Gartzia IV.a Santxitz

Iruñea-Naiarako Erresumako erregea
Gartzea III.a Sanoitz Naiarakoa» orritik birbideratua)

Gartzia IV.a Santxitz[oh 1] edo Gartzia Naiarakoa[1]latinez: Garsias Pampilonensium— (1012 aldean - Atapuerca, 1054ko irailaren 15a) Iruñeko eta Naiarako laugarren erregea izan zen 1035tik 1054ra.

Gartzia IV.a Santxitz

Iruñeko erregea

1035 - 1054
Antso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea - Antso IV.a Gartzeitz
Naiarako erregea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGartzea Sanoitz
JaiotzaNaiara, 1012
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaAtapuerca1054ko irailaren 1a (egutegi gregorianoa) (41/42 urte)
Hobiratze lekuaNaiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa
Familia
AitaAntso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea
AmaMunia Gaztelakoa
Ezkontidea(k)Estefania Foixkoa
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAtapuercako gudua

Bizitza

aldatu

Antso Nagusiaren eta Muniaren semea zen. 1035eko urriaren 18an aita hil zenean, haren testamentuaren arabera banatu ziren errege-lurrak: Iruñeko errege titulua Gartziak eskuratu zuen eta, horrekin batera, Errioxa, Bureba, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Lapurdi eta Baigorriko konderriak Gaskonia eta Akitaniaren mende geratu ziren.

Semeen artean ez zen lehensemea, baizik eta Ramiro Santxitz. Hala ere, hau sasikoa zen eta ezin zuen erresuma jarauntsi. Ordain gisa aitak Aragoiko konde izendatu zuen. Ramiro erdeinaturik, 1043an Gartzia erasotzea erabaki zuen eta horretarako Zaragozako taifaren buruzagiaren laguntza eskatu zuen. Gartziak aurre egin eta Tafallako guduan anaia menderatu zuen. Guduaren ondorioz, bihozbera izan zen: anaia barkatu eta zenbait gaztelu eman zizkion. Aragoiarrak ez zuen berriro saiakera errepikatu anaia bizi zen bitartean eta Erresumako mendebaldeko muga finkatu zuten.[2]

Egoera aprobetxatuz, hegoaldeko taifak eraso zituen eta 1045ean Calahorra konkistatu zuen. Calahorra hartu ondoren 1045. urtean, Errioxako Naiaran Andre Maria Erreginaren monasterioa eraikitzea agindu zuen eta bertara eraman zuen errege-egoitza. 1052ko abenduaren 12an monasterioa sagaratu zuen. Eskualdeko santuen erlikiekin aberasteko asmotan Antso Txikia Iruñeko apezpikuaren, Gartzia Arabako apezpikuaren eta Gomez Burgosko apezpikuaren oniritzia eskatu zuen. 1052an, Arabako apezpikuaren onespenarekin, Felix Bilibiokoaren gorputza lekualdatzea erabaki zuen. Horretarako, Bilibioko haitzetara joan zen zaldun askokin batera. Hilobia ireki zuenean, apezpikua tumulutik aldendu eta ahoa bihurri zitzaion. Gainera, ekaitz gogor bat hasi zen. Zeruaren ezetza zela pentsatuz, ez zuten mugitu baina apezpikua behin betiko mantendu zuen bihurdura.[3]Era berean, 1053ko maiatzaren 29an San Millan ere lekualdatzea saiatu arren, ezin zuen idiek mugitu nahi ez zutelako.[3]Miraria ikusita, idiak gelditu ziren lekuan monasterio berria eraikitzea erabaki zuen, gero San Millán de Yusoko monasterioa izango zena.

Gartzia III.aren anaia Fernando I.a, Gaztelako konde bilakatu zenean[4], Gartziari agindutako lurrak eman zizkion 1037. urtean, Iruñeko Erresuma zabalduz. Aitatik, foru zuzenbidearen ikuspegitik, senipartea izan zuen, anaiek, berriz, hobekuntzak. Hau da, Gartziak Araba, Bureba, Trasmiera, Montes de Oca, Enkarterri eta Merindadeak jarauntsi zituen.

José María Lakarrak eremuak Fernandok emandakoak zirela esan zuen Tamaróngo guduan eskainitako laguntza eskertzeko[5]. Egun ezagutzen ditugun agiriak Lakarraren teoriaren aurka egiten dute, aipatutako gudua baino lehen, Gartzia Valpuestako kartularioetan, Valvanerako monasterioaren agirietan[6] edo San Millán de Susoko monasterioaren agirietan Oka eta Burebako errege moduan agertzen delako.[7] Erregeak berak 1044an eta 1046an bere eremuak deskribatzean Gaztela Zaharra eta Trasmiera aipatu zituen.[8] Era berean, Santoñako Andre Mariaren eliza berreraiki zutenean bertoko erregea Gartzia zela esan zuten[9]

Erreinaldiaren hasieran, anaien arteko harremanak onak izan ziren. Izan ere, 1037an Bermudo III.a Leongoak Cea eta Pisuerga ibaien artean dagoen Tierra de Campos berreskuratu nahian, eraso egin zuenean, Fernando Santxitzek Gartziaren laguntza eskatu zuen leondarrak borrokatzeko. Iruindar-gaztelar gudarosteek Leongo erregea hil zuten Tamaróngo gudua[10] eta Gaztelako kondea Leongo errege bilakatu zen.[11]

Hala ere, laster anaien arteko tirabirak hasi ziren Gaztelan nor agintzeko. Gauzak horrela, 1054ko irailaren 1ean Atapuercako ibarreko Piedrahita herrian, armada biek Atapuercako guduan borrokatu zuten.[12] Garaipena gaztelarren aldekoa zen eta Iruñeko erregea guduan hil zen.[13][14] De rebus gestis D. Didaci Gelmirez, primi Compostellani Archiepiscopi eskuizkribuaren arabera, erregearen hiltzailea Antso Ortitz izeneko bere zalduna izan zen "bere emaztea [erregeak] iraindua zelako". Nafarrek, hala ere, gauera arte mantendu zituzten posizioak eta Naiarara eraman zuten hilotza lurperatzeko. Guduan bertan Antso nerabea errege berri izendatu zuten.[15]

Ezkontzak eta seme-alabak

aldatu

1038an Estefania Foixkoarekin ezkondu zen Bartzelonan. Ikerlari gehienen arabera, Estefania Bernat Roger Foixkoaren eta Garsinda Bigorrakoaren alaba zen. Ezkonsari gisa, beste ondasunen artean, Tierra de Cameros (ambabus Cambaribus) jaso zuen emaztegaiak. Bederatzi seme-alaba izan zituzten:[16]

Berriro ezkondu bazen ere, ez dakigu norekin.

Gartziak beste bi sasikume izan zituen, ama edo amak ezezagunak izanda:

Oharrak

aldatu
  1. Euskaraz Antso ponte-izena eta jatorriz erdaratikakoa zen Santxo aldaera ditugu. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideekin, Antsotik *Antsoitz egin behar zen, baina azken aldaera hau tradizioan ez da dokumentatu. Euskal Herriko erdarazko izkribuetan ugari aurkitzen ditugun patronimikoak Santxitz eta Sanoitz dira, hauen aldaerekin batera. Jatorrizko Sanso ponte-izenetik eta Sansoitz patronimikotik, euskarak izan dituen aldaketa fonetiko ezagunen bitartez, Antso eta Sanoitz sortu ziren (Ikus Antso). Hala eta guztiz ere, Euskaltzaindiaren 192. arauan Antsoren patronimikotzat Santxitz hobetsi zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. Zurita, Jerónimo. (1976). Anales de la Corona de Aragón. Institución "Fernando el Católico" (C.S.I.C.) ISBN 8460060128..
  3. a b Hergueta y Martín, Domingo. (1906). Noticias históricas de la muy noble y muy leal ciudad de Haro. Ochoa, 87-88 or. ISBN 84-73590-62-7..
  4. Salazar y Acha, Jaime de. (2006). «Urraca. Un nombre egregio en la onomástica altomedieval» En la España medieval (1): 29-48. ISSN 0214-3038..
  5. Lakarra de Miguel, José María. (1972). Historia política del reino de Navarra. Iruñea: Aranzadi, 235–236 or. ISBN 8450056993..
  6. Rodríguez R. de Lama, Ildefonso. (1979). Colección Diplomática Medieval de la Rioja. I Logroñoko Aldundia ISBN 84-7359-072-4..
  7. Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia, 716–718 or. ISBN 978-84-96467-47-7..
  8. « Reinando el rey García, que mandó hacer esta escritura, en Pamplona y en Álava y en Castilla Vieja hasta Burgos y hasta Bricia, poseyendo también Cudeyo con su término en Asturias; su hermano Fernando rey en León y en Burgos... »

    —Martínez Díez, 2007, 716–718. orr.

  9. « En aquel tiempo cuando reinaba el rey García en Pamplona y en Castilla y su hermano Fernando rey de León y de Galicia »

    Loring García, María Isabel. (1984). «La restauración de Santa María del Puerto y el rey García de Nájera: un caso de encomendación monástica» En la España medieval (4): 537–564. ISSN 0214-3038..

  10. « In era MLXXVI die III feria occiderunt regem Veremutus in Val de Tamaron. »

    Anales Castellanos Segundos CSIC

    
    
  11. Reilly, Bernard F.. (1995). The Contest of Christian and Muslim Spain 1031–1157. Blackwell Publishers Inc., 27 or..
  12. O'Callaghan, Joseph F.. (1975). A History of Medieval Spain. Cornell University Press, 195 or..
  13. Martínez Díez, Gonzalo. (2004). El Condado de Castilla (711-1038). La historia frente a la leyenda. Valladolid: Castilla eta Leongo Junta ISBN 84-8718-275-8..
  14. Suárez Fernández, Luis. (1975). Historia de España antigua y media. Rialp, 446 or. ISBN 8432118826..
  15. a b Salazar y Acha, Jaime de. (1992). «Reflexiones sobre la posible historicidad de un episodio de la Crónica Najerense» Príncipe de Viana (14): 537-564. ISSN 1137-7054..
  16. Foundation for Medieval Genealogy. Navarre (Garcia IV). .

Kanpo estekak

aldatu