala izendatzen zen, eta, hildakoarentzat, bere hilezkortasunaren amaiera zen.

Justifikazioa

aldatu
 
Ammit

"Justifikatua" edo "ahots justuz" hitzek, hildakoa, Osirisen auzitegiaren aurrean epaiketa arrakastarekin pasatzen duen egoera adierazten dute. Eszena hau, itzultzaile greziarrek "psikostasis" edo "arimaren pisaketa" deiturikoa, Hilen Liburuko 125. atala da, modu zehazkiagoan "egunera irtetzeko liburua" deitua r n prt m xru egiptoeratik.

Hildakoak, hainbat baldintza bete behar zituen epaiketan arrakasta izateko: bakarrik, jarrera akatsgabea froga zezaketenek merezi zuten. Hilen Liburuko otoitzak, jainkoei, akats gabeko bizitzaren kontakizuna erakusteko balio izateaz gain, portaera moraleko proposamenak ere baziren.

"Ez dut bidegabekeriarik egin beste gizakiekiko, ez dut seniderik hil, ez dut gezurrik esan egia esan beharrean, ez dut traizioaren kontzientziarik, ez dut inongo kalterik egin, ez dut inor sufriarazi, ez ditut jainkoentzako ofrendak lapurtu..."


Kanpo estekak

aldatu