Sisifo
Sisifo[1] (antzinako grezieraz: Σίσυφος, Sísyphos), Greziar mitologian, Eolo eta Enareteren semea eta Meroperen senarra zen. Efirako (Korintoren antzinako izena) fundatzailea eta erregea izan zen.
Sisifo | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Wu Gang (en) |
Familia | |
Aita | Aiolos (en) |
Ama | Enarete (en) |
Ezkontidea(k) | Merope (en) eta Tyro (en) |
Bikotekidea(k) | Anticlea (en) |
Seme-alabak | Ornytion (en) , Metapontos (en) , Glauko, Thersander (en) eta Almus (en) |
Anai-arrebak | Perieres |
Mitoa
aldatuMerkataritza eta nabigazioa sustatu zituen, baina zeken eta gezurtia zen. Homeroren garaitik gizonik maltzurrena izatearen ospea zuen. Tanatos bila joan zitzaionean, Sisifok girgiluz lotu zuen eta ez zen inor hil, harik eta Aresek Tanatos askatu zuen arte.
Sisiforen amarruak, ordea, ez ziren horretan amaitu. Hil aurrean, hilen alde eskaini ohi zen oparia ez emateko eskatu zion emazteari. Geroago, infernuan zegoela, emaztea bere eginbeharrak ez zela egiten ari kexatu zen eta Hadesek etxera joateko baimena eman zion. Baina, behin Korintora iritsita, uko egin zion azpimundura itzultzeari eta Hermesek bortxaz eraman behar izan zuen.
Infernuan harritzar bat maldan gora eramatera zigortu zuten. Malda oso pikoa baitzen, gailurrera iritsi baino lehenago harria gainbehera amiltzen zitzaion eta Sisifok behin eta berriz hasi behar izaten zuen.
Sisiforen lana
aldatuSisiforen mitoan oinarrituta, "Sisiforen lana" edo "Sisiforen lanak" egiteak esan nahi du sekula amaitzen ez den egiteko batek kateatuta zauzkala. Esate baterako, Harkaitz Cano idazleak idatzitako lan bat, Sisiforen paperak antzezlana (Euskaldunon Egunkaria kasuari buruzkoa), ideia horretan oinarritzen da: "Egunkari bat egitea bera oso Sisiforen lana da: egunero egiten ari zara, baina inoiz ez zara egiten ari, gaur biharkoa eta bihar etzikoa."[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ Berria.eus. «Sisiforen beste aldapak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).