Club Náutico de Luanco
Club Náutico de Luanco Asturiasko Luanco (Gozón) herriko itsas kirol eta beraz arraun taldea da.
Club Náutico de Luanco | |
---|---|
Sorrera | 1953 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ? |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | Lluanquina (oraingoa) Virgen del Socorro (historikoa) |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 2 Asturiasko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Uniformea
aldatuElastikoa zein trainerua zuria eta urdina dira. Traineruaren izena La Lluanquina da, urteetan zehar Virgen del Socorro izan bada ere.
Historia
aldatuKluba 1953an sortu zen[1]. Batel eta trainerilletan aritzen zen eta 70. hamarkadan emaitza politak lortu zituen, hala nola 1972ko Espainiako Batel Txapelketako bigarren postua, eta 1974 eta 1978ko hirugarren postuak.[2]
Trainerua ere atera izan du eta Asturiasko txapelduna izan zen 1988an. Hala ere gehienetan C.M. Castropolen itzalean egon da. Liga sistemak abiatu zirenetik klub biek ez dute elkarren aurka arraun egin, Luancok KAE 2 Ligan egin du arraun eta Castropolek galiziarren ligan.
2005ean Luancoko traineruak hiru estropada jokatu zituen[1]. 2006an trainerurik atera gabe egon ondoren 2007an hiru estropada jokatu eta bandera bat irabazi zuen, Avilésen[3]. 2008 eta 2013 artean urtero uretaratu zuen trainerua eta KAE Ligako bigarren mailan egin zuen arraun[4]. 2014az geroztik ordea ez du trainerurik osatzerik lortu.
Palmaresa
aldatu- Asturiasko Traineru Txapelketa (1): 1988
- Avilesko Zelta-arteko Jaialdiko Bandera (1): 2007
- El Socorro Bandera (erlojuzkontrakoa) (1): 2008
- San Vicente de la Barquerako Bandera (2): 2011, 2013.
- Asturiasko Trainerila Txapelketa (2): 1987, 1988
- Asturiasko Batel Txapelketa (3): 1987, 2010, 2013
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2008 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2009 | KAE 2 Liga, 10.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 14.a | - |
2011 | KAE 2 Liga, 12.a | - |
2012 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2013 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2014- | ez |
Gozón Udaleko Bandera
aldatuClub Náutico de Luanco-k 2003tik aurrera Gozón Udaleko Bandera antolatzen du, 2008 eta 2013 artean KAE 2 Ligako estropada puntuagarria izan zena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Luanco, Cn. (martes, 11 de marzo de 2014). «Club Náutico de Luanco: HISTORIA» Club Náutico de Luanco (kontsulta data: 2024-11-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) MENOR, SANTY. (2018-02-01). «El Club Náutico de Luanco afronta la temporada con cuarenta remeros» El Comercio: Diario de Asturias (kontsulta data: 2024-11-22).
- ↑ «Bandera Festival Intercéltico (Avilés)» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-22).
- ↑ «Taldeak. Kantabriako Arraun Elkartea. KAE Liga.» www.liga-arc.com (kontsulta data: 2024-11-22).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Facebookeko orrialdea