Valpuestako kartularioak

Valpuestako kartularioak iparraldeko Burgosko herrixka horretako kolegiatan topaturiko Erdi Aroko kartulario bi dira. XII. mendeko agirien bildumaz gain, IX. mendeko zenbait agirien kopiak dituzte. Testuen jatorria zalantzan jarri badute ere, ofizialki antzinako gaztelaniazko lehendabiziko hitzak dituztela onartzen dute.[1] Testu gehiena latinez dagoen arren, baditu zenbait erromantzezko hitz ere.[2] Hitz hauetan euskararen eragina nabarmena zen.

Valpuestako kartularioak
CartulariosValpuesta.jpg
Jatorria
Ezaugarriak

Bi kartularioek, idazkeraren arabera, Gotikoa (Gótico) eta Galiarra (Galicano) dute izena. Espainiako Agiritegi Nazionalean daude eta 1900. urtean Revue hispanique frantziar aldizkarian zati batzuk argitaratu zituzten.

ErreferentziakAldatu

  1. Vergaz, Miguel Ángel. (2010-11-7). «La RAE avala que Burgos acoge las primeras palabras escritas en castellano» El Mundo.
  2. Ramos Remedios, Emiliana. (2000). Los Cartularios de Santa María de Valpuesta. in: Análisis Lingüístico..

Kanpo estekakAldatu