Sociedad Deportiva As Xubias
Sociedad Deportiva As Xubias Galiziako A Coruñako Xubias auzoko arraun taldea da.
Sociedad Deportiva As Xubias | |
---|---|
Sorrera | 1977 |
Herria | ![]() A Coruñako probintzia |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | urdina |
Trainerua | S.D. As Xubias |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 2 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Webgunea | www.sdasxubias.eu |

Historia
aldatuCofradía de Pescadores
aldatuXubiasko traineruen lehen aipamenak aspaldikoak dira, 1904ean esate baterako Confradía de Pescadores das Xubias agertzen da A Coruñako estropadetan[1]. 40. hamarkadan Generalisimoaren Kopa jokatzen hasi zenean A Coruñako auzo desberdinetan aulki finkoko elkarte ugari sortu ziren. Hurrengo hiru hamarkadetan ohikoak izan ziren Xubiasko traineruak eta emaitza onak ere lortu zituzten, esate baterako 1949ko bigarren postua eta 1948 eta 1964ko hirugarren postuak[2]. 1958an Espainiako Batel Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen.[3]
Educación y Descanso
aldatuEducación y Descanso Jubías 1970, 1971 eta 1972an Espainiako Traineru Txapelketan aritu zen eta 1973 eta 1974ean Galizian jokaturiko traineru txapelketak irabazi zituen[3] baina Kantabria eta Euskal Herrirako bidaia luzea zenez ez zuten Espainiakoetan parte hartu. Ondorengo urteetan Espainiako batel txapelketatan aritu zen emaitza aipagarririk lortu gabe, onena 1975eko laugarren postua.
Sociedad Deportiva
aldatu1977an frankismoaren garaia bukatu ondoren talde berria sortu zen Sociedade Deportiva As Xubias izen galegoarekin[3]. 1983an piraguismoaren atala eratu zen eta honek garrantzia handiagoa hartu zuen tostako arraunketak baino. 2002an berriz uretaratu zuen trainerua eta 2003an Galiziako Ligaren sortzaileetako bat izan zen. 2010 arte aritu zen arraunean baina emaitzak kaskarrak izan ziren. Ordutik ez du berriz traienrurik atera.
Palmaresa
aldatu- Galiziako Traineru Txapelketa (2): 1973, 1974.
- Generalisimoaren Kopa (0): bigarrena 1949an.
- Espainiako Batel Txapelketa (0): hirugarrena 1958an.
Ligak
aldatu- Galiziako Liga (0): hamabigarrena 2007an.
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga |
---|---|
2003 | Galiziako Liga, 16.a |
2004 | Galiziako Liga, 15.a |
2005 | Galiziako Liga, 15.a |
2006 | Galiziako Liga, 14.a |
2007 | Galiziako Liga, 12.a |
2008- 2019 |
ez |
2010 | Galiziako Liga, 17.a |
2011- | ez |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Golpe de timón en la SD As Xubias» La Voz de Galicia 2021-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las regatas de traineras» DxT Campeón (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ a b c «S.D. As Xubias - S.D. As Xubias» www.sdasxubias.eu (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
Kanpo estekak
aldatu- (Galizieraz) Webgune ofiziala