Fonologian eta hizkuntzalaritzan, fonema (antzinako grekeraz: φώνημα [fónēma], giza-soinua, egindako hotsa) hizkuntza batek dituen soinuen adierazpena da. Fonemak, espresio mailako unitateak izanik ere, ez dira entzuten, ezta ikusten ere. Hizkuntza bera hitz egiten dutenen burutan existitzen diren imajina akustikoak dira. Fonema hizkuntzaren esparrukoa eta soinua edo hotsa hizketaren esparrukoa izan arren, bi elementuak estuki lotuta daude eta termino zehatz baten esanahia baldintzatzen dute. Hitz baten soinuak alofonoak dira. Alofonoak fonema batek dituen soinu ezberdinak dira. Fonemak bi kategoria handitan banatzen dira: bokal-fonemak (bokal-hotsei dagozkienak) eta fonema kontsonantikoak (kontsonante-hotsei dagozkienak). Fonemak adierazteko erabiltzen diren ikurrak sarritan Nazioarteko Alfabeto Fonetikotik (NAF edo IPA, International Phonetic Alphabet) hartzen dira eta barra etzan edo zehar-marren artean (/ /) adierazi behar dira.

Definizioa

aldatu

Labur esanda, fonemak dira hizkuntza batek dituen soinu guztien adierazpena. Fonemak dira hitz egitean erabiltzen diren soinuen abstrakzio mental edo formalak. Azpimarratzekoa da fonema bat ez dela soinu zehatz bat, baizik eta idealizazio bat. Fonema hizkuntza baten sistema fonologikoaren gutxieneko soinu-unitatea da.[1] Sistema fonologikoa da hizkuntza bateko soinu guztien berri ematen duen zerrenda. Fonema, beraz, hizkuntza soinu baten artikulazio edo unitate minimoa da, unitate txikiagoetan zaitu ezin daitekeelako.  Fonemak, espresio mailako unitateak izanik ere, ez dira entzuten, ezta ikusten ere. Hizkuntza bera hitz egiten dutenen burutan existitzen diren imajina akustikoak dira.[2]  Aipatzekoa da hizkuntza bat osatzen duten fonemen multzoa mugatua eta itxia dela.

Garrantzitsua da aipatzea fonema hizkuntzaren esparrukoa eta soinua edo hotsa hizketaren esparrukoa izan arren, bi elementuak estuki lotuta daudela eta termino zehatz baten esanahia baldintzatzen dutela. Hitz baten soinuak alofonoak dira. Alofonoak fonema batek dituen soinu ezberdinak dira.[3]

Era berean, fonema eta grafema bereizteaFonemak, espresio mailako unitateak izanik ere, ez dira entzuten, ezta ikusten ere. Hizkuntza bera hitz egiten dutenen burutan existitzen diren imajina akustikoak dira. ezinbestekoa da. Fonema soinu adierazpena da eta grafema, berriz, soinu baten irudikapen idatzia da. Hala, /a/ fonema izango litzateke eta a grafema, fonemak islatzen duen soinuaren irudikapen grafikoa.

Sailkapena

aldatu
 
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa

Fonemak bi kategoria handitan banatzen dira: bokal-fonemak (bokal-hotsei dagozkienak) eta fonema kontsonantikoak (kontsonante-hotsei dagozkienak).

Bokal-fonemak beren irekidura-mailaren arabera kataloga daitezke. Fonema kontsonantikoak, berriz, artikulazio puntuaren eta artikulazio moduaren arabera. Artikulazio puntuaren arabera, fonema kontsonantikoa izan daiteke ezpain-horzkaria, koronala,  hortzartekaria, horzkaria, hobikaria, atzeko hobikaria, erretroflexua, sabaikaria, belarra, ubularra, faringaria edo glotala. Artikulazio puntuaren arabera, fonema kontsonantikoa izan daiteke herskaria, eiekziozko herskaria, herskari inplosiboa, sudurkaria, dardarkari sinplea, dardarkari konplexua, frikaria, frikari albokaria, hurbilkaria edo hurbilkari albokaria. Horrez gain, fonema kontsonantikoak ahostunak edo ahoskabeak izan daitezke. Adibidez, nahiz eta /p/ eta /b/ fonemek artikulazio puntu eta modua partekatu, /p/ ahoskabea da eta /b/ ahostuna.

Nola adierazi

aldatu

Fonemak adierazteko erabiltzen diren ikurrak sarritan Nazioarteko Alfabeto Fonetikotik (NAF edo IPA, International Phonetic Alphabet) hartzen dira. Hala ere, zenbait hizkuntzek ohiko sinboloak erabiltzen dituzte hizkuntza horien fonemak irudikatzeko. Idazkera sisteman printzipio fonetikoa erabiltzen duten hizkuntzek, ohiko letrak erabiltzen dituzte fonemak adierazteko. Nazioarteko konbentzio baten arabera, fonemak barra etzan edo zehar-marren artean (/ /) adierazi behar dira. Soinu edo hotsak parentesi karratu edo kortxeteen artean ([ ]) adierazten dira. Fonemak adierazteko modu hori Pragako zirkulu linguistikoko edo Pragako Eskolako hizkuntzalariek ezarri zuten XX. mendean.


Aurrekariak eta lotutako ideiak

aldatu

Fonema hitza antzinako grekeratik dator (φώνημα =phōnēma) eta jatorrizko adieran hainbat esanahi zituen: egindako hotsa, esana, ahotsa, hizketa, hizkuntza… Arlo akademikoan A. Dufriche-Desgenettes hizkuntzalariak erabili zuen lehenik kontzeptua, 1873an, baina soilik hizketa hotsari erreferentzia egiteko. Jan Niecisław Baudouin irakasle poloniarra eta bere ikasle Mikołaj Kruszewski izan ziren fonema modu abstraktuan aurkezten lehenak, 1875etik aurrera. Hizkuntzalariok psikofonetika zeritzoten diziplina berriaren unitate basikotzat aurkezten zuten fonema. Gaur egungo esanahiarekin kontzeptua erabiltzen aurrenekoa, berriz, Daniel Jones izan zen, 1917an argitaratutako “The phonetic structure of the Sehciena Laguage” artikuluan. Ondorengo urteetan hainbat hizkuntzalarik helduko zioten fonemen lanketari, hala nola Nikolai Trubetzkoy eta Pragako Eskolako kideak (1925-1935), Ferninand de Saussure eta Edward Sapir… XX. mendeko bigarren erdialdean gramatika sortzailearen hizkuntzalariek erabili eta birdefinituko zuten, nagusiki Noam Chomsky eta Morris Halle. Gaur egun, fonologia modernoaren osagai oinarrizkoetako bat da fonema.

Hizkuntzalari batzuek (Roman Jakobson eta Morris Halle, esaterako) proposatu duten fonemak deskonposagarriagoak izan daitezkeela ezaugarrietan, eta ezaugarri horiek direla hizkuntzaren benetako osagai minimoak. Ezaugarriak denboran gainjartzen dira, ahozko hizkuntzako fonema suprasegmentalak eta zeinu-lengoaietako fonema asko bezala. Hainbat modutan bereiz daitezke ezaugarriok: Jakobson-ek eta haren lagunek termino akustikoetan definitu zituzten, Chomskyk eta Halle-k, aldiz, batez ere artikulazio-oinarri bat erabiliz, nahiz eta ezaugarri akustiko batzuk gorde; Ladefoged-en sistema, berriz, artikulazio-sistema bat da oro har, termino akustiko 'txistukaria'-ren erabileragatik izan ezik.

Hizkuntza batzuen deskribapenean kronema hitza erabili da luzeraren kontrastea edo fonemen iraupena adierazteko. Tonuak fonemikoak diren hizkuntzetan, toneme deritze tonuei. Fonemarekiko analogiaz, hizkuntzalariek horretatik eratorritako beste kontzeptu batzuk proposatu dituzte, -eme atzizkia erantsita, morfema eta grafema, adibidez. Batzuetan, emic unitateak ere esaten zaie. Izendapen hori Kenneth Pikek erabili zuen lehen aldiz, eta deskribapen emiko eta etiko kontzeptuak (fonetiko eta fonemiko kontzeptuak, hurrenez hurren) hizkuntzalaritzatik kanpoko arloetara zabalduko zituen.

Fonema kopuruak hizkuntza ezberdinetan

aldatu

Ezagutzen diren hizkuntza guztiek giza hizketaren organoek sor ditzaketen soinu ugarien azpimultzo txiki bat besterik ez dute erabiltzen. Ondorioz, alofonia dela eta, fonema desberdinen kopurua, oro har, bereizgarriak diren soinuen kopurua baino txikiagoa izan ohi da. Hizkuntzak bereizgarri ugari dituzte fonema kopuruei erreparatuz gero (nahiz eta itxurazko aldaketa, batzuetan, azterketa egiten duten hizkuntzalariek hartutako ikuspegi desberdinetatik gerta daitekeen). Adibide gisa, hizkuntzen inbentario fonemiko osoa 11 fonematakoa baino ez da Rotokas eta Pirahan hizkuntzetan, eta 141ekoa, aldiz, X’unk hizkuntzan[4].

Fonetikoki bokalen kopurua bi fonematakoa bezain urria izan daiteke, Ubykh eta Arrernteren bezala. Beste muturrean, Bantu Ngwe hizkuntzak 14 ahots molde bereizgarri ditu; horietatik 12 luzeak edo laburrak izan daitezke, 26 bokal ahokagarri eginez, eta sei bokal sudurkari gehitu behar zaizkio, luze eta motz, guztira 38 bokal osatuz. Xostok hizkuntzak, berriz, 31 bokal huts lortzen ditu, bokalaren luzeragatik bere bariazio gehigarria kontatu gabe, fonazioa aldatuz. Fonema kontsonanteei dagokienez, Puinave eta Tauade hizkuntza papuarrak zazpi besterik ez ditu, eta Rotokasek sei baino ez. Xostok hizkuntzak, bestalde, 77 inguru ditu, eta Ubykh hizkuntzak 81. Ingelesak 13 bokaletik 21era bitarteko fonema multzo handi bat erabiltzen du, diptongoak barne, eta ondorioz, 22 eta 26 kontsonanteko batazbestekotik hurbil dago. Euskarari dagokionez, hizkuntzen batazbesteko fonema kopurutik gora dago; zehazki, 9 fonema ezberdin identifika daitezke, diptonogoak barne, bokalak adierazteko, eta 42 fonema kontsonanteak ahoskatzeko.

Hizkuntza batzuek, frantsesak esaterako, ez dute ez tonu fonemikorik, ez estresik; kantoikoek eta kam–sui hizkuntzetako batzuek, berriz, bederatzi tonu dituzte, eta kru hizkuntzetako batek, Wobék, 14.

Ahots-sistema arruntena bost bokal hotsek osatzen dute: /i/, /e/, /a/, /o/, /u/. Kontsonante ohikoenak, berriz, /p/, /t/, /k/, /m/, /n/ dira[5]. Oso hizkuntza gutxik ez dituzte kontsonante horiek, baina badira baieztapen orokor hau betetzen ez duten hizkuntzak ere; adibidez, arabierak ez du /p/, hawaiiar estandarrak ez du /t/, Mohawk eta Tlingit-ek ez dute /p/ eta /m/, Hupak ez du /p/ edo /k/ bakunik, eta lagunarteko Samquiloan hizkuntzak ez du /t/ fonemarik.

Euskarazko fonemak

aldatu

Ezaugarriak

aldatu

Euskaraz, bokalak ekoizteko, biriketatik datorren aire-etorriak ahots-kordetan dardara eragiten dute eta soinu bokalikoak sortzen dira, bidean aireari ez zaiolako oztoporik jartzen. Bokal desberdinak sortzeko, ahots-bidearen tamaina eta forma aldatu egiten da, mihia eta ezpainak mugituta.

Kontsonanteak berriz, aire-etorrian oztopoak dituzten soinuak dira. Traba hauek mota askotakoak izan daitezke: ahots-kordak estutzea, mihiarekin sabaia ukitzea, ezpainek elkar ukitzea etab. Kontsonanteak definitzeko traba hau non eta nola egiten den hartzen da kontuan.

Munduko kontsonanteen eta bokalen aniztasuna deskribatzeko IPA (International Phonetic Association) zeinuak erabiltzen dira.

Bokalak

aldatu

Euskarazko bost bokaleko sistema, sistema sinple eta oinarrizkoena da, baina baita munduko hizkuntzetan zabalduena ere. Ezagutzen ditugun bokal sistema gehienak oinarrizko hiru parametro hartzen dituzte kontuan eta parametro hauen muturreko puntuak honakoak dira: goiko-beheko, aurreko-atzeko, biribil-ez-biribil.

 
Euskal bokalen sailkapena


    Bokal hauek ondoko ezaugarriak dituzte:

/a/ erdiko bokal ireki edo behekoa

/e/ aitzineko bokal erdi-ireki edo artekoa

/i/ aitzineko bokal itxi edo goikoa

/o/ atzeko bokal erdi-ireki edo artekoa

/u/ atzeko bokal itxi edo goikoa


Bost bokal hauetaz gain, [y] ikurraren bidez adierazten den hots unitatea ere badugu: aitzineko bokal biribildu itxi edo goikoa, ortografikoki <ü>-z adierazten da. Hots hau ez da orokorra euskal sisteman, euskal hitzetanr zuberotarrean soilik agertzen baita eta frantseseko maileguetan Iparralde osoan.


Nahiz eta gaur egungo unitate bokaliko guztiak zehaztea zaila izan, ondoko taulan euskal hizkerek batera dituzten edo euskalki nagusietan dauden fonema bokalikoak daude:

Bokalak Diptongoak
i u* ui**
e o ei/eu oi
a ai/au


* Zubereraz, u [y] ahoskatzen da hainbat ingurunetan.

** ui arraroa da eta erabat ekialdekoa.


Euskaraz, diptongoak bi bide desberdinetatik sor daitezke gutxienez:

  1. Bi bokal silaba berean ahoskatzen direlako. Adibidez: egin hitza ahoskatzean bokal arteko /g/  ahultzen da eta [ejn] ahoskatzen da.

2. Kontsonante bat irristari bihurtzen delako, hau da, kontsonante bat kontsonanterdi edo bokalerdi bihurtzen delako. Adibidez: eguen [egwen].

Kontsonanteak

aldatu

Kontsonanteak sailkatzeko ahosmoldea eta ahosgunea hartzen dira kontuan, baita kontsonantea ahostuna edo ahosgabea den ere.

Artikulazio moldeari dagokionez, bi talde nagusi bereizten dira: trabariak, biriketatik datorren aireak trabaren bat topatzen duenean eta ozenak, biriketatik datorren aireak trabarik aurkitzen ez duenean. Nahiz eta bokalak izan hotsik ozenenak, kontsonante ozenak ere aurki ditzakegu.

Ondorengo taulan euskarazko kontsonantean beraien ahoskune (horizontalean, baita ahostuna den ala ez) eta ahosmoldearen (bertikalean) arabera sailkatuta agertzen dira. Hotsak IPA zeinuen bitartez adierazita daude.

Ezpaink Ezpainah Hortzarte Horzkari Hobik api Hobik lep Sabaiaur Sabaikari Belareak Faringar Ubular
-A +A -A +A -A +A -A +A -A +A -A +A -A +A -A +A -A +A -A +A -A +A
Herskari p b t d c ɟ k g
Hers.

hasp.

ph th kh
Sudurk. m ɱ n ɲ ŋ
Dard. anitz r R
Ttak ɾ
Igurzka. f θ z. s. ʐ ʃ ʒ x h
Afrikatu ts̬ ts.
Hurbilk. β δ ʝ ɣ
Alboka. l ʎ
Irristari j w


Hona hemen kontsonante hotsen adibideak. Hotsa, IPA zeinuen bitartez adierazten da lehenbizi, ondoren hots bakoitzaren ezaugarriak agertzen dira eta azkenik adibide bana.

/p/ herskari ezpainkari ahoskabea: piper

/t/ herskari horzkari ahoskabea: ate

/c/ herskari sabaikari edo platal ahoskabea: ttipi-ttapa

/k/ herskari belar ahoskabea: ke

/ph/ herskakari ezpainkari hasperendun ahoskabea Zub:. iphar

/th/ herskari horzkari hasperendun ahoskabea Zub.: ethorri

/kh/ herskari belar hasperendun ahoskabea Zub.: ekhi

/b/ herskari ezpainkari ahostuna: bi

/d/ herskari horzkari ahostuna: da

/ɟ/ herskari sabaikari edo palatal ahostuna: onddo

/g/ herskari belar ahostuna: gu

/β/ igurzkari / hurbilkari ezpainkari ahostuna: ibili

/δ/ igurzkari / hurbilkari horzkari ahostuna: idi

/ʝ/ igurzkari / hurbilkari sabaikari edo palatal ahostuna: maddalen

/ɣ/ igurzkari / hurbilkari belar ahostuna: igo

/f/ igurzkari ezpainhorzkari ahoskabea: fede

/θ/ igurzkari hortzarteko ahoskabea gazt.: zapato

/s/ igurzkari hobikari apikari ahoskabea: uso

/s/ igurzkari hobikari lepokari ahoskabea: zu

/∫/ igurzkari sabaiaurreko ahoskabea: xuxen

/z./ igurzkari hobikari apikari ahostuna: asmo

/ʐ/ igurzkari hobikari lepokari ahostuna: hizlari

/ʒ/ igurzkari sabaiaurreko ahostuna Zub.: jin

/x/ igurzkari belar ahoskabea Gipuzk.: joan

/h/ igurzkari / hurbilkari faringal ahosakabea Zub.: hau

/ts/ afrikatu hobikari apikari ahoskabea: atso

/ts./ afrikatu hobikari lepokari ahoskabea: iltze

/t∫/ afrikatu sabaiaurreko ahoskabea: itxi

/d/ afrikatu hobikari apikari ahostuna Altsasun: udze

/d/ afrikatu sabaiaurreko ahostuna Bizk.: Ez jat [edat]

/m/ sudurkari ezpainkaria: ama

/ɱ/ sudurkari ezpain-horzkaria: anfibio

/n/ sudurkari hobikaria: une

/n/ sudurkari horzkaria: santu

/ɲ/ sudurkari sabaikari edo palatala: moño

/ŋ/ sudurkari belarra: hango

/l/ albokari hobikaria: ulu

/λ/ albokari sabaikari edo palatala: llabur

ttak edo tap aro

/r/ dardarkari hobikaria: harro

/R/ dardarkari ubularra fr.: rue

Ahoan duten ahoskeraren arabera, euskara batuan idazten diren kontsonanteak honela klasifika daitezke[6], kontuan izanik, beti ere, euskara batuaren ahoskera ez dagoela finkatura:

  • Herskari gorrak: /p/ (ezpainbikaria), /t/ (horzkaria), /tt/ (sabaikaria), /k/ (belarra).
  • Herskari ozenak: /b/ (ezpainbikaria), /d/ (horzkaria), /dd/ (sabaikaria), /g/ (belarra).
  • Herskari sudurkariak: /m/ (ezpainbikaria), /n/ (apikari-hobikaria), /in/ /ñ/ (sabaikaria).
  • Txistukari frikariak: /f/ (ezpain-horzkaria), /z/ (bizkarkari-hobikaria), /s/ (apikari-hobikaria), /x/ (sabaikaria), /j/ (belarra), /h/ (glotala).
  • Txistukari afrikariak: /tz/ (bizkarkari-hobikaria), /ts/ (apikari-hobikaria), /tx/ (sabaikaria).
  • Albokoak: /l/ (bizkarkaria), /il/ (sabaikaria).
  • Dardarkari biguna: /r/ (bizkarkaria).
  • Dardarkari gogorra: /rr/ (bizkarkaria).

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Significado de Fonema» Significados (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  2. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808. (2011-07-13). «d0301008» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Definición de fonema — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  4. Crystal, David. (2010). The Cambridge encyclopedia of language. (3rd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 978-0-521-51698-3. PMC 499073732. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  5. (Ingelesez) Moran, Steven. (2019). «PHOIBLE 2.0 -» phoible.org (Max Planck Institute for Evolutionary Anthropology) (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. «Kontsonanteak - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu