Gimel
Gimel alfabeto semitiko askoren hirugarren hizkia da. Feniziar alfabetoan agertzen da, baita alfabeto aramearrean ere. Alfabeto hebrearrean ג idazten da, alfabeto siriakoan ܓ eta arabiar alfabetoan ج (azken honetan 5. letra da). Feniziar alfabetoan zein eratorritako guztietan, arabiarrean izan ezik, kontsonante ahozkatu belar herskariaren soinua aiderazten du, NAF: [g]. Arabiera Estandar Modernoan hiru soinu ezberdin egiteko erabiltzen da: NAF: [g], NAF: [ʒ] eta NAF: [d͡ʒ].
Gimel | ||||
---|---|---|---|---|
Feniziar | Hebrearra | Aramera | Siriakoa | Arabiera |
ג | ܓ | ج,ج | ||
Eratorritako hizkiak |
Greziarra | Latin | Ziriliko | |
Γ | C G | Г | ||
Balizko jatorria |
Hieroglifiko | Proto-semitiko | ||
|
||||
Errepresentazio fonemikoa: | NAF: [ɡ, ɣ, d͡ʒ, ʒ, ɟ] | |||
Kokapena alfabetoan: | 3 | |||
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: | 3 |
Ez da ezagutzen letra Proto-Kanaanitarra, baina ziurrenik izena arma baten izenetik eratorria zen, edo baliteke jaurtitzen zen arma baten izena izatea. Hau Proto-Sinaitarr glifo batetik eratortzen da, azpian agertzen den hieroglifikoan oinarritua.
|
Letra honetatik greziar alfabetoko gamma (Γ), alfabeto latinoko C eta G eta alfabeto zirilikoko Г letrak eratortzen dira.
Gimel hebrearra
aldatuAlfabeto hebrearra |
Aldaera ortografikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Inprentako tipografiak | Hebreera Kurtsiboa |
Rashi Idazkera | ||
Serif | Sans-serif | Monospace | ||
ג | ג | ג |
Gimel letra hebrearra (גִּימֵל) alfabetoko 3. letra da. Dagesh bat jaso dezakeen 6 letretako bat da. Gaur egun hitz egiten den Hebrearrean ez dago aldaerarik ahoskeran dagesh hori jarrita, baina aspaldi bazen. Gainera Yemendar hebreeran Gimel letrak NAF: [g - ʒ - d͡ʒ] soinuak adierazten ditu dagesh bat duenean eta NAF: [ɣ] ez duenean.
Gimel letra geresh batekin jarraituta idazten denean (ג׳) atzerriko hizkuntzetatik mailegatutako NAF: [d͡ʒ] fonemarako erabiltzen da.
Gamal/Gomal siriakoa
aldatuAlfabeto siriakoa |
Gamal/Gomal |
---|
Madnḫaya Gamal |
Serṭo Gomal |
Esṭrangela Gamal |
Alfabeto siriakoan hirugarren letra ܓ da. Ekialdeko ahoskeran Gamal izena du eta mendebaldean Gomal (ܓܵܡܵܠ). Bi soinu ezberdin izan ditzakeen 6 letretako bat da. Ahoskera indartsua denean (qûššāyâ) NAF: [g] ordezkatzen du, "gasteiz" hitzan bezala. Gamal/Gomal ahoskera leunean ematen denean (rûkkāḵâ) normaldi NAF: [ɣ] soinua du. Gaur egunko Garshuni eta hizkuntza neo-aramearretan arabieratik eta persiarretik datozen hitz mailegatuak idazteko NAF: [d͡ʒ] fonema beharrezkoa denean Jamal/Jomal moduko letra erabiltzen da, finean letra bera baina tilde batekin azpian edo barruan delarik (ܓ̰).
Arabiar ǧīm
aldatuArabiar alfabetoa |
Arabierazko alfabetoko ج letra (ǧīm, arabieraz جيم) Gimel hizkiari asoziatutakoa da. Modu ezberdinetan idazten da hitzan duen kokapenaren arabera:
Posizioa hitzan: | Isolatua | Bukaeran | Erdian | Hasieran |
---|---|---|---|---|
Hizkiaren forma: | ج | ـج | ـجـ | جـ |
Arabiera Estandar Modernoak hiru ahoskera ditu letra honentzat: NAF: [d͡ʒ - ʒ - ɡ]. Ahoskera aldaerak gertatzen dira arabiera estandar modernoan Arabieraren barietateak garrantzi handia duelako:
- Aljeriar arabieran, Irakiar arabieran eta beste dialekto batzuetan NAF: [d͡ʒ] ahoskatzen da.
- Egipziar arabieran eta Yemeniar arabierako dialekto batzuetan (Tihami, adibidez), NAF: [g] ahoskatzen da, beste hizkuntza semitikoetan bezala.
- Maghrebtar arabieran (Aljerian ezik) eta Sortaldeko arabiarrean NAF: [ʒ] ahoskatzen da.
- Kuwaiteko arabieran eta Golkoko arabieran NAF: [j] ahoskatzen da modu kolokialean hitz egiterakoan.
- Beduinoek palatalizatzen dute, eta NAF: [ɡʲ] ahoskatu, ziurrenik Arabiera Klasikoan ahoskatzen zen modua.
- Sudaniar arabieran eta Yemeneko beste dialektoetan NAF: [ɟ] ahoskatzen da, Arabiera Klasikoan oinarritua ere.
Egipziarrek beti erabiltzen dute ج letra NAF: [g] soinua egiteko, adibidez 'golf' hitza aipatu behar dutenean. Hala ere ez da desegokia erabiltzea ʒ edo d͡ʒ soinuak adierazteko. Hala ere bi hauek traskribatzeko beharra dagoenean, biak berdintzen dira NAF: [ʒ] soinura eta چ letra erabili. Persiar, Urdu, Sindhi eta antzekoek چ letrari NAF: [t͡ʃ] soinua esleitzen diote.
Persiar-Arabiar idazkeran jīm deitzen da.