Hieroglifo
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hieroglifo . |
Hieroglifoak (logogramak, ideogramak eta elementu alfabetikoak erabiltzen dituzten ikurrak) erabiltzen dituen idazkera sistema idazkera hieroglifikoa da. Batez ere piktorikoa den idazketa-sistema bat da, non hitzak ez diren zeinu alfabetiko edo fonetikoen bidez adierazten, sinbolo eta irudiekin marrazten baizik. Beste alde batetik, hieroglifoa igarkizun grafiko mota bat da.
Hieroglifoak Antzinako Egiptoan sortuak izan zirenː irudi eta sinbolo bakoitzari esanahi bat eman zioten komunikatu ahal izateko. Beste hainbat antzinako zibilizaziok ere erabili dute idazkera-sistema hauː esaterako, Maiek edo Hititek.[1]
Hieroglifikoa aintzinako zibilizazioetan
aldatuHistoriako hainbat kultura eta zibilizaziotan erabili da, hala nola:
- Egiptoar idazkera hieroglifikoa
- Maien hieroglifoak
- Míkmaq hieroglifoak
- Hieroglifo anatoliarrak
- Kretar hieroglifoak
- Hititen hieroglifoak.
Gaur egun
aldatuHieroglifoaren erabilera garatzen joan da historian zehar. Egun badaude idazkera-sistema hau oinarri erabiltzen duten hizkuntzak; adibidez, txinera, japoniera eta koreera. Idazkera mota hauen oinarria logogrametan datza, hieroglifoetan bezala.
Gainera, hieroglifoak denbora-pasa jolas modura erabiltzen dira gaur egun. Hieroglifiko deituriko denbora-pasa hau irudi, simbolo, zenbaki eta letren bidez mezua irakurtzean datza.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Hieróglifos Egípcios ~~ Uma escrita do antigo Egipto» web.archive.org 2016-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |