Alfabeto greko

idazteko sistema fonetikoa, 24 hizki, bokalak eta kontsonanteak, greziera idazteko eta inguruko beste hizkuntza batzuk idazteko erabiltzen da
Alfabeto greziar» orritik birbideratua)

Alfabeto grekoa edo greziar alfabetoa hogeita launa letra xehe eta larri dituen alfabeto bat da, batez ere grekoa K.a. IX. mendearen amaieratik edo K.a. VIII. mendearen hasieratik idazteko erabilia. Ezagutzen den lehenengo alfabetoa da, hitzaren adiera zehatzenean; izan ere, bokal eta kontsonante bakoitza grafema bereizi batez adierazten baitu.[1] Greziera modernoak alfabeto hori darabil. Iraganean, letrak erabili izan ziren, baita ere, zenbaki grekoak adierazteko, K.a. II. mendeaz geroztik, baina arabiar zifrak ordeztu zituzten. Hastapenetan letra larriz soilik idazten bazen ere, alfabeto grekoa letra xehez eta zeinu diakritikoz hornitu zen pixkanaka.

Image montrant les cinq premiers vers de l'Iliade d'Homère, qui sert d'exemple d'utilisation de l'alphabet grec.
Alfabeto grekoaren erabileraren adibide bat: Iliada-ren hasiera.

Alfabeto grekoa feniziar alfabetoaren idazketa sistematik dator. Ez du inolako harremanik mizenastar greziera edo zipretar hizkuntza zaharren silabarioarekin, garai hartan grekoa zena idazteko erabiltzen zirenak. Alfabeto grekoak beste alfabeto asko sortu zituen Europan eta Ekialde Hurbilean, bereziki latindar alfabetoa barne,[1] alfabeto etruskoaren bidez. Greko modernoa idazteko balio izateaz gain, alfabeto grekoaren letrak sinbolo gisa erabiltzen dira zientzietan, partikulen izenak fisikan, izarren izenak, anaidien izenak, zikloi tropikalak eta abar izendatzeko.

Historia

aldatu

Sorrera

aldatu
 
Sistema silabarioan idatzitako taulatxoa (Atenasko Arkeologia Museo Nazionala)

Greziar alfabetoa sortu zen mizenastar zibilizazioa suntsitu eta mende batzuetara (K.a. XVI.-XII. mendeak) eta haren idazketa sistema silabarioa (edo B lineala) bertan behera gelditu ondoren. Alfabeto grekoak «aro ilunen» ostean agertu zen (K.a. XII.-VIII. mendeak), mizenastarren apaltze eta aro arkaikoaren hasiera arteko garaian. Aditu gehienen arabera, alfabetoa K.a. VIII. mendearen hasieran sortu zen eta K.a. 650. urtearen inguruan zabaldua zen. Greziako eskualde gehienetara.[2]

Alfabeto berriak antzinako sistemaren aldean ekarri zuen aldaketa garrantzitsuena izan zen feniziar alfabetoa egokitzea: bokalen idazketa sortu zuen, haiek gabe grekoa irakurtezina baitzen.[1] Alfabeto semitikoetan bokalak ez ziren transkribatzen: mendebaldeko lehen idazketa sistema semitikoetan (feniziera, hebreera, moabera eta abar), grafema batek kontsonante bat irudikatzen du beti, zehaztu gabeko bokal batekin elkartua edo bokalik gabea: hizkuntza semitikoek batez ere hiru kontsonanteren erroekin funtzionatzen dute, bokalak testuinguruaren laguntzaz ulertzen dira, zailtasunik gabe. Greziera, aldiz, indoeuropar hizkuntza denez, bokalek bi hitz bereiz dezakete.[3]

Beraz, alfabeto grekoak feniziar alfabetoa egokitu eta letrak bi kategoriatan banatu zituen: kontsonanteak eta bokalak; kontsonanteek bokal batekin joan behar dute beti, silabak ahoskatu ahal izateko.

Kontsonante feniziarrez egokitutako bokalak

aldatu

Jatorrizko bokalak hauek dira: «Α» (alfa), «E» (epsilon), «I» (iota), «O» (omikron) eta «Y» (upsilon) kontsonante semitikoen egokitzapenak dira, ez baitziren beharrezkoak grekoan:

Ekialdeko grezieraren dialektoetan, hasperenketarik erabiltzen ez zutenez, «H» (eta) letra, « » (heth) kontsonante semitikotik hartua, [ɛ] bokal luzea idazteko erabili zen; geroago, «Ω» (omega) letra sartu zen [ɔ] soinurako.

Kontsonante berriak

aldatu

Grekoak hiru kontsonante berri ere sortu zituen: «Φ» (fi), «Χ» (khi) eta «Ψ» (psi), alfabetoaren amaieran eransten zirenak, garatu ahala. Kontsonante horien bitartez konpentsatzen zen fenizieran ezagutzen ez zen hasperenketa. Mendebaldeko taldean, khi erabili zen [ks] soinurako,[4] eta psi [] soinurako. Dena dela, letra horien jatorria eztabaidagarria da.[5]

Ondorengo bilakaera

aldatu

San hizkia (Ϻ) sigma letrarekin batera erabili izan zen [s] soinuarentzat, eta garai klasikoan sigma hobetsi zen, eta san desagertu egin zen. Gero, digamma (Ϝ) edo vau, eta koppa (Ϙ) ere desagertu ziren. Izan ere, digamma mendebaldeko taldeko dialektoetan bakarrik erabiltzen zen, eta koppa ez zen oso erabilgarria. Hala ere, karaktere horiek iraun zuten zenbaki grekoetan, letra bakoitza zenbakizko balio bati baitzegokion. Era berean, sampi (Ϡ), itxuraz Joniako glifo bitxia dena, zenbakikuntzan sartu zen, 900 balioarekin.

Alfabetoa bateratu gabea

aldatu
 
Alfabeto greko arkaikoa, zeramika baten gainean idatzia (Atenasko Arkeologia Museo Nazionala).

Hasieran, «alfabeto grekoaren» zenbait aldaera izan ziren, garrantzitsuenak mendebaldeko alfabeto grekoa eta Joniako ekialdeko alfabetoa. Azken hori nagusituko zen. Mendebaldeko alfabetoak, berriz, antzinako italiar alfabetoa sortu zuen eta, horren bitartez, latindar alfabetoa; ekialdekoak, berriz, egungo alfabeto grekoa. Hastapenetan, Atenasek alfabeto atiko bat erabili zuen bere dokumentu ofizialetan, alfatik upsilonera bitarteko letra guztiak zituena, eta eta hizkia erabiltzen zuena hasperenketa markatzeko, [ɛ] emateko ordez. Azkenik, 403. urtean, Atenasek joniar alfabetoa hartu zuen, eta aldaerak berehala desagertu ziren.[6]

Une hartan, grekoa ezkerretik eskuinera idazten zen, baina jatorriz eskuinetik ezkerrera idatzi zen, edo baita bi noranzkoetan ere, txandaka, boustrofedon deitzen den sistemaz, lerro bakoitzean norabide txandakatze batez.[7]

Diakritikoak eta minuskulak

aldatu

Garai helenistikoan, Aristofanes Bizantziokoa hasi zen letra grekoetan diakritikoak idazten, ahoskera errazteko. Erdi Aroan, alfabeto grekoaren idazketak garai berean latindar alfabetoak bizi izandako antzeko aldaketak izan zituen: hizkien forma zaharrak eskritura monumental gisa gorde ziren, eta letra larri eta xeheen sistema nagusitu zen. Sigma (σ) letra «ς» idazten zen hitzen amaieran, latindar alfabetoak «S luzea» («ſ» marraztua) erabiltzen zuen bezala hitzaren hasieran edo erdian, baina S azkena («s» marraztua) hitzaren amaieran.

Letren izena

aldatu
 
Alfabeto grekoaren letra xeheak (hurrenkeran).

Feniziar alfabetoan, letra bakoitzaren izena adierazten da letra horrekin hasten den hitz batez. Hala, aleph hitzak («zezen» esan nahi du) «𐤀» alfabetoaren lehen letrari ematen dio izena; beta, («etxe»), «𐤁» letraz hasten dena, da bigarren hizkiaren izena, eta horrela, hurrenez hurren. Greziarrek, hizki haiek jasotzerakoan, letren izen feniziarrari eutsi zioten, edo pixka bat aldatu: aleph letra alfa bihurtu zen, bet > beta, gimel > gamma eta abar. Izen horiek ez dute esanahi argirik grekoz. Aldiz, grekoek gehitutako edo aldatutako zeinu batzuek zentzua duen izena dute: omikron «o xehea» da eta omega «o larria».

Letra klasikoak

aldatu

Grafia arruntak

aldatu

Behean, alfabeto grekoaren letra nagusien zerrenda bat dago, euskaraz egiten den transliterazioa emanda, eta grekoen jatorri diren feniziar hizki baliokideak ipinita. Transliterazioan, Euskaltzaindiak emandako arauak jasotzen dira. Transkripzio fonetikoa edo letraren ahoskera, berriz, nazioarteko alfabeto fonetikoan emana da. Antzinako grekorako adierazten den ahoskera leheneratutako ebakera da, «erasmotarra», alegia, batez ere eskolan erabilia: hein batean, akastuna izan liteke.

zk. letra

larria

letra

xehea

izena transliterazioa[8] fonema feniziar

hizkia

antzinako

greziera

Erdi Aroko

greziera

greziera

modernoa

izena antzinako

greziera

greziera

modernoa

1 Α α ἄλφα άλφα alfa a

Ά, ά > ha

[a]   (aleph)
2 Β β (aldaera. ϐ) βῆτα βήτα beta b [b] [v]   (bet)
3 Γ γ γάμμα γάμμα

γάμα

gamma g

γγ, γκ, γξ, γχ > ng, nk, nx, nkh

[g] [ɣ], [ʝ]   (gīmel)
4 Δ δ δέλτα δέλτα delta d [d] [ð]   (dalet)
5 Ε ε εἶ ἒ ψιλόν έψιλον epsilon e

Έ, έ > he

[e] [ɛ]   (he)
6 Ζ ζ ζῆτα ζήτα zeta z [d͡z] [z]   (zayin)
7 Η η ἦτα ήτα eta e

Ή, ή > he

[ɛː] [i]   (ḥeth)
8 Θ θ θῆτα θήτα teta th [tʰ] [θ]   (ṭeth)
9 Ι ι ἰῶτα ιώτα

γιώτα

iota i

Ί, ί > hi

[i]   (yodh)
10 Κ κ κάππα κάππα

κάπα

kappa k [k]   (kaph)
11 Λ λ λάϐδα λάμϐδα λάμδα

λάμβδα

lambda l [l]   (lamedh)
12 Μ μ μῦ μιμυ mu m [m]   (mem)
13 Ν ν νῦ νινυ nu nn [n]   (nun)
14 Ξ ξ ξεῖ ξῖ ξι xi x [ks]   (ssmekh)
15 Ο ο οὖ ὂ μικρόν όμικρον omikron o

Ό, ό > ho

[o] [ɔ]   (ayin)
16 Π π πεῖ πῖ πι pi p [p]   (pe)
17 Ρ ρ ῥῶ ρω ro r

(rh hitz hasieran; hitz barruan: ρρ > rrh)

[r] [ɾ]   (resh)
18 Σ σ (aldaera ς) σῖγμα σίγμα sigma s [s]   (shin)
19 Τ τ ταῦ ταυ tau t [t]   (taw)
20 Υ υ ὒ ψιλόν ύψιλον upsilon u diptongoko bigarren elementua denean

Ύ, ύ > hy

[y] [i], [v], [f]   (waw)
21 Φ φ/ϕ φεῖ φῖ φι fi ph [pʰ] [f] jatorri iluna
22 Χ χ χεῖ χῖ χι khi kh [kʰ] [x], [ç]
23 Ψ ψ ψεῖ ψῖ ψι psi ps [ps]
24 Ω ω ὦ μέγα ωμέγα omega o

Ώ, ώ > ho

[ɔː] [ɔ]   (ayin)

Zenbaki letrak

aldatu

Beheko taulan ageri diren letrak ez daude alfabeto estandarrean, baina antzinaroan eta grezieraren zenbait dialektotan erabili izan dira. Letra horietako batzuek bizirik iraun dute greziar zenbakeran.

Sampi hizkia erabili izan da kontsonante afrikatu geminatu bat adierazteko, baina gerora sigma bikoitz bat (-σσ-) bihurtu zen, [sː] ebakeraz dialekto gehienetan, eta atikoan [tː] (-ττ-) letraren ahoskera zehatza eztabaidagai gordin bat izan da (batzuetan [ts] proposatu izan da).[9] Izen modernoa, ziurrenik, σαν πι / san pi, «pi bezala» esamoldetik dator, pi (π) letraren atzekoa denez. Alfabeto grekoak feniziar alfabetoaren hurrenkera jarraitzen du A eta T letra bitartean.

letra irudia izena transliterazioa ahoskera zenbaki balioa feniziar hizkia
euskaraz antzinako izena izen berantiarra
Ϛ ϛ   stigma στίγμα

stígma

st [st] 6 Ez zegoen. Erdi Aroan sortua στ loturaz, digammarekin nahasirik
Ϙ ϙ

Ϟ ϟ

 ( ) koppa ϙόππα kóppa κόππα

kóppa

q [q] 90   (qoph)
Ͳ ͳ

Ϡ ϡ

 ( ) sampi σαμπῖ

sampi

ss Kontsonante afrikatua, balio zehatza eztabaidatua da, ([sː], [ks], [ts] izan zitekeen 900 Jatorri eztabaidatua, agian   (tsade)

Letra zaharkituak

aldatu

Vau edo digamma letra desagertu egin zen alfabeto grekotik, adierazten zuen soinua, kontsonante ezpainkari sabaikari ahostun bat ([w]), galdu egin baitzen Jonikoan eta gainerako dialekto gehienetan. Hala ere, 6 zenbakia adierazteko geratatu zen greziar zenbakeran, Erdi Aroan stigma letrak (ϛ) lekua kendu zion arte.

letra irudia izena transliterazioa ahoskera feniziar hizkia
euskaraz antzinako izena izen berantiarra
Ϝ ϝ

Ͷ ͷ

 ( ) vau ϝαῦ / wau δίγαμμα / digamma w [w]   (vau)
Ͱ ͱ   heta ἧτα / heta ήτα / eta h [h]   (ḥeta)
Ϻ ϻ   san ϻάν / seán σάν / san c [c]   (tsade) posizioagatik

  (san) izenagatik

Diakritikoak

aldatu

Antzinako grekorako tradizioz erabili izan den tipografia politonikoan, bokalek diakritikoak izan ditzakete lagun, azentuazioa eta hasperenketa adierazten dutenak.

Azentuak

aldatu

Antzinako grezieran hiru azentu zeuden:

Ez dute intentsitatea adierazten, baizik ahotsaren garaiera; horregatik esaten da greziera klasikoan garaitasun azentua zegoela. Gerora, baina, intentsitatezko azentu bilakatu ziren.

Espiritua

aldatu

Antzinako grezieran bi espiritu edo ahoskatze modu zeuden:

  • Espiritu astuna: hasperenketa egiten zen; adibidez, ὑπέρ hitzaren hasieran hasperenketa adierazten du, horregatik transliterazioan hy egiten da.
  • Espiritu leuna: ez zen hasperenketarik egiten; adibidez, ἐλευθερία.

Beraz, azentua eta espiritua batera egon daitezke bokal beraren gainean, adibidez ἔστιν edo ἅπαντας.

1982an, azentuazio sistema polifonikoa sinplifikatu egin zen, sistema monotoniko batez ordeztuta: azentu bakar bat, akutua beti, egon daiteke bokal baten gainean (adibidez είναι) eta espirituen adierazpena ere baztertu egin zen.[10]

Kodeketa

aldatu

Kodeketa desberdinak

aldatu

Ordenagailuetan hizki grekoak erabili ahal izateko, zenbait kodeketa sortu dira, bi hauek nagusiki: ISO/CEI 8859-7 eta Unicode. Lehenengo kodeketak soilik greko monotonikoa edo modernoa jasotzen du; aldiz, Unicodek ortografia politonikoa eta monotonikoa, biak biltzen ditu.

Alfabeto grekoa Unicode kodeketan

aldatu

Unicode kodeketak ortografia politonikoa eta monotonikoa jasotzeaz gain, hizki edo grafema zaharkitu batzuk ere idazteko aukera ematen du, epigrafian agertzen direnak. Karaktere konbinatuei esker, Unicode sistemak aise eman ditzake grezieraren zeinu filologikoak edo dialektologikoak. Nolanahi ere, karaktere konbinatu guztiak ez dira beti ongi bistaratzen; adibidez, alfa hizki batek makron bat eta azentu astun bat baditu, U+03B1 U+0304 U+0301 kodeketarekin sor daiteke, baina agian ez da ongi bistaratuko pantaila guztietan: «ᾱ́».[11]

Bi karaktere bloke ditu Unicode kodeketak hizki grekoak idazteko: lehena «grekoa eta koptoa» da (U+0370 à U+03FF), ISO/CEI 8859-7 kodeketan oinarritua, aski baita greko modernoa eta zenbait hizki zaharkitu edo ikur tekniko idazteko; bigarrena, «greziera hedatua» da, diakritiko politonikoak idazteko aukera ematen duena (U+1F00 à U+1FFF).[12]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) Coulmas, Florian. (1999-02-18). The Blackwell Encyclopedia of Writing Systems: Coulmas/The Blackwell Encyclopedia of Writing Systems. John Wiley & Sons, Ltd  doi:10.1002/9781118932667. ISBN 978-1-118-93266-7. (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  2. (Frantsesez) Grand-Clément, Adeline. (2006-03-01). «Jean Leclant (dir.), Dictionnaire de l’Antiquité» Anabases. Traditions et réceptions de l’Antiquité (3): 275–277.  doi:10.4000/anabases.2621. ISSN 1774-4296. (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  3. (Frantsesez) Jacquesson, François. (2017-08-25). Les voyelles et l'alphabet. (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  4. Hortik sortu zen gaur egun latindar alfabetoan «X» letrak duen balioa, latinak mendebaldeko grezieratik hartu baitzuen.
  5. (Frantsesez) Delli, Dimitra. (2012). «Phonologie du grec ancien, le h aspiré dans le dialecte laconien» La linguistique 48 (2): 59.  doi:10.3917/ling.482.0059. ISSN 0075-966X. (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  6. (Ingelesez) «Ionic alphabet | Ancient Greek, Phoenician, Alphabet | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  7. (Ingelesez) «Boustrophedon | Ancient Greek, Alternating Lines, Scripts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  8. Euskaltzaindiaren Arauak. «Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia (76. araua)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  9. Woodard, Roger D.. (1997). Greek writing from Knossos to Homer : a linguistic interpretation of the origin of the Greek alphabet and the continuity of ancient Greek literacy. New York : Oxford University Press ISBN 978-0195105209. (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  10. (Frantsesez) Tonnet, Henri. (2018). L'accentuation grecque. Presses de l’Inalco  doi:10.4000/books.pressesinalco.2736. ISBN 978-2-85831-242-9. (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  11. Unicode kodeketak grezierazko hizkiak emateko dauzkan arazoez, ikus Nick Nicholas (2006) «Greek Unicode Issues».
  12. (Ingelesez) Unicode. «Greek Extended» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu