Harkaitz Millan

politikari espainiarra

Harkaitz Millan Etxezarreta (Donostia, Gipuzkoa, 1979) politikari gipuzkorra da.

Harkaitz Millan


diputatuko Gipuzkoako Foru Aldundia

2020 - 2022ko azaroaren 22a

Donostiako udaleko zinegotzia

2003 - 2007
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa PSE-EE
Eusko Alkartasuna

Ibilbidea

aldatu

Historian lizentziatura ikasketak egin zituen 1997tik 2001era.

16 urterekin hasi zen politika munduan[1]. 2003tik 2007ra Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen Eusko Alkartasuna alderdia ordezkatuz[2], hauteskundeetan EAJ-EA koalizioaren zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen, Román Sodupe alkategaiaren atzetik[3]. Udaleko zinegotzi gazteena zen. 2007 urtetik 2008ra Gazte Abertzaleak erakundeko idazkari nagusi izan zen.

2010ean, Euskadi Irratian emandako elkarrizketa batean adierazi zuenez, "dena utzi eta politikaren menpe ez egoteko beste lan batean hasteko erabakia" hartu zuen[1]. Batxilergoan historia irakasle aritu zen 2007tik 2015era bitartean.

2015ean Ernesto Gasco zerrendaburu gisa PSEk Donostiako Udalera aurkezturiko zerrendetan aurkeztu zen Millan[4][5].

2015etik 2018ra Donostiako Udaleko Turismo zinegotziaren aholkulari izan zen, eta 2016tik 2020ra Basquetour EAEko Turismo agentziako zuzendaria izan zen.

2020ko otsailean, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusi zela eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari izendatu ondoren, honen ordez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol diputatu izendatua izan zen PSE alderditik[6]. 2022ko azaroaren 27an dimisioa eman zuen, bezperan Donostiako taberna batean liskar bat izan eta atxilotua izan ondoren. 2023ko Azaroan, bere aurkako frogarik ezean, Auzitegiek erantzunkizunik ez zuela aitortu eta  gertakari honen salaketa bertan behera utzi zuten. Egun Historia irakaslea da Donostiako Ikastetxe batean.[7].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Harkaitz Millan, entrevistado en "Kalifornia"» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Harkaitz Millan: «Estoy abierto a escuchar las inquietudes de la ciudadanía; ése es mi trabajo ahora»» EA - Eusko Alkartasuna 2003-06-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  3. (Gaztelaniaz) País, El. (2003-04-19). «La dirección de EA impone un candidato desconocido como 'número dos' en San Sebastián» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  4. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-10). «Harkaitz Millan izango da Denis Itxasoren ordezkoa Gipuzkoako Foru Aldundian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  5. (Gaztelaniaz) Huarte, Mikel. (2015-03-01). «Gasco:“Vamos a trabajar para salvar el 2016”» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  6. (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2022-11-27). «Dimite el diputado foral de Cultura de Gipuzkoa, el socialista Harkaitz Millán, tras un encontronazo con la Ertzaintza» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  7. Gorraiz, Uxue Rey. «Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak dimisioa eman du, bart atxilotua izan ondotik» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).

Kanpo estekak

aldatu