Zayin (baita Zain, Zayn edo Zay ere) alfabeto semitiko askotako 7. hizkia da, tartean feniziarrean (𐤆), aramearrean, hebrearrean (ז), alfabeto siriakoan (ܙ) eta arabiar alfabetoan (ز). Bere ahoskera z da.

Zayn
Feniziar Hebrearra Aramera Siriakoa Arabiera
Zayn ז Zayn ܙ ز
Eratorritako
hizkiak
Greziarra Latin Ziriliko
Ζ Z З
Errepresentazio fonemikoa: NAF[z]
Kokapena alfabetoan: 7
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: 7

Feniziar hizkia greziar Zeta (Ζ), etruriar z Z, latindar Z eta Ze З ziriliko bilakatu zen.

Litekeena da jatorrizko feniziar hizkiak ezpata bat irudikatzea. (Bibliako hebreeraz, Zayin (זין) ezpata eta Lezayen (לזיין) aditza armaz hornitu esan nahi dute. Hebreera modernoaz, berriz, zayin (זין) zakila esan nahi du eta lezayen (לזין) sexu harremanak izatearen hitza gordina da, ingelesezko fuck edo euskarazko larrua jo esaldiaren parekoa,[1]. Hala ere, antzinako esanahia maavak mezuyan (borroka armatua) (מאבק מזוין) edo beton mezuyan (בטון מזוין) (hormigoi armatua) bezalako esapideetan oraindik erabiltzen dute. Brian Collessen esanetan, glifo aurresinaitikoak ziqq izena zuen eta "bilurrak" irudikatzen zituen hieroglifoan oinarrituta zegoen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu