Garapen Jasangarrirako 16. helburua: bakea, justizia eta erakunde sendoak

Garapen Jasangarrirako Helburuak, 2015ean Nazio Batuen Erakundeko Estatu Kideek onartu zituzten, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda sortu zutenean; horien helburua pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta oparotasuna, berdintasuna eta bestelako Giza Eskubideak bermatzea zelakoan. Horretarako, 17 helburu eta 169 xede ezarri ziren, aitorpen politiko batekin batera.

Sdg icon wheel 2.png
Garapen Jasangarrirako 16. helburua: bakea, justizia eta erakunde sendoak
Emblem of the United Nations.svg Nazio Batuen Erakundearen helburua
Bakea, Justizia eta eta Instituzio sendoak.png
Garapen Jasangarrirako Helburuak
GJH 1.png1: Pobrezia desagerraraztea
GJH 2.png2: Goserik ez
3. Osasuna eta Ongizatea.png3: Osasuna eta ongizatea
GJH 4.png4: Kalitatezko hezkuntza
Goal-05 eu.png5: Genero-berdintasuna
Goal-06 eu.png6: Ur garbia eta saneamendua
Goal-07 eu.png7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
GJH 8.png8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
GJH 9.png9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
GJH-10.png10: Desberdintasunak murriztea
Hiri eta komunitate jasangarriak.png11: Hiri eta komunitate jasangarriak
Goal-12 eu.png12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Klimaren aldeko ekintza..png13: klimaren aldeko ekintza
Garapen jasangarrirako helburua.jpg14: itsaspeko bizitza
GJH 15.png15: lehorreko bizitza
Bakea, Justizia eta eta Instituzio sendoak.png16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
Goal-17 eu.png17: helburuak lortzeko aliantza

Helmuga horretara iristeko asmoarekin sortu ziren Garapen Jasangarrirako 18 Helburuak, herrialde guztietan aplikatu daitezkeenak; bai herrialde garatu eta herrialde azpigaratuetan. Horien artean, hamaseigarrenak xede bezala du gizarte baketsu inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea eta erakunde eraginkor eta inklusiboak maila guztietan sortzearekin batera.[1]

Ikuspegi HistorikoaAldatu

Gaur egungo gizartea baldintzatu duten gatazka armatuakAldatu

Europan garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatu ahal izateko, kontinentearen historiari erreparatu behar zaio; aurretik helburu hori lortzeko eragozpenak alde batera utzi eta akats horietaz ikasiz, haiek berriro ez errepikatzeko. Hortaz, ezinbestekoa da historian zehar auzian egon diren, eta gaur egun oraindik dauden gatazka armatuak edo Gerrak azaleratzea.

Gatazkak deitzen dira, alderdi edo aktore desberdinen arteko bateraezintasunak, horiek edozein motatakoak izanda. Beraz, gatazka batek ez du zertan beti armatua izan beharko.

Hala ere, esan dezakegu historia gehien baldintzatu duten gatazkak, gatazka armatuak (Gerrak) izan direla; alderdi ezberdinek irtenbide bezala indarkeria erabiltzen dutenean deitzen dira horrela. Gainera, lurralde batekin, gobernu batekin, edo biekin erlazionatutako bateraezintasuna egon beharko da, non alderdi bat gutxienez gobernu edo Estatua izango den, eta alderdi desberdinen arteko indarraren erabilerak edo borroka armatuak urte batean 25 hildako eragiten dituen. Horien artean, estatuen arteko gerrak, estatuz gaindiko gerrak, estatu barruko gerrak eta gerra ez estatalak bereizi ditzakegu.

Gaur egungo egoera aztertu ahal izateko, azken urteetako gatazkak kontuan hartzen baditugu, hainbat ondorio atera ditzakegu haien inguruan. Batetik, Lehen Mundu Gerra eta Bigarren mundu Gerraren ondoren, aurretik ugaritutako estatuen arteko gatazka armatu tradizionalak alde batera utzi ziren, eta Gerra Zibilak, hau da, estatuen arteko gerrak ugaritu egin ziren. 1946 eta 2011 urteen artean adibidez, 102 herrialde egon ziren murgilduak gatazka zibil armatuetan.

Bestetik, Gerra Hotzak asko baldintzatu du historia baita ere, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean hasi zena (1945) eta 1991. urtean amaitu zena. gerra honen amaierak eta globalizazio neoliberalaren gorakadak nabarmen ezaugarritu zituen gatazka armatuen dinamikak eta ezaugarriak.

Hortaz esan dezakegu, historian zehar bakea  beti indarrean egon ez dela, eta are gehiago gaur egun oraindik guztizko bakea ziurtatuta ez dagoela. Besteak beste, Siriako Gerra Zibila indarrean dagoelako momentu honetan, 2011 urtean hasi zena [2]. Horren ondorioz, gaur egun 5,6 milioi errefuxiatu daude Siriatik alde egin nahi dutenak eta beste 6,2 milioi Siria barnetik mugitu behar izan direnak.[3]

Gatazka armatuei emandako konponbideak- Bake tratatuakAldatu

Aurretik azaldutako guden egoera konpondu ahal izateko, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen 1945eko Ekainaren 25ean, San Franciscon; hau da, Bigarren Mundu Gerra ostean (1939-1945). Neurri handi batean, bata desegitea eta bestea sortzea estatuek, lehen mundua deiturikoak, bakea eta gerraren aurkako nazioarteko lankidetza zainduko dituen nazioarteko erakundetzea ezartzeko, indartzeko eta unibertsalizatzeko duten borondatearen adierazpenak dira; izan ere, aitorpen unibertsala helburu duen eskubide-gutun bat aldarrikatzea ez zen, hasiera batean, hura sortzeko arrazoien eta helburuen parte izan.

Bere aldetik, 1919ko urtarrilean Parisko Bake Konferentzian egindako Nazioen Sozietatearen sorrera, non Versaillesko Itunak sinatu zuten, herrialde garaileek eta boteretsuek (Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia, Italia eta Japonia) euren buruari eta Lehen Mundu Gerran inplikatutako gainerako herrialdeei euren nazioarteko harremanak berrezartzeko eskaini zieten erantzun geopolitikoa izan zen, garaileen eta garaileen arteko korrelazioa legitimatuz.

Baina, herrialdeen artean sortutako bakea sustatzeko saiakera honek, ez zuen asko iraun, Lehenengo Mundu Gerra ondoren, Bigarren Mundu Gerrari hasiera eman zitzaiolako, 13 urte beranduago. Horren arrazoia, bakeak irauteko testu baten beharrean aurkitu daiteke, hau da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren faltarekin erlazionatu daiteke.

Adierazpen unibertsal horiek ezartzen saiatu ziren arren, herrialdeek ez zuten nahi izan zuzenbide internazionalaren obligazioak jasotzeko, herritarren tratamenduaren inguruko gaietan. Hortaz, aurretik aipatutako herrialde irabazleek jarrera kolonialista bat hartu zuten Lehengo Mundu gerra ondoren, eta hainbat lurralde konkistatu egin zituzten, besteak beste Afrika, tarta bat bezala zatitu zutena. Horren justifikazio moduan erabili zuten herrialde hauek, Afrika “zibilizatzearen” nahia.

Arrazoi horren eta beste hainbaten ondorioz, Nazioen Sozietateak ez zuen aurrera jarraitu, hainbat herrialdek tratatu horretatik kanpo gelditu nahi izan zutelako; eta gainera 1939 urtean Bigarren Mundu Gerra hasi zelako. Beraz, 1919tik 1939ra egon zen indarrean, huts egin zuen erakunde honek.

Historian zehar egin den azken mundu gerra hori eta gero, sortu zen Nazio Batuen Erakundea 1945eko Ekainaren 25ean, eta indarrean sartu zen urte horretako Urriaren 24ean. Hura, 1941ean Winston Churchill eta Franklin Delano Roseveltek sortutako Atlantikoko Kartaren ondorioz sortu zen, 1941ean idatzia, eta Nazioen Sozietatea ordezkatuko zuen erakunde berri bat sortzea helburu zuena. Eta ziurtatu mundu mailako ordena berri bati eutsiko zaiola, segurtasun-sistema zabalago eta orokorrago bat ezarriz, zortzi printzipio nagusietan oinarrituta. Besteak beste, herrialdeen eskubidea beraien gobernu forma hautatzeko edo itsasoen askatasuna.

Bi lider horien eta beste hainbat herrialderen artean adostasun batzuetara iritsi ondoren, 20 herrialde baino gehiagoz osatutako Latinoamerika eta karibeko liderrek, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala gehitzea proposatu zuten. haien ustez, ukaezina zen eskubideak babesteko nazioarteko sistema eraginkor bat eraiki ahal izateko eskubide-karta bat nazioartera zabaldu behar zela, giza duintasunaren urraketak prebenitzera eta galaraztera bideratua, Bigarren Mundu Gerran erregimen naziak egindakoak bezain izugarriak, mundu osoan zabalduta baitzegoen Nazioen Gizarteak paper hori eraginkortasunez bete izan balu, egindako ankerkeriak saihestu zitezkeela, edo, gutxienez, krudelak izan zirela eta benetan lortu zirela.

Guzti honen ondorioz, azkenean Nazio Batuen Erakundea sortu zen, helburu nagusi bezala duena nazioarteko bakea eta segurtasunari eustea, 1945 urtean.[4]

Nazio Batuen Batzar nagusia- Giza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaAldatu

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 1948ko Abenduaren 10ean berretsi zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Ekitaldi historiko horren ondoren, Batzarrak herrialde kide guztiei eskatu zien Adierazpenaren testua argitaratzeko eta "eskoletan eta beste irakaskuntza-establezimendu batzuetan banatu, azaldu, irakurri eta komentatzeko, herrialdeen edo lurraldeen egoera politikoan oinarritutako bereizketarik egin gabe".

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren ondorioz, ideal bateratu gisa izango da, herri eta nazio guztiek ahalegina egin behar dutela, gizabanakoek zein erakundeek, irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez, eskubide eta askatasun horiekiko errespetua sustatzeko, eta, nazioko eta nazioarteko neurri progresiboen bidez, eskubide eta askatasun horien aintzatespen eta aplikazio unibertsal eta eraginkorrak bermatzeko, bai estatu kideetako herrien artean, bai haien jurisdikziopean dauden lurraldeetako herrien artean.

Beraz, aldarrikapen hauetan dauden 30 artikuluen bidez, gizabanakoen arteko bakea eta justizia ziurtatu beharko dira. Hau lagungarria izango da garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzeko, guztioi justiziarako sarbidea errazteko, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzeko maila guztietan.[5]

Ikuspegi EkonomikoaAldatu

Ikuspegi sozioekonomikoaAldatu

Jakina da etengabeko konfliktoan sartua dagoen gizarte batean bizi garela. Gatazkak erabateko normaltasunez hartzen dira gizartean eta ondorio gisatzat atera genezake gatazkarik gabe konponbiderik ez dagoela. Gatazkek aldaketa bat dakarte eta honek gure gizartearen garapena suposatuko du; garapen historikoa, politikoa, erlijiosoa, ekonomikoa... Kasu honetan, gatazkek gure gizartean ekonomikoki nola eragin duten aztertzea izango da helburu horretarako hainbat indize erabilita.

Hortaz ekonomialariaren zatia erabat ulertzeko, ezinbestekoa da gaiari buruz ikuspegi sozioekonomiko bat ematea.

Hori dela eta, jakin beharra dago gatazkak, segurtasun eza, erakunde ahulak eta justiziarako sarbide mugatua mehatxu larriak direla oraindik ere garapen iraunkorrarentzat.

Esate baterako, 2018an gerretatik, jazarpenetatik eta gatazketatik ihes egiten duten pertsonen kopurua 70 milioitik gorakoa izan zen, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoak ia 70 urtean erregistratutako kopururik altuena [6].

2019an, Nazio Batuek giza eskubideen defendatzaileen, kazetarien eta sindikalisten 357 hilketa eta 30 desagerpen bortxatu erregistratu zituzten 47 herrialdetan [7].

Bestalde, 5 urte baino gutxiago dituzten lau haurretatik baten (¼) jaiotzak ez dira inoiz ofizialki erregistratzen, eta horrek legezko nortasun-froga bat kentzen die, funtsezkoa baita haien eskubideak babesteko eta justizia eta gizarte-zerbitzuak eskuratzeko.

Zenbaki indizeak- Gatazken Ondorioz Hildakoak- NepalAldatu

Hori alde batera utzirik, gatazken ondorioz hildako biztanleak adierazle bikaina da gatazkek izan duten eta oraindik ere duten eragina erakusteko. Horretarako, Nepal herrialdea aukeratzea aproposa da; izan ere, bilakaera osoan kontuan harturik Nepal izan da hildako gehien izan dituena 100.000 biztanleko azken hogei urte hauetan zehar, urte jakin batean izugarrizko egoera edukirik.

NEPAL GATAZKEN ONDORIOZ HILDAKOAK 100.000 BIZTANLEKO ZENBAKI INDIZEAK
1990 0,072 66,667
1994 0,018 16,667
1998 1,554 1438,889
2002 19,806 18338,889
2006 2,583 2391,667
2010 0,108 100
2013 0,010 9,259
2016 0,020 18,519

ITURRIA: Global Burden of Disease Collaborative Network. Global Burden of Disease Study 2017 (GBD 2017) Results. Seattle, United States: Institute for Health Metrics and Evaluation (IHME), 2018.

Taulan eta barradun grafikoan ikusi daitekeen bezala, 2002 urtean izugarrizko igoera egon zen hildakoei dagokionez eta hori hurrengo arrazoiaren ondorio garbia da. Nepalen gerra zibil bat egon zen 1996tik 2006 bitarte; Alderdi komunistak (Maoistak) hasi zuena 1996ko otsailaren 13an gobernu monarkaren aurka, Errepublika Federal bat ezartzeko helburuarekin. Gatazka 2006ko azaroaren 21ean sinatutako Bake Akordio Orokor batekin amaitu zen, [8].

Adibide garbi honekin zera ondorioztatu nahi da; kasu honetan gerra batek baina orokorrean gatazkek sortzen dituzten ondorio larriak, heriotzak. Hasieran gatazkak konponbideak aurkitzeko beharrezkoak direla esan dugu; gizartearen eboluziorako. Seguraski gerra batek dituen ondorioak ez genituzke ezagutuko gerrarik bizitu izan ez bagenu.

Hazkunde Tasa- Urteko Bataz Besteko Tasa- FinlandiaAldatu

Bestalde, behin gatazkekin zerikusia duen indize bat azaldu ondoren, segurtasunarekin zerikusia duen indize bat ikusiko dugu. Iraultza baten ondoren, bakea bilatzen da gehienetan. Bake hori hainbat modutan lortu daiteke baina zalantzarik gabe, gizarte osoaren ongizatea izango litzateke arazo baten ondoren lortu beharko litzatekeena.

Finlandia eremuan bizi diren herritarretatik zenbat sentitzen diren seguru kaleetatik bakarrik ibiltzean aztertuko dugu; kasu honetan, hazkunde tasa eta urteko bataz besteko tasa adierazleak erabiliz. [9]

FINLANDIA Bizi diren eremuan bakarrik ibiltzen seguru sentitzen den biztanleriaren proportzioa (%) HAZKUNDE TASA URTEKO BATAZ BESTEKO TASA
2013 85
2014 86 1,176 1,1690
2015 84 -2,326 -2,3519
2016 84 0,000 0,0000
2017 84,7 0,833 0,8295

Taulan eta zutabedun grafikoan urtez urteko ehunekoa asko aldatzen ez dela ikus daiteke, ehuneko altu bat edukiz gainera. Finlandiako herritarrak beraz seguru sentitzen dira egunez zein gauez hiritik ibiltzen eta hori ez da kasualitatea. Finlandiako herritarrek zergei dagokionez, haien soldaten portzentaia handi bat eman behar diete estaturi baina ondoren estatuak zerbitzu bikainak eskaintzen dizkie biztanleei; esate baterako, garraio publiko itzela, kale garbiak, osasunaren atentzio paregabea, polizia arduratsua etab. Beraz, zerga handiak baina zerbitzu ikaragarriak edukitzea, gizartea seguruago bizitzeko faktorea izan daiteke. [10]

Esan beharra dago Finlandia ez dela herrialde bakarra non bere herritarrak seguru bizi diren, Australia ere honen adibide garbia da. Utopikoa izango litzateke, herrialde guztiak Finlandia edo eta Australia bezala izatea, herritarrak beldurrez bizitzea bidezkoa ez delako.

Umeak txikitatik hazi ez ezik hezi ere egin behar dira lehenago aipaturiko gizartearen ongizatean eta garapen jasangarrian ekiteko. Gaur egun harrigarria iruditu arren, hasieran azaldu bezala, 5 urte baino gutxiago dituzten lau haurretik baten jaiotzak ez daude ofizialki erregistratuak. Argi eta garbi, horrek legezko nortasun-froga bat kentzen die eta froga hori funtsezkoa da haien eskubideak babesteko eta justizia eta gizarte-zerbitzuak eskuratzeko.

Zerikusia du herrialde garatu eta azpigaratuekin; izan ere, herrialde azpigaratuetan ume gutxiago daude erregistratuta eta garatuetan gehiago edo eta denak. Ume batzuk jaiotzetik aukera gehiagorekin jaiotzen dira: herrialdeagatik eta familiaren estatusarengatik gehienbat. Hori horrela izanik, Bizimoduak guztiz desberdinak suertatzen dira.

Etiopiaren jaiotza erregistroaAldatu

Hau hobeto azaltzeko Etiopiaren jaiotza erregistroa aztertuko dugu hainbat herrialde gehiagorekin alderatuz.

ETIOPIA Jaiotza erregistroa (%)
2005 6,6
2016 2,7

Iturria:  Goal 16, Our World in Data.[11]

Datu hauekin ondoriozta dezakegu Etiopian 2005. urtetik 2016 urtera jaitsiera bat egon dela. Hau 2015. urtean egon zen lehortearengatik izan daiteke edo eta 2011 eta 2016an egon diren krisiengatik. [12]

Afrika beste kontinente batzuekin alderatuko bagenu, konturatuko ginateke ehuneko txikienetarikoa duela jaiotza erregistroari dagokionez baita Asiak ere. Amerika kontuan harturik, kontinente osoan zehar ume gehienak erregistratuak daudela esan daiteke, baita Europa eta Ozeanian ere. Ondorioz, lehen esan bezala herrialde garatu eta azpigaratuekin lotura zuzena du haurren bizitzeko kalitate eta aukeretan.

Laburbilduz, nahiz eta gizartea lan handia egiten ari den 2030eko garapen jasangarrirako helburuak lortzeko, argi dago oraindik ere asko dagoela egiteko. Kasu honetan, gizarte baketsu eta inklusibo gehiago sustatu beharko lirateke, guztioi justiziarako sarbidea erraztea ezinbestekoa izan behako luke, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortu beharko lirateke maila guztietan.

Ikuspegi GrafikoaAldatu

GerrakAldatu

 
Zaldunen erasoa, Piedrabuenako guduan

Hirugarren gerra karlistako (1872-1876) guda baten irudia dugu hemen. Irudian gerran parte hartu zuten bi aurkariak ikus ditzakegu: alfonsotarrak (zaldunak) eta karlistak. Gerra honen atzean, beste gehienetan bezala, interes politiko eta ekonomikoak argiak ziren; irabazleak Espainiako monarkia kontrolatuko luke eta, horrekin batera, herrialdean hartuko ziren erabaki garrantzitsu guztiak. Baina noski, helburu hori lortu ahal izateko milaka pertsonek haien burua sakrifikatu behar izan zuten gudetan eta gainera, Espainiako ekonomia erabat ahulduta geratu zen. Hortaz, nahiz eta gatazka bukatutzat eman zen Karlos VII.ak amore eman zuenean urte latzak jaso zituzten herritarrek elikagai eta osasun aldetik. Ondorio gisa esan genezake, botere-gatazka edota gatazka-politikoek gizartearen ongizatean eragin larria eragiten ohi dutela, kasu askotan gerra sartzen delako tartean (irudi hau da horren adibide). Honen guztiaren kausetako bat herrialdeen artean dagoen lehia izan daiteke, izan ere, bizi garen munduan guztiek bestearen gainetik egon nahi dute eta gizakiak ezagutu duen bide errazena bortizkeria izan da betidanik. Horrek aldi berean eragin negatiboa izango du bilatzen ari garen helburuan, hau da, garapen jasangarria posible izan dadin sustatu nahi den gizarte baketsuan.

Bake-itunakAldatu

Hemengo argazkian Parisko Ituna ikus dezakegu 1898an. Itun hau Espainia eta Estatu Batuen artean egin zen haien artean emandako gerrari amaiera emateko. Espainiak gerra galdu zuenez, itsasoz-beste zituen kolonia guztiak galdu eta ordura arteko herrialde boteretsua izan zena izugarri ahuldu egin zen. Aldiz, Estatu Batuentzako izugarrizko gorakada ekarri zuen eta munduko lehen potentzietako bat bilakatu zen. Hala eta guztiz ere, eta aurreko irudiarekin lotura mantenduz, honen guztiaren faktore eta kausa nagusia Espainiak hamarkada pare bat lehenago jasan zuen beherakada ekonomiko nahiz militarra hartu behar da kontuan. Hau da, hirugarren gerra karlista amaitu zenean Espainiako koroak sortu zuen zor publikoa izugarrizkoa zen eta soldadu ugari gudetan hil ziren. Hortik aurrera kausa-ondorio katea erraz ikus daiteke: Estatu Batuek Espainiaren ahultasuna ikusita kolonien gatazketan sartzea erabaki zuen eta Espainiak aurre egin zion, baina bere egoera txarra zela eta gerra galdu eta oraindik ere okerrago amaitu zuen. Beraz, hemen herrialdeen arteko erlazio baketsu bat mantentzeko bitartekari funtzio erakunderen baten falta nabaritzen da egoera hauek ekiditeko. Izan ere, egia da itun honek bi herrialdeen arteko bakea akordatzen zuela, baina ez zen bake batere ekitatibo edo justua izan.

Gizarte baketsurako bideaAldatu

 
Francisco Franco (1892-1975)

Francoren heriotzarekin batera (1975eko azaroaren 20ean) esan genezake Espainiako gizartearen bakea bere momentu hoberenera iritsi dela. Izan ere, XIX. mendeko gerra karlistek eta XX. mendeko gerra zibilak herrialdearen ospea kaltetzeaz aparte, atzerakada izugarria suposatu dute ia ikuspegi guztietan: ekonomikoki, politikoki, sozialki, bake ikuspuntutik etab. Baina, demokrazia onartu zenetik eta Espainiak munduko beste herrialdeei ateak ireki zizkionetik (diktadura garaiaren amaiera) gizarte baketsuaren helburura askoz ere gehiago gerturatu dela argi dago. Hala ere, aipatu beharra dago Frankoren heriotzaz geroztik Espainiak beste gerra batean parte hartu duela, hain zuzen ere Irakeko gerran. Horren bidez, adieraz dezakegu oraindik ere alderdi asko hobetzeko daudela gizarte idealista horretara iristeko. Hortaz, garapen jasangarrirako helburuak guztiz betetzeko esfortzu eta lan asko egitea falta dela, baina aurrerapauso handia izan da aurreko bi mendeekin alderaturik. Laburbilduz, Espainia, munduko ia beste edozein herrialde bezala, ez da eredu egokia izan urteetan zehar bilatzen ari garen gizarte hori islatzeko, baina badirudi pixkanaka ekimenak nabarmentzen ari direla ideia berri hauen alde.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) dpicampaigns. «Take Action for the Sustainable Development Goals» United Nations Sustainable Development (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. López-Jacoiste, Eugenia. (2015-07-10). «La guerra en Siria y las paradojas de la Comunidad Internacional» Revista UNISCI 0 (37) doi:10.5209/rev_runi.2015.n37.49602. ISSN 2386-9453. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) Gatazka armatuak, bakea eta garapena. Hegoak zabalduz, 1-21 or..
  4. (Gaztelaniaz) Jurado Vargas, Romel. (2013). Luces y sombras del origen de la ONU y la Declaración Universal de los Derechos Humanos. Azcapotzalco, 31-40 or..
  5. «dossier-no-1-human-rights-universal-declaration-of-human-rights-international-covenants-on-human-rights-and-optional-protocol-helsinki-declaration-un-declaration-on-the-protection-of-all-persons-from-torture-univer» Human Rights Documents online (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  6. (Gaztelaniaz) Moran, Mirtha. «Paz y justicia» Desarrollo Sostenible (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  7. (Gaztelaniaz) Moran, Mirtha. «Paz y justicia» Desarrollo Sostenible (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  8. «Nepal Insurgency- 2002» www.globalsecurity.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  9. «— SDG Indicators» unstats.un.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  10. (Gaztelaniaz) «¿Pagar impuestos hace felices a los finlandeses?» thisisFINLAND 2020-03-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  11. (Ingelesez) «Goal 16: Peace, Justice and Strong Institutions - SDG Tracker» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  12. (Gaztelaniaz) «Etiopía, ante su peor sequía en 30 años» abc 2015-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu