Bet

Beth» orritik birbideratua)

Bet, Beth, Beh, edo Vet alfabetoko bigarren hizkia da hizkuntza semitar askotan, besteak beste, feniziar alfabetoan, alfabeto aramearrean, alfabeto hebrearrean (ב), alfabeto siriakoan (ܒ) eta arabiar alfabetoan (ب). Haren ahoskera NAF[b] da.

Bet
Feniziar Hebrearra Aramera Siriakoa Arabiera
Bet ב Bet ܒ ب‍,ب
Eratorritako
hizkiak
Greziarra Latin Ziriliko
Β B В Б
Balizko
jatorria
Hieroglifiko Proto-semitiko
O1
Proto-semiticB-01.svg
Errepresentazio fonemikoa: NAF[b, v]
Kokapena alfabetoan: 2
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: 2

Izenak "etxe" esan nahi du hizkuntza semitiko askotan (hebreeraz, bayiṯ; arabieraz, bayt; akkadieraz, bītu, bētu; fenizieraz, byt) ziur aski denak Proto-Semitikoko *bayt- hitzetik). Ziurrenik, Brontze Aroko alfabetoetako etxe baten iruditik etorri dira, baita

O1

hieroglifikotik ere, etxe baten planta irudikatu nahi zuena.

Feniziar letratik dator greziar alfabetoko beta, latindar alfabetoko B eta alfabeto zirilikoko Б eta В.

Bet / Vet hebrearraAldatu

Alfabeto hebrearra
 
א  ב  ג  ד  ה  ו
ז  ח  ט  י  כך
ל  מם  נן  ס  ע  פף
צץ  ק  ר  ש  ת
Aldaera ortografikoak
Inprentako tipografiak Hebreera
Kurtsiboa
Rashi
idazkera
Serif Sans-serif Monospace
ב ב ב    

Hebreeraz, letraren idazkera hau da: בֵּית

Hebreerazko letrak bi fonema adierazteko balio du: "b" soinua (bet) eta "v" soinu bat (hau da, NAF[v]), (vet). Biak ezberdintzeko, dagesh izeneko puntutxo bat erabiltzen da. Puntua letraren erdian agertzen bada, ahoskera NAF[b] da; bestela, NAF[v]. Letraren izena bet edo vet da eta gaur egun Israelen egiten den ahoskera NAF[bɛjt] da. Ashkenaziek, orokorrean, NAF[bejs] esaten dute, hau da beis edo veis. Tiberiar hebreeran beth esaten da, baita zirkulu akademikoetan ere. Hizkiaren maiztasuna % 4,98koa da hebreera modernoan.

FonologiaAldatu

Izena Sinboloa NAF Transliterazioa
Vet ב NAF[/v/] v
Bet בּ NAF[/b/] b

Beth siriakoaAldatu

Alfabeto siriakoa
 
ܐ  ܒ  ܓ  ܕ  ܗ  ܘ
ܙ  ܚ  ܛ  ܝ  ܟܟ  ܠ
ܡܡ  ܢܢ  ܣ  ܥ  ܦ
ܨ  ܩ  ܪ  ܫ  ܬ
Beth
  Beth madnḫaya   Beth serṭo   Beth sṭrangela

Alfabeto siriakoan bigarren hizkia beth (ܒܝܼܬ) da, ܒ idatzia. Bi ahoskera ezberdin dituen sei letretako bat da. Ahoskera indartsua duenean (qûššāyâ), NAF[b] gisa ahoskatzen da. Ahoskera leuna denean (rûkkāḵâ), NAF[v] gisa ahoskatzen da, forma hebrearrean bezala. Ekialdeko dialektoetan, beth leuna NAF[w] gisa ahoskatzen da askotan eta diptongoak osa daitezke harekin, aurretik bokal bat baldin badago. Beraz, ahoskera hitzean duen lekuaren arabera zehazten da. Mendebaldeko dialektoetan soinu indartsua erabiltzen da ia gehienetan.

Beth hizkia hitz baten hasieran badago, preposizio gisa erabiltzen da, -ekin, -n gisa. Zenbakia denean, 2 zenbakia da eta hainbat marra erabilita, 2.000 eta 20.000 ere izan daiteke.

Arabierazko bāʾAldatu

Arabiar alfabetoa
 

ا   ب   ت   ث   ج   ح
خ   د   ذ   ر   ز   س
ش   ص   ض   ط   ظ
ع   غ   ف   ق   ك
ل   م   ن   ه   و   ي

Arabierazko ب letraren izena باء da, hau da, bāʾ. Egipton be deitzen dute. Silabaren barruan duen posizioaren arabera, modu ezberdinetan idazten da:

Posizioa hitzan: Isolatua Bukaeran Erdian Hasieran
Hizkiaren forma: ب‎ ـب‎ ـبـ‎ بـ‎

Letra eskuarki NAF[b] soinukoa da, maileguzko hitz batzuetan ezik; kasu haietan, NAF[p] da. Batzuetan NAF[p] ahoskatzeko persierazko پ erabiltzen da, pe, hiru punturekin bakarrarekin baino.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bet

Kanpo estekakAldatu