Ramiro Gartzeitz (?- Rueda, 1083ko urtarrilaren 6a) iruindar infante eta Calahorrako jauna izan zen.

Ramiro Gartzeitz
Bizitza
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaRueda de Jalón1083ko urtarrilaren 6a
Heriotza moduaQ28503401 Itzuli
Familia
AitaGartzia IV.a Santxitz
AmaEstefania Foixkoa
Ezkontidea(k)Theresa González-Salvadorex de Lara (en) Itzuli
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakgudaria eta zalduna

Biografia aldatu

Gartzia IV.a Santxitzen eta Estefania Foixkoaren semea zen.[1][2]

1076an Antso anaia erail zutenenean, Alfontso VI.a Gaztelakoa bere lehengusuak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Bureba eta Errioxa okupatu zituen,[3] eta Ramiro, Naiarako jauna baitzen, haren gortera joan zen.

1079ko irailaren 3an, Ermesinda arrebarekin batera Aldefonsus (Alfontso) imperator totius Hispanie erregeak sinaturiko aginduan lekuko moduan agertu zen.Ermesinda eta Urraka bere arrebek gaztelar nobleak ezkondu zituzten. 1076 eta 1082 artean, Calahorrako jauna izan zen.[4] 1081eko apirilaren 18an, Alfontso VI.ak Ramirok Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioari egindako dohaintza berretsi zuen[5].

Heriotza aldatu

XII. mendeko Historia Roderici eskuizkribuak bere heriotzaren ezbeharra azadu zuen.[6] 1082ko abenduan Albofalac izeneko Rueda de Jalóngo waliak jazarraldi militar bat egin zuen. Honek Ahmad al-Muqtadirren anaia zen Yusuf al-Muzaffarren alde egin zuen. Yusuf al-Muzaffar espetxean zegoen al-Mutamin, al-Muqtadirren semea eta ondorengoak hala erabakita. Era berean, Ibn al-Royolo, 1076an al-Muqtadirrentzat Deniako taifa konkistatu zuena, kolokan zegoen, Alfontso VI.aren alde egiteagatik salaturik.

Alfontsok Ramiro Gartzeitzek eta Gontzalo Salvadorez Larako jaunak zuzendurik armada bidali zuen Zaragozako taifaraino. Ramiro eta Gonzalo Yusufekin, jada askaturik, hizketan hasi eta musulmanak erregea bera etor zedila eskatu zuen. Alfontso agertu zenerako, Yusuf ustekabekoz hilda zegoen. Albofalac, Ramiroren bitartez, Alfontsori Ruedako gazteluaren jabetza eskaini eta erregeak Ramiro eta Gontzalo bidali zituen ibiltzeko baimen batekin.[6] Gazteluaren barnean sartu zirenean, soldaduek harrikatu eta erail zituzten.[4] Antso Gartzeitz Ramiroren sasianaia ere berarekin batera zegoen.

Erreferentziak aldatu

  1. Salazar y Acha, Jaime de. (1992). «Reflexiones sobre la posible historicidad de un episodio de la Crónica Najerense» Príncipe de Viana (Annex 14): 149-150. ISSN 1137-7054..
  2. Martínez Díez, Gonzalo. (2007). El Cid histórico. Bartzelona: Editorial Planeta, S.A., 137 or. ISBN 978-84-08-07165-5..
  3. Mínguez Fernández, José María. (2000). Alfonso VI. Hondarribia: Nerea, 30-33 or. ISBN 84-89569-47-9..
  4. a b Fletcher, Richard A.. (1989). The Quest for El Cid. New York: Alfred A. Knopf, 137-138 or. ISBN 0-394-57447-8..
  5. Barton, Simon. (1997). The Aristocracy in Twelfth-Century León and Castile. Cambridge: Cambridge University Press, 249 or..
  6. a b Barton, Simon; Fletcher, Richard A.. (2000). The World of El Cid: Chronicles of the Spanish Reconquest. Manchester: Manchester University Press, 90–147 or. ISBN 0-7190-5226-2..

Kanpo estekak aldatu