He alfabeto semitiko askotako 6. hizkia da. Feniziar alfabetoan (), alfabeto aramearrean, Alfabeto hebrearrean (ה), alfabeto siriakoan (ܗ) eta arabiar alfabetoan ه (hāʾ izenekoa). Haren soinua h da.

He
Feniziar Hebrearra Aramera Siriakoa Arabiera
He ה He ܗ ه‍,ه
Eratorritako
hizkiak
Greziarra Latin Ziriliko
Ε E
Balizko
jatorria
Hieroglifiko Proto-semitiko
A28
Errepresentazio fonemikoa: NAF[h]
Kokapena alfabetoan: 5
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: 5

Feniziar letratik eratorri zen greziar alfabetoko Epsilon, Etruskar alfabetoko E, 𐌄, latindar alfabetoko E eta alfabeto zirilikoko Ye. Jatorrian, feniziar hizki guztiak bezala, kontsonante bat zen, baina latin, grekera eta zirilikoan bokal bat da.

Jatorri posibleak

aldatu

Proto-Iparmendebaldeko Semitikoan oraindik hiru frikari ahoskabe zeuden: ubularra, h glotala eta ḥ faringeala. Wadi el-Hol idazkeran agertzen dira, honako hieroglifikoen aldaerak izanda:

V28

ḫayt

A28

hillul

O6

ḥasir

Alderatu behar da Hego Arabiar alfabetoan agertzen diren   (h),   (ḥ),   (ḫ) eta Ge'ez alfabetoko , , ,

Feniziar alfabetoan ḫayt eta ḥasir elkartu eta Heth letra sortu zen, hillul letrarekin He sortu zen bitartean.

Hei hebrearra

aldatu
Alfabeto hebrearra
 
א  ב  ג  ד  ה  ו
ז  ח  ט  י  כך
ל  מם  נן  ס  ע  פף
צץ  ק  ר  ש  ת
Aldaera ortografikoak
Inprentako tipografiak Hebreera
Kurtsiboa
Rashi
Idazkera
Serif Sans-serif Monospace
ה ה ה    

Hebrear hei (הֵא), soinu frikari glotal soinugabea ahoskatzen da, NAF[h] hain zuzen ere. Batzuetan aldaerak ditu, baina ez da ohikoena. Hebreeraren ahoskera batzuetan kontsonante herskari glotala izan daiteke, Aleph, Vav eta Yodh bezala, hau da, mater lectionis izan daiteke, bokal luze bat dagoela adieraziz.

Hei, Aleph, Ayin, Resh eta Hethekin batera ezin du dagesh bat jaso. Hala ere, zeinu berdin bat jaso dezake Hei-mappiq sortzeko, (הּ). Hala agertzen denean hitz baten bukaeran esan nahi du ez dela mater lectionis bat, baizik eta aspiratu behar dela eta kontsonantea ahoskatu. Aldaera hori ez da gaur egungo hebreeran nabaritzen. Letra hebreeraz erabiltzen da, genitibo femenino singularra adierazteko, baina ahoskera ona testuinguru erlijiosoan ondo irakurtzeko gaitasuna dutenek baino ez dute erabiltzen.

Esanahiak

aldatu
  • Preposizio bat, "-a" (adibidez yeled: mutil; hayeled: mutila), hura" edo "nor" adierazteko (adibidez "irakurtzen duen umea" adierazteko).
  • Aurrizki bat indikatzeko esaldia galdera bat dela. Adibidez Yadata, bazenekien; Hayadata?, ba al zenekien?)
  • Atzizki bat leku izenen ondoren mugimendua adierazteko, euskarazko -rantz bezala. Adibidez, Yerushalayim, Jerusalem; Yerushalaymah, Jerusalemerantz)
  • Jaungoikoa idazteko modu bat bere izena erabili gabe. He letrak Hashem esan nahi du, Izena. Hau inprimatu behar denean geresh bat jartzen da: ה׳

Heh siriakoa

aldatu
Alfabeto siriakoa
 
ܐ  ܒ  ܓ  ܕ  ܗ  ܘ
ܙ  ܚ  ܛ  ܝ  ܟܟ  ܠ
ܡܡ  ܢܢ  ܣ  ܥ  ܦ
ܨ  ܩ  ܪ  ܫ  ܬ
Heh
  Madnḫaya Heh
  Serṭo Heh
  Esṭrangela Heh
 

Alfabeto siriakoan agertzen den 5. letra Heh (ܗܹܐ) da, ܗ. NAF[h] ahoskatzen da. Hitzaren bukaeran agertzen bada puntu batekin bere gainean orduan hirugarren pertsonako femenino singularra adierazten duen atzizkia da. Punturik gabe berdina litzateke, baina maskulinoa. Bakarrik agertzen bada eta lerro bat baldin badu gainean (ܗܵ), hānoh (ܗܵܢܘܿ), 'hau da' edo 'hori da' esamoldearen laburpena litzateke. Batzuetan ere [[aleluia] esan nahi du (ܗܵܠܹܠܘܼܝܵܐ).

Arabiar hāʾ

aldatu
Arabiar alfabetoa
 

ا   ب   ت   ث   ج   ح
خ   د   ذ   ر   ز   س
ش   ص   ض   ط   ظ
ع   غ   ف   ق   ك
ل   م   ن   ه   و   ي

Hizkia araberieraz hāʾ deitzen da. Egipton he izena du. Modu ezberdinetan idazten da kokapenaren arabera:

Posizioa hitzan: Isolatua Bukaeran Erdian Hasieran
Hizkiaren forma: ه ـه ـهـ هـ

Hāʾ atzizki gisa erabiltzen da, ʾIʿrabeko harakatarekin batera, jabetza adierazteko. Markaturik agertzen den izena gizonezko bati dagokiola adierazten da; adibidez كتاب hitzan (kitāb, liburua) كتابه jartzen badugu (kitābuhu, bere liburua) da bukaeran hāʾ jarita. Jabea atzizkiarekin adierazten da, beraz.

hāʾ atzizkia aditz batean agertzen bada objektua maskulinoa dela esan nahi du (adb. يقرأه, yaqraʾuhu, "berak [gizonak] irakurtzen du").

Forma femeninoa bi kasutan ـها da (-hā).

Ikus, gainera

aldatu