Garapen Jasangarrirako 12. helburua: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriaren Helburuen 12. helburua da.[1] Munduko kontsumoa eta ekoizpena, ingurumenaren eta baliabide naturalen erabileran oinarritzen dira, planetan inpaktu suntsitzaileak izaten jarraitzeko moduan.

Sdg icon wheel 2.png
Garapen Jasangarrirako 12. helburua: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Emblem of the United Nations.svg Nazio Batuen Erakundearen helburua
GJH 12.png
Garapen Jasangarrirako Helburuak
GJH 1.png 1: Pobrezia desagerraraztea
GJH 2.png 2: Goserik ez
3. Osasuna eta Ongizatea.png 3: Osasuna eta ongizatea
GJH 4.png 4: Kalitatezko hezkuntza
Goal-05 eu.png 5: Genero-berdintasuna
Goal-06 eu.png 6: Ur garbia eta saneamendua
Goal-07 eu.png 7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
GJH 8.png 8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
GJH 9.png 9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
GJH-10.png 10: Desberdintasunak murriztea
Hiri eta komunitate jasangarriak.png 11: Hiri eta komunitate jasangarriak
Goal-12 eu.png 12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Klimaren aldeko ekintza..png 13: klimaren aldeko ekintza
Garapen jasangarrirako helburua.jpg 14: itsaspeko bizitza
GJH 15.png 15: lehorreko bizitza
Bakea, Justizia eta eta Instituzio sendoak.png 16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
Goal-17 eu.png 17: helburuak lortzeko aliantza

Azken mendeko aurrerapen ekonomiko eta sozialarekin batera, ingurumenaren degradazioa gertatu da, eta horrek arriskuan jartzen ditu gure etorkizuneko garapenaren mende dauden sistemak, izan ere, gure biziraupena bera.

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak gutxiagorekin gehiago eta hobeto egitea du helburua. Gainera, hazkunde ekonomikoa eta ingurumen-degradazioa bereiztea, baliabideen eraginkortasuna handitzea eta bizimodu jasangarriak sustatzea. Beste aldetik, pobrezia arintzen eta ekonomia berdeetara eta karbono gutxi isurtzen duten ekonomietara igarotzen ere lagundu dezakete.[2]

Lau atal aztertzen dira orri honetan: historia, ekonomia, argazkiak eta gaur egun. Historiaren atalean, bi artikuluen iruzkinak aurkitu daitezke, hauek 12. helburuaren perspektiba historikoa jorratzen dute. Ekonomiaren atalean, aldiz, helburu honen bilakaera historikoa erakusteko adierazleak daude, grafikoak, hazkunde-tasak eta zenbaki indizeak interpretatuz baita iruzkinak ere. Segidan, argazkien atalean, 12. helburuaren ibilbide historikoaren argazkiak ikus daitezke, bakoitzak bere iruzkinarekin. Azkenik, gaur egun atalean, gaur egungo bi albiste bere iruzkinekin daude, NBE-aren helburuarekin lotuta daudenak.

HistoriaAldatu

EkoizpenaAldatu

Ekonomiaren ikuspegitik, ekoizpena ondasunak eta zerbitzuak sortzeagatik eta hornitzeagatik balio erantsia ematen duen jarduera da. Hau da, gauzei onura berriak erantsiz ezaugarri batzuk dituen produktua berri bat sortzea.

Jatorria eta bilakaeraAldatu

Eli Whitney lehen aldiz pieza trukagarriak muntatu zituen, hain zuzen ere, fabrikazio metodo berri bat zen. Leku batean piezak egiten ziren eta beste batean pieza hauek montatu. Elik pentsatu zuen horrela manufakturatarako produktuak azkar eta merke ekoitz zitezkeela, mailu piloi batekin milaka iltze berdin egiten zituelako.

 
Industria[3]

Garai hartan, 1789ko Frantzia Iraultza bete-betean, AEBek beldur zuen frantsesek beraien aurka egingo ote zuten. Horregatik, kostaldeak babesteko fusilak behar ziren, baina eskuz fabrikatzeko urteak beharko lirateke. Whitney-k Defentsa Departamentuari proposatu zion 10.000 moskete ekoiztea. Gainera, Whitney-k beharrezko erremintak egin behar izan zituen eta berak makineria-tailerretan hartzen zituen langileak trebatu behar izan zituen.

Eliren lehen lana, eskuak ordezkatuko zituen tresna ebakitzaile bat asmatzea izan zen. Izan ere, tresna horrek egingo zuen lana eskuz egitea ezinezkoa zen, pisu asko zuelako. Presio konstante eta zehatza behar zenez metalezko molde moduko bat erabili zuen, pieza berdinak egiten dituen erreminta bat mugituz.

Pieza uniformeak erabiltzeaz gain, laneko bankuak piezak langile batetik bestera pasatzeko moduan kokatzen ziren. Lantegia sailetan banatu zen, bakoitza bere makina bereziarekin, tresna guztiak ebakitzen eta bultzatzen zituen ardatz bati lotuta. Horrekin fabrika martxan jartzeko prest zegoen, eta makina guztiak aldi berean hasi ziren lanean. Ebaki, arrabotatu, konformatu, zulatu eta lustratu automatikoki asmakizunak egiten zuen. Langileek piezak bildu eta muntaketa gelara eraman besterik ez zuten egin behar, non fusilak denbora laburrean armatzen ziren.

 
Elias Howe[4]

Garai honetan, etxebizitzak eraiki eta mugak prestatu behar ziren, hauek eraikitzeko aizkora zen tresnarik gogokoena, baina hilabeteak itxaron behar zen errementariak aizkora bat egiteko. Whitney-k fusilari aplikatutako berrikuntza beste batzuek aizkorentzako erabili zuten. Fabrikak milaka egin zituzten, danbor birakarietan jartzen. Ondoren, labe batetik pasatzen ziren, beroketa prozesua uniformea bihurtuz.

Gero, sutegiko mailu batek kolpe bat ematen zizkion bata bestearen atzetik. Hau guztiarekin aizkoraren eskasia amaitu zen. Makinek gauza hobeak eta denbora gutxiagoan egin ahal izateak gero eta zirrara handiagoa eragin zuen.

Elias Howek josteko makina baten ideiaren asmatzailea izan zen, buruaren ordez orratz baten begia jarrita Horrela, hariak zeharkatu zezakeen orratzak alderik alde pasa behar izan gabe. Hau eskuz jostea baino ehun aldiz azkarragoa zen. Singerre-k, beste asmatzaile batek, hobekuntzak egin zituen, hain zuen ere, pedal baten bidez eskua libre geratu eta oihala gidatzeko erabiltzen zen. Orratzari mugimendu bertikala eman zion, gora eta behera, Howeren orratza ez bezala.

Handik gutxira josteko makina etxetik fabrikara pasa zen. Masako ekoizpen horrek prezioak jaitsi zituen. Ordutik denek eros zezaketen arropa berria. Manufakturatarako produktuen irteera motela, uholde bihurtu zen. Langile bakoitzaren aurrean beste pieza batzuk muntatu behar zituen pieza nagusia pasarazten zenean, zirkuituaren amaieran produktua amaituta zegoen. Honi esker, lan erritmoa handitu zen eta objektuen etengabeko mugimenduak eskariari aurre egiteko ondasun homogeneoen eta estandarizatuen etengabeko ekoizpena erraztu zuen. Produktu-unitate bakoitza muntatzeko erabilitako lan-denbora murriztu zenean, produktibitateak gora egin zuen.[5]

OndorioaAldatu

XXI. mendean ekoizpen arduratsuak garrantzia hartuko du. Produktu bat hondakinik sortzen ez duen edo neurri txikiagoan sortzen dituen prozesu baten bidez fabrikatzera bideratuta dago. Horren barruan sartzen dira ekoizpen-fase guztietan sortutako hondakinak: diseinua, lehengaiak erauztea, garraioa, fabrikazioa, salmenta, mantentzea, berrerabiltzea, birziklatzea eta ezabatzea.

KontsumismoaAldatu

Funtsezkoak ez diren ondasunak eta zerbitzuak erostea edo metatzea da. Gaur egungo gizartean, eskala handiko kontsumismoak arriskuan jartzen ditu baliabide naturalak eta ekonomia jasangarria. Kontsumismoaren arazo batzuen alternatibak garapen iraunkorra, ekologismoa, beherapena eta kontsumo arduratsua dira.

Jatorria eta bilakaeraAldatu

Jatorria AEB-tan dago, hain zuzen ere, 1920ko hamarkadan, non emakume askok etxetik kanpo lan egiten hasiak ziren, Lehen Mundu Gerran gizonak etxetik joan ziren eta. Ondoren, gerratik bueltatzerakoan etxetik kanpo senar-emazteak lan egiten zuten, diru-sarrerak handituz. Gainera, gizartean erdi maila klasea nagusia zen, hauek etxebizitzak erosi eta lan-baldintzetan hobekuntzak pairatzen ari ziren. Europarrek nahiz amerikar nekazariek hirietara emigratu zuten. Izan ere, trantsizio demografiko handia gertatu zen. Hazkunde ekonomikoaren garaia zen, honen zutabea kontsumismoa izanik. Kontinente Zaharra segituan kontagiatu zen, baina Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte ez da guztiz sendotuko amerikar influentzia kapitalista.

 
Etxe-tresnen kontsumoa[6]

Etxebizitzen sektorea izugarrizko hazkundea bizi izan zuen. Hamarkada hartan, Filadelfiako alokairu-merkatua %61etik %42ra pasa zen, milaka pertsonak salerosketa nahiago zutela adieraziz. Klase ertaineko familia amerikar tipiko batek beraien gurasoek eta aitona-amonek bizi izan zutena baino askoz gehiago eta hobeago zen. 1930ean, AEBetako lau etxetatik hiruk korronte elektrikoa zuten eskura, eta erdiek gasarekin kozinatzen zuten.

Era berean, 1921etik 1927ra, Ford-rek ia bederatzi milioi kotxe ekoiztu zituen, klase ertainarentzat zuzendutako lehen autoak. Forden berrikuntza teknikoak eta kudeaketa berrikuntzak beste sektore batzuetan zabaldu ziren. Gainera, Estatu Batuetan fruta eta barazkien per capita kontsumoa hirukoiztu egin zen 1909 eta 1940 artean, 1899 eta 1929 artean, ontziratutako janariaren sektorearen inbertsio finantzarioa sei aldiz baino gehiago biderkatu zen bitartean.

Inoiz amerikarrek ez zuten aukera izan hainbeste okela jateko. Horrek bizi-kalitatea hobetu zuen eta bizi-itxaropena handitu. 1900ean, amerikarren %40 baino gutxiago bizi zen hirietan, 20 urte geroago erdia baino gehiago eta Estatu Batuak 76 milioi biztanle izatetik 106 milioi izatera pasa ziren. Egia da, enpresek gero eta eragin handiagoa zutela kontsumitzaileen gain marketin modernoaren lehen urratsei edo salmentaren zabalkundeari esker.

 
Herbert Hoover[7]

Publizitatea profesionalizatu egin zen eta sektore aberats gisa agertu zen. Are eta gehiago hasi zen 1927an irratia asmatu zenean. Merkatu-azterketa berrien datuek haien kanpainak eta estrategiak hobetu zituzten, berehalako nahia sortzeko asmoz.

Nolanahi ere, kontsumo gizartearen gorakada nekez gertatuko zen XX. mendearen hasieratik Kontsumitzaileen Liga Nazionala eta bere aktibismoa bezalako elkarteen eraginik gabe. Gorakada horretan lagundu zuten jarduera komertzial engainagarrien debekuak, milioika langileren lan-baldintzak eta elikagaien etiketen higienea eta gardentasuna hobetu zituzten erregulazioek.

Azkenik, Herbert Hoover-k protagonismo handia izan zuen, Merkataritzako Estatu Idazkaria 1921etik 1928ra. Etxebizitzen eraikuntza estandarizatua eta higiezinen jabetzaren hedapen ikaragarria klase ertainaren artean bultzatu zuen. 1929an, Estatu Batuetako presidente bihurtu zen. Amerikar askok, bera bezala, uste zuten kontsumoa sustatzea aurrerapen ekonomikoa, bake soziala eta abertzaletasuna sustatzea zela, pobrezia-poltsa handiak eta dozenaka milioi etorkin zituen populazio batean.[8]

OndorioaAldatu

XX. mende hasieran ez zuten pentsatu kontsumismoak zer nolako kalteak izango zituen gizartean eta ingurugiroan. Ondorengo belaunaldiak kontsumo arduratsuaren ideia sortuko dute, hots, kontsumo-ohiturak aldatzea, benetako beharretara egokituz eta merkatuan ingurumenaren kontserbazioa, gizarte-berdintasuna eta langileen ongizatea bultzatuz.

AdierazleakAldatu

Gaur egungo definizioak eta adierazleak mugatuak daude, adierazleak aztertzen ikus daitezke.[9]

10 urterako plana, kontsumo eta ekoizpen jasangarriak ezartzekoAldatu

 
Produkzio eta kontsumo jasangarri planak dituzten herrialdeak[10]

Ikusten denez mapan, kontinente guztietara zabaldu da produkzioa eta ekoizpen jasangarri bat izateko plan bat ezartzea, eta gainera ez dago ezta herrialde bat non seguru jakin daitekeen plan bat martxan duten ala ez.

Dena den, informazioa ez edukitzea seguruenik esan nahi du edo ez duela oraindik plan bat ezarri edo beraien plana ez dela bat etortzen jarri duten definizioarekin.

Egitasmo hauek ez dute historia asko, izan ere, ia gaur eguneko auzia dira. Lehen, produkzioa eta kontsumoa hazi egin zirenean (Industria Iraultzarekin), ez zutenez gauza horietan erreparatzen, gaur bere ondorioak jasaten dira eta gizartearen jarrera aldatu beharra dago.

Munduan pausu batzuk eman dira, hala ere, gaur egun 71 herrialdeek plan bat ezarri dute produkzio eta kontsumo jasangarria bermatzeko. Horiek dira irudian agertzen direnak, baina hortaz aparte, inkesta baten bidez 82 herrialde kontuan hartu dira, hau da, 11 herrialde gehiago, baina honi buruzko datuak ez dira agertzen.[10].

Burubide hau berez , hazkunde ekonomikoa eta ingurune-degradazioa aldentzea[11] bilatzen du, eta hori 82 herrialde egiten duten arren, bakarrik 71 Nazio Batuak ezarritako neurriekin, edo behintzat 71k bakarrik aurkeztu dituzte beraien datuak.

Aztarna materiala per capitaAldatu

 
Aztarna materiala per capita munduan, tonetan. [12]

Aztarna materiala, herrialde baten kontsumo joerak asetzeko behar diren erauzketa materialak dira. Kasu honetan, aztarna material totala, gehiketa bat da, biomasa, erregai fosilak eta mineral metalikoak eta ez-metalikoak kontuan hartzen duena.

Datuak ez dira oso egonkorrak, urte batzuetan asko handitu delako (2009tik 2010era %4,,86), eta beste batzuetan edo ez da aldatu (2001tik 2002ra) edo jaitsi egin delako (2008tik 2009ra), baina bai ikusten da argi eta garbi igoera egoera bat orokorrean.

Azken 17 urteetan (2000tik 2017ra) hazkunde totala mundu osoan %39,04-koa izan da. Hau oso handia da, eta handiago kontuan hartuta aztarna materiala ez dagoela ondo banatuta. Alegia, ekonomikoki garatuak dauden herrialdeetan aztarna materiala ia 4 aldiz handiagoa da garatu gabekoetan baino.[11]

Dena den, ekonomiaren alorrean hitz egiten, ekonomikoki garatu gabe dauden herrialdeen zifrak hobetu dira, hau da, aztarna materiala handitu egin da, 2000. urtean 5 tonelada metrikoak izatetik 2017. urtean 9 izatera.[13]

Beste aldetik, ez da komeni aztarna materiala gehiegi handitzea, esan nahi duelako energia asko behar dela herrialde baten kontsumo eta produkzio ohitura asetzeko. Gainera, erabiltzen diren energia-iturriak ez dira betirako, horregatik, egitasmo hauekin ekonomia eta ingurumena beraien artean aldentzea bilatzen da, ekonomikoki garatu beharra daukaten herrialdeak garatzeko edota garatuta daudenak Lurra ez hainbeste kaltetzeko.

Horregatik datu positibotzat hartu dezakegu datuak dauden azken urtean, konkretuki 2017an, munduan dauden 250 enpresa handienetatik %93a informe batzuk aurkezten dituztela materia jasangarria erabiltzeko.[13]

Beste aldetik, badaude datu ez hain positiboak, hala nola, euskaldun bakoitzak 4,32 hektarea behar izatea bere kontsumo joerak asetzeko behar den material guztia lortzeko. Gainera, datu hauek 2001tik %7a txikitu egin dira, hau da, ez dela eduki dugun datu txarrena. Dena den, azken hamarkadetan, gehiago egin da Nazio Batuetatik planak ezartzeko, baina oraindik esan daiteke Euskadi munduarekin konparatuta aztarna material handia duela. [14]

Birziklatutako udal-hondakinak (1990-2015)Aldatu

 
Birziklatutako udal-hondakinak (2014) [15]
 
Birziklatutako udal-hondakinak (1990-2015) [15]

Adierazle honek zenbat udal-hondakinak izan diren birziklatuta urtero tonetan neurtzen du. Gainera, datuak ehunekotan neurtzen dutenak badaude, baina horrela ikusi dezakegu zenbat hondakin sortzen ditugun. Hau da, tona hauek birziklatu ditugunak bakarrik dira, egia esan, gehiago dira sortu ditugunak.

Dena den, grafikoari begira, ikusi daiteke, orokorrean, birziklatzen diren hondakinak handitzen joan direla azken hamarkadetan. Horri gehitzen badiogu, baita sortzen ditugun hondakinak ere per capita jaitsi direla, adibidez, Europan 2005ean 506 kg per capita sortzen ziren eta 2019an 502, egoera hobetzen joan dela esan daiteke.

Haatik, hori bakarrik populazioa handitu egin delako da, hau da, hondakinak populazioa baino gutxiago hazi direlako. Mila tonetan begiratzen bada, 2005ean 220,274 mila tona sortu ziren eta 2019an 224,503. Horregatik, orokorrean esan daiteke hondakin gutxiago sortzen dira pertsonarekiko, eta hondakin gehiago tratatuak izan direla azken urteetan.[16]

Datuak aztertzen badira, orokorrean birziklatzen diren milioi tonak igo egin dira, hau oso ona da ingurumenarentzat. Gainera, hondakinak tratatuz gero, ekonomia handitzea ahalbidetzen dugu ingurumen kaltetu gabe. Dena den, ekonomiaren hazkundean sortzen diren hondakinak jaitsi beharko lirateke.

Lehen gutxiago birziklatzen zutenak, denboran zehar beraien birziklapena gehiago hazi da. Txekian %3.478,47 handitu da (1995ean 0,019 tona eta 2015ean 0,85) eta Frantzian %325,74 (1995ean 2,02 tona eta orain 8,6). Aldiz, AEB-n %43,83 (1995ean 41,87 tona eta 2015ean 60,22) eta Alemanian %82,44 handitu da (1995an 13,38 tona eta 2015ean 24,41).

Dena den, Espainian jaitsi egin da birziklatzen ditugun hondakinak eta hori ez da ona, gainera, lehen aipatu dudan bezala, Euskadin eta baita Espainian ere, baliabide gehiago erabiltzen dira gure kontsumo joerak asetzeko Europan baino. Orduan, gehiago kezkatuko beharko ginateke sortzen ditugun hondakinak munduari ahalik eta kalte gutxien egiteko.

Hala ere, hau baita janariari ere eragiten dio, eta elikadura hondakina bihurtzen da; alegia, estimatzen da urtero produzituko janariaren hiruren bat zakarrontzian usteldu egiten dela [13]. Egia da, janaria ez duela kutsatzen baina janaria lortzea bai eta gero hondakin bezala bukatzea ez da batere ona ez gizartearentzat, ezta ingurumenarentzat.

Laburbilduz, gizartea saiatu behar da, kontsumo eta produkzio modu jasangarriak txertatzen duela. Haatik, produkzio eta kontsumoa oso azkar hazi egin zenetik, Industria Iraultzekin, ez zen ezer egin ingurumena zaintzeko, beraien helburua kostu txikiekin gehiago produzitzea delako. Ekonomikoki hitz eginez hori ederki dago, baina ez da ahaztu behar gure lurra ez badugu zaintzen baliabiderik gabe geratuko garela.

Era berean, baita bizitzeko lekua ere galduko da. Horregatik, hain garrantzitsua da ekonomia hazkundea eta ingurune-degradazioa aldentzea. Halaber, azken hamarkadetan teknologiaren hazkunde handia gertatu da, eta hau produkzioa suspertzea laguntzen du. Horregatik da hain garrantzitsua, inoiz baina gehiago, produkzio eta kontsumo jasangarriak bermatzeko planak ezartzea .

IrudiakAldatu

Lurrun lokomotor batAldatu

 
Lurrun lokomotorra[17]

Richard Trevithicken[18] XIX. mendearen hasieran lehengo trenbidea sortu zuen, momentu hartatik aurrera trenak asmatzen joan ziren. Hain zuzen ere, trenbidea 1803an sortu zen eta 1804ean lehen lurrun lokomotorra asmatu zuten. Lehen lokomotorra sortu zenetik ekoizpen eta kontsumo arduratsuen helburua ez da betetzen.

Argazki hau Belgikako “Société Anonyme des Ateliers de la Dyle”-arena da. Beraz, garai horretan Belgikan lokomotorrak sortuak zeuden. Helburu honetan, kontsumo arduratsuak garatu behar ditugu eta kasu honetan ikusi daiteke lokomotorrak sortzen diren momentutik kontsumoa ez dela arduratsua, kutsadura bermatzen ari delako.

Aipatu beharrekoa da, momentu honetan hasi zela produkzioa handitzen eta bertan hasi zen arazoa, produkzioa ingurumena kaltetzen hasi zelako. Ingurumenaren kaltetzea produkzioa handitzen joan zen heinean eman zen. Gainera, produkzioak handitzearekin batera, prezioak ere handitu egin ziren horrela prezioen inflazioa emanez.

Gainera, badakigu produkzioa handitzen denean eskaintza ere handitu egiten dela, baina hasiera batean ez ziren ibilgailu asko ekoizten, beraz eskaintza gutxi zegoen eta prezioak altuak ziren. Baina denbora pasa ahala, eskaria handitzen joan zen eta eskari hori asetu ahal izateko eskaintza ere handiagotu zen, kasu honetan eskaintza handitzen joaten zen heinean prezioak jaisten joan ziren eta ondorioz izugarrizko prezio jaitsiera eman zen.

Produkzioaren ekoizpena handitzeko prozesuan ere fordismoari buruz hitz egin behar da. Dakigunez, fordismoa[19] Henry Fordek sortutako sistema da, 1908tik aurrera erabiltzen hasi zena, eta sistema hori kate-produkzioan oinarritzen da. Horrez gain, aipatu beharreko da fordismoa Industria Iraultzaren garaian eman zela. Beraz, kate-produkzioarekin batera automobilen ekoizpena handitu egin zen eta ondorioz horrek ingurumenaren izugarrizko kaltetzea ekarri zuen.

Zalgurdi batAldatu

 
Barouche

Argazki honen bitartez kontura daiteke ibilgailu hau erabiltzen zen momentuan ez zegoela produkzioaren gehiegizko ekoizpena, eta horrekin batera ingurunearen kaltetzea ez zen ematen. Gaur egun ez bezala, ezta lokomotorrak eta autoak sortu zirenean ere. Beraz, kasu honetan, "Barouche" baten aurrean gaude.

Horrez gain, argazki hau iraganarekin erlazionatuta dago, gurdiak erabiltzen baitziren, hain modernoak ez zirenak, baina produktuak alde batetik bestera eraman ahal izateko erabiltzen ziren. Iraganean ere ez da aurkitzen ingurumenaren kutsadurarik, ez baitzen erabiltzen ez petrolioa ez bestelako produkturik, kutsa ezinak ziren.

Hala ere, antzinako gurdiak mugitu ahal izateko animaliak erabiltzen ziren, eta hauek ez dute inolako kutsadurarik sortzen ingurumenean. Gurdiaren kasuetan, soilik produktuak beste tokietara eramateko erabiltzen ziren. Beraz, ibilgailu hauen eskaria ez zen ugaria gutxi batzuk ibiltzen baitziren merkatari lanetan, nahiz eta hainbat urte geroago pertsonak erabiltzen hasi ziren, gai turistikoetarako, baita alde batetik bestera mugitu ahal izateko. Ondorioz, gurdi hauek, gai turistiko eta merkatari lanetarako erabiltzen zen.

Merkatu batAldatu

 
Merkatua, artelana[20]

Badakigu merkatuak betidanik egon direla gizartean eta herrietan, hau da, merkatuak produktuak salerosteko tresna bakarra izan dira luzaroan eta bertatik atera dezakegun ezaugarri nagusienetako bat da, merkatuetan ez dela ingurunea kaltetzen eta ez dela produktuen gehiegizko ekoizpena ematen.

Aspaldian, merkatuetan saltzen ziren produktu guztiak esklabuak lantzen zituztela beraien jabeen lurretan, hau da, produktuak eskuz landatu eta ureztatu egiten ziren. Beraz, antzinako kasuan oso argi ikusi daiteke ez zela ingurumenaren kutsadura ematen.

Gaur egun berriz, ikusi daiteke azoketan saltzen diren produktuak normalean ez dira naturalak edo ez dira eskuz landatzen. Alde batetik, esan nahi da, gaur egun produktuak negutegietan hazten direla eta horrek egiten duena da produktua ez dela hazi baldintza naturaletan, hau da, eguzkiarekin eta abar.

Beste aldetik, normalean, baserrietan ikusi dezakegu, teknologiaren aurrerapenekin traktoreak eta bestelako garraioak sortu direla lurrak lantzeko eta bertan dauden produktuak landatzeko eta behin hazi diren jasotzeko.

Hori guztiaz gain, gaur egun lurrak lantzeko eta produktuak landatzeko eta jasotzeko garraio desberdinak erabiltzen dira, hauek ibilgailuak dira eta hori petrolioaren bidez mugiarazten dira. Petrolioak kutsadura larriak sortzen ditu, beraz gaur egun, nahiz eta herriko plazetan azokak egon produktu desberdinak saltzeko gehiegizko ekoizpena ematen da eta gainera ere kutsadura ematen da. Gainera, iraganean hasiera batean errenta lortzeko egiten zen, eta gaur egun berriz, azoken helburua mozkinak maximizatzea da. Beraz, helburuen bateraezintasuna nabarmentzen da.

Gaur egunAldatu

PlastikoaAldatu

 
Plastikozko ontziak[21]

Hego Euskal Herrian ezingo da plastikozko mahai tresnarik saldu 2021etik aurrera.[22]

Plastikoa mundu osoan egunero erabiltzen den elementu bat da, arrazoi batengatik edo besteagatik ozeanoetan amaitzen duena. Enpresa handiek sinetsarazi nahi dute plastikoak zakarrontzi horira botata, ingurumenari fabore handia egiten dela; baina errealitatea da plastiko gehienak ozeanoan edo zabortegietan bukatzen dutela, eta zati txiki bat baino ez dela birziklatzen edo errausten.

Material honek deskonposatzeko behar den denbora 500-1000 urte zehar da. Plastikoaren presentzia gure bizitzan pixkanaka murrizten ez badoa, eta denbora luzeez erabiltzen jarraitzen bada, munduari eta ongizateari katastrofe handiak ekarriko ditu.

Katastrofe hauek ez daude errealitatetik hain urrun, gaur egun plastikoz osaturiko uharte asko aurki daiteke itsasoan. Kutsadura horrek itsas bizitzari, ekosistemari era gizakioi eragiten die. Itsasoko animaliek mikro-plastikoak (tamaina milimetrikoko plastikoak) janariarekin nahasten dituzte, gero arrantzaleek harrapatzen dituzte, eta merkatuetan saltzen dira. Azkenik, erosi eta platerean bukatzen dute horrela gizakiok sortutako material hau zati milimetrikoetan jaten bukatzen dira (Europako Parlamentua, 2018).[23]

Plastikoen kutsadurak eragin oso handia du ekonomian. Hain zuzen ere, itsasoan bukatzen duten plastikoek itsas bizitza hiltzen edo harrapatzen dute, hala espezie handiak nola txikiak, eta horrek arrainaren sektoreari eragiten dio. Itsasoko plastikoak turistak uxatzen ditu, plastikoz beteta dagoen hondartza ez delako hain erakargarria; eta hondartzen eta inguruetako garbiketa oso garestia da gobernuentzat.

Garapen Jasangarrirako Helburuen artean egoera honi aurre egiteko hainbat helburu daude. Baina gobernuek ere erabakian hartzen hasi dira, deskonposatzeko zailenak diren plastikoen salmenta debekatu edo murriztu dituzte, edo enpresei beren hondakin plastikoen arduratzea legeztatu dute. Baina hala ere, aldaketa hauek ez dituzte dagoeneko itsasotan dauden plastikoak kentzen.

BirziklatzeaAldatu

Jaurlaritzak eta Foru-Aldundiek 2030erako hondakinen %70 birziklatzea jarri dute helburu.[24]

 
'Birziklapenean jaioak gara' kanpainaren aurkezpena[24]

Munduan dagoen zabor kantitatea izugarri handia da, eta egoera horren aurrean, gehien ezagutzen den konponbidea birziklapena da. Birziklatzea aspalditik egiten den zerbait da, baina denborak aurrera egin ahala modu errentagarriagoak eta efektiboagoak aurkitzen saiatu dira. Gizakiok urteetan zehar material mota ezberdinak birziklatzen eta berrerabiltzen ikasi da. Birziklatzea murriztea, ordezkatzea eta berrerabiltzea bezain sinplea da.

Birziklatzea ez da soilik zabor mota bakoitza edukiontzi desberdin batean botatzea. Oso garrantzitsua da materialen berrerabiltzea eta murrizketa. Berrerabiltzea behin baino gehiagotan erabili ahal diren materialak erabiltzean datza; adibidez, plastikozko poltsa bat erabili ordez oihalezko poltsa bat erabiltzea, edo plastikozko botila bat erosi ordez beirazko bat erosi eta behin eta berriro erabiltzea.

Materialen murrizketa, enpresek gehiago erabili beharko zuten pausoa da, janaria plastikozko bilgarriarekin erosi ordez, oihalezko edo paperezko bilgarriak dituztenak erosi behar dira.

Bigarren Mundu Gerran birziklapenaren erabilera ikus daiteke; Disney faktoriak hainbat iragarki argitaratu zituen, non AEB-tako herritarrak gonbidatzen zituen erabilitako olioa birziklatzera, gerran erabiltzen ziren armetarako glizerina bihurtzeko.[25] Birziklatzeak gizakiok sortutako hondakinak ekosistemak ez kutsatzen laguntzen du.

Gaur egun, enpresa askok beren produktuak hoberen birziklatzen diren materialekin egiten saiatzen dira; baita ere ahal den eta hondakin gutxien sortzen saiatzen dira. Gobernuak, gaiaren larritasuna ikusita, proiektu berriekin martxan jartzen hasi da, hondakinen ahalik eta ehuneko handiena birziklatzen saiatzeko.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «UNSDG | 2030 Agenda» unsdg.un.org Noiz kontsultatua: 2021-04-28.
  2. (Ingelesez) Martin. «Sustainable consumption and production» United Nations Sustainable Development Noiz kontsultatua: 2021-04-19.
  3. (Gaztelaniaz) ¿Qué es Fordismo? Su Definición y Significado [2021. ] Noiz kontsultatua: 2021-04-28.
  4. Weekly, Harper's. (1867). English: American inventor Elias Howe (1819-1867). Wood engraving from Harper's Weekly, v. 11, 1867, p. 509.. Noiz kontsultatua: 2021-04-28.
  5. (Gaztelaniaz) «Así surgió la sociedad del consumo» La Vanguardia Noiz kontsultatua: 2021-04-20.
  6. (Ingelesez) Cox, W. Michael; Alm, Richard. (2008-02-10). «Opinion | You Are What You Spend» The New York Times ISSN 0362-4331. Noiz kontsultatua: 2021-04-28.
  7. Archive, GPA Photo. (2016-02-12). 31 Herbert Hoover. Noiz kontsultatua: 2021-04-28.
  8. «Historia de la Produccion en Serie, la Cadena de Montaje y el Fordismo» historiaybiografias.com Noiz kontsultatua: 2021-04-20.
  9. (Ingelesez) «Goal 12: Responsible Consumption and Production - SDG Tracker» Our World in Data Noiz kontsultatua: 2021-04-19.
  10. a b «Does country have sustainable consumption and production (SCP) national action plan?» Our World in Data Noiz kontsultatua: 2021-04-19.
  11. a b (Gaztelaniaz) «Más y menos huella material» Blog Noiz kontsultatua: 2021-03-26.
  12. «Material footprint per capita» Our World in Data Noiz kontsultatua: 2021-03-27.
  13. a b c (Ingelesez) Martin. «Sustainable consumption and production» United Nations Sustainable Development Noiz kontsultatua: 2021-04-19.
  14. (Gaztelaniaz) Algaba, Alexis. (2019-11-14). «Los vascos requerirían 2,6 planetas Tierra para cubrir sus necesidades de consumo» El Diario Vasco Noiz kontsultatua: 2021-03-27.
  15. a b «Municipal waste recycled» Our World in Data Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  16. ec.europa.eu Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  17. España, Biblioteca Nacional de. (2012-02-01). Société anonyme des Ateliers de la Dyle á Louvain Belgique. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  18. «Escuela de Ingeniería de Minas, Energía y Materiales de Oviedo - Universidad de Oviedo - richard_trevithick - Ingenieros ilustres» eimem.uniovi.es Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  19. (Gaztelaniaz) «Fordismo» Economipedia Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  20. Nieto, Lucy. (2008-09-20). Mercado (pintura) - Rioverde SLP México 4017. Noiz kontsultatua: 2021-04-23.
  21. AndreaRRLL. (2013-10-28). Español: Fotografía de ecosectores que representa la acumulación de residuos plásticos.. Noiz kontsultatua: 2021-04-28.
  22. «Hego Euskal Herrian ezingo da plastikozko mahai tresnarik saldu 2021etik aurrera» Argia Noiz kontsultatua: 2021-03-25.
  23. (Gaztelaniaz) «Plásticos en el océano: datos, efectos y nuevas normas europeas (Infografía) | Noticias | Parlamento Europeo» www.europarl.europa.eu 2018-12-10 Noiz kontsultatua: 2021-03-25.
  24. a b Berria. «Jaurlaritzak eta aldundiek 2030erako hondakinen %70 birziklatzea jarri dute helburu» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-25.
  25. (Gaztelaniaz) «Historia del reciclaje durante la II Guerra Mundial» Hablando en vidrio 2020-07-03 Noiz kontsultatua: 2021-03-25.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu