Garapen Jasangarrirako 15. helburua: lehorreko bizitza

Lehorreko Bizitza Garapen Jasangarriko 15. helburua da. Gaur egun biodibertsitate arazoak geroz eta larriagoak bihurtzen hasi dira, planetaren eremu askok arazo hauek era larri batean pairatzen hasi dira eta abiadura honetan jarraituz, urte gutxitan munduko azalera osoak pairatuko ditu arazo larri hauek. Horren ondorioz, NBE-k onartutako garapen jasangarrirako helburuetan hamabosgarrena kokatu zuten lehorreko bizitza. Adituek badakite guztiz beharrezkoa dela helburu horiek ahal den azkarren betetzea larritasun bortitzeraino ez iristeko.

Garapen Jasangarrirako 15. helburua: lehorreko bizitza
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

Historia aldatu

Basamortutzea[1] eskualde arido, erdi-arido edo eskualde azpiheze lehorretako lurraren degradazioa da; klima-aldaketak edo giza jarduerak eragindakoa (Mujika, 1994)[2]. Giza-jarduerak arazo larriak ekartzen dizkio gure lurrari. Lur-eremuak bukatzen ari dira; normalean, lurrak gaizki erabiltzeagatik edo gehiegizko ustiaketagatik gerta daiteke lehortzea; hori ekiditeko, lurren erabilera aldatzen eta mugatzen hasiak dira. Mundu osoko kontinente guztietan gertatzen ari dira basamortutzeak (Antartikan izan ezik). Orain arte eremu lehorretan bakarrik gertatzen ari zen, ur gutxirekin lurrak oso kaxkarrak izaten ziren eta populazioaren gorakadarekin pobrezia ere eragin zezakeen. Nekazaritza eta Abeltzaintza bateratzea onuragarria izan daiteke lurraren emankortasunerako. Animalien gorotzek lurra ongarritzen dute eta horren ondorioz; animalien janaria landatzeko hobea izan daiteke. Basamortutze prozesuari geldiune bat emateko, ezin zaie gehiegizko erabilera eman, lurren txandakatze-sistema egokia da horretarako, eta garrantzitsuena, urarekin elkartzea da arazo hau gelditzeko forma bakarra.

Lurren kalitatea kontuan hartuz, Nekazaritza Intentsiboa[3] ez da batere ona. Nekazari askok abere (behiak gehienetan) gehiegi dituzte dauzkaten lur eremuetarako; horren ondorioz, simaurra kontzentrazio altuetan pilatzen da. Bestalde, ukuiluetatik urrutira dauden lurrak ongarritzeko, ongarri minerala erosten da; eta kantitate gehiegi aplikatzea ez da batere ona. Ongarri horien osagarri nagusia Nitrogenoa da, horrek landareen haztea eta produkzioa arintzen du baina nitrogeno gehiegi isuri ezkero, landarea ez da gai kantitate handi hori barneratzeko; horrenbestez, gasak isuri eta ur putzuak metatzen dira. Arazo horiek kontuan hartuz, EHUko Landare Biologia eta Ekologia sailak ikerketa bati hasiera eman zion 2002an. Hasieran simaurrez eta ongarri mineralez elikatutako lurrak aztertu zituzten eta ikusi zuten gas-emisioak antzekoak zirela eta simaur lurrak motelago hazten zirela; baina halaber, metodo bat ez zen bestea baino hobea. Ondoren, belarra moztutako zelaiak eta landa-lurrak konparatu zituzten. Emaitzetan, zelaietako lurrek gas gehiago isurtzen zutela ikusi zen.

Lehorreko bizitzan desagertzeko arriskuan dauden animaliek[4] pisu handia hartzen dute. UICN-k (Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuna) faunaren Zerrenda Gorria argitaratu du. Bertan ikus daiteke, ugaztunak direla desagertzeko arrisku gehien duten animaliak (%25) eta horietatik katamotza da lehen postuan dagoena (200 bakarrik gelditzen dira). Arazo guzti honen eragile nagusienak habitat naturalen suntsiketak, isilpeko ehiza eta arrantza dira (Jan Schipper, 1996). Mundu osoan dauden 5487 espezie desberdinetatik 1141 desagertzeko zorian daudela frogatu da. Jan Schipper-ek esan bezala (UICNko ugaztunen azterketetako zuzendaria) 1141 espezietatik 800 desagertuak egon daitezke jadanik; urteetan zehar horien daturik ez direlako aztertu. Animalia horien adibide; Yang-Tsé txinatar izurdea eta Kubako “jutíta” karraskaria izan daitezke. Desagerketak arintzeko beste fenomeno bat Aldaketa Klimatikoa izan daiteke. Hartz Polarra eta itsasoko otsoa izoztutako habitatetan bizi behar dira eta gure planetaren tenperatura gehiegi igoko balitz, izotz eremuak desagertuko lirateke; horren ondorioz, izotzetako espezieak desagertzen hasiko lirateke denbora gutxian. 2020ean, gure planetaren tenperatura 1,2 °C koa izan da eta 1880ean -0,16 °C koa zen (NASA[5]). Espezien desagerpenak ekiditeko hartu beharreko neurriak hauek direla esan daiteke: Animalien bizilekuak zaintzeak garrantzi handia duela argi dago; lurrak emankorrak izan arren, gehiegizko erabilera ematea oso kaltegarria da. Bestalde, animalien ehiza eta arrantza mugatu behar dira, gutxi dauden espezieak bukatu ez daitezen; eta azkenik, Lurraren tenperatura jaistea lortu behar da, izotzetako animaliak bizirik jarrai dezaten.

Adierazleak aldatu

 
Lur-eremuen Degradazioa (2015)

Lur Eremuen Degradazioa aldatu

Adierazle honek Lur eremu osoan degradatzen[6] den lurraren proportzioa esaten digu, kasu honetan indizean ematen diren datuak 2015-ekoak dira. GJH-ren helburua da 2030erako, desertifikazioa [7]saihestu eta lur degradatuak berrezarri, desertifikatutako lurrak berrezarri, lehorteak eta uholdeek ukitutako lurrak ere, eta lurreko degradazioa neutrala izatea lortzen saiatu (Our World In Data 2015).

Hainbat gauzen ondorioz Degradazioak gertatzen dira, hau da, Desertifikazioa gerta daiteke aridizazio-prozesuaren kausa edo ondorio bezala. Jatorrian, emankorrak diren eremuetan gertatzen da, non nekazaritza lanak egiten ziren. Orduan, populazioa handitzeak lurren ustiapena intentsiboagoa izatera behartu zuen eta horrek lurrak momentu batean emankorra izateari uztea eragiten du.

Mapa honek adierazten digu munduko herrialde desberdinetan degradatuta dauden lurren portzentaia 2015. Urtean.  Ikusi daitekeenez, degradazio portzentai altuena duten herrialdeek, esaterako, Hego Afrika, Mexiko, Paraguai,… Horiek %50 baino degradazio handiagoa dute, hau da, herrialdeak duen lurren erdia baino gehiago degradatua dago. Bestalde, Errusia eta Sahara inguruko herrialdeak aurki ditzakegu; gehien bat hauen degradazioa ez da %10-tik pasatzen.  Lurren degradazioa oso arazo larria da, lur horiek emankorrak ez direlako; beraz, bertan ezingo da ezer landatu ezta inongo baliabiderik lortu. Arazo hau geroz eta arruntagoa bihurtzen ari da eta honek etorkizunean eragina izan dezake edozein herrialdeetan, azkenean lurretik eratorritako jakiak jateko edo animali desberdinak elikatzeko erabiltzen ditugu. Horren eraginak oso gogorrak izan daitezke, gizakiak bizitzeko elikatu behar gara; eta geroz eta lur emankor gutxiago dago bertatik janaria atera ahal izateko. Etorkizuneko gauza bat da baina abiadura honetan jarraitzen badugu ez da denbora asko gelditzen hori gertatzeko. Urrutira joan gabe, herrialde behartsuetan gertatzen ari den gauza bat da gaur egun.

 
Herrialdeen Eremu Babestuak

Eremu Babestuak aldatu

Mapa honetan Lurtar eta ur biodibertsitatearen kokaleku garrantzitsuen proportzioa eremu babestuek[8] estaltzen dutela ikus dezakegu. Lurtar eremu babestuak erabat edo partzialki babestuak izan daitezke. Lur horiek kontuan hartzeko, gutxienez 1000 hektareako zabalera izan behar dute agintariek izendatutako erreserbek. Erreserbak sarbide publikoa mugatua izan dezaketen parke naturalak, parke nazionalak, natura erreserbak… dira. (Our World In Data 2017)

Hortaz, adierazle honek herrialde bakoitzak duen eremu babestua bere lur azal osoarekiko adierazten digu. Grafikoari erreparatuz ikusi dezakegu herrialde asko %5 eta %20 artean kokatzen direla, nahiz eta batzuk hortik gora egon eta beste batzuk behera; gainera, gehiago behatuz bakarrik hiru herrialdek daukatela %50 baino lur azalera gehiago babestua ikusi dezakegu (Eslovenia, Kaledonia berria eta Venezuela). Lur zonalde bat babestua izatea, bizitzarako balio batzuk dituela esan nahi du, alde batetik historikoki esanahi oso garrantzitsu bat duela, adibidez: Egiptoko piramideak, Machupichu,… Beste alde batetik, babestuak izan daitezke balio natural handiak dituztelako eta gizaki eta beste espezie askoren bizi iraupenerako beharrezkoak direlako. Gainera gaur egun babesa emateko bi modu daude: lehena, estatuak eman diezaioke garrantzi handikoa ikusten badu; eta bigarrena,  agente pribatu batek ere eman diezaioke babes hori. Guk uste baina garrantzi handiagoa dauka babesa ematea geroz eta lur eremu gehiagori, babesa emanez deforestazioa ekidin dezakegulako eta bertako biodibertsitatearen iraupena ziurtatu; hau da, lurren babesaren bitartez gizakiaren bizi iraupen handiagoa lortu dezakegu eta gure planetaren biziraupena luzatzea. Adituek diotenez planetaren %50 babestu beharra daukagu 2030[9]. urtea heldu aurretik, arazo hau hain larria ez izateko.

 
Herrialdeetako Espezien Desagerketak

Red List Index aldatu

Red List Index (RLI) espezie talde nagusien kontserbazio egoera zehazten duen adierazlea da; eta etorkizun hurbilean hedatuko diren espezieen proportzio neurriak hartzen ditu, kontserbazio ekintza gehigarririk gabe. Hemen ikusi dezakegunez herrialdeak kolore gorri desberdinez markatuta daude eta kolore hauek zenbakizko balio bat dute 0 tik 1 arte. 1 zenbakiak etorkizun hurbilean bertako espezierik ez desagertzea 2019rako esan nahi du, berriz, 0 zenbakiak, herrialdean espezie bizidun guztiak desagertzea etorkizun hurbil batean esan nahi du. Helburua da 2030. urterako mendiko ekosistemen kontserbazioa bermatzea, biodibertsitatea barne (Our World In Data, 2019).

Adierazle hau aztertzen badugu ikusiko dugu nola herrialdeak ez dauden 0-tik hurbil, baina oso adierazgarria da ikustea herrialde asko ez daudela 1 puntuan, horrek esan nahi du datozen hurrengo urteetan espezie batzuk desagertuko direla eta horrek arazoak ekarri ditzakeela; esaterako, biodibertsitate galera nabaria ekarriko du honek. Baita ere ikusi dezakegu galerak gehien bat Europa kontinentalean eta lurralde garatuetan gertatuko direla, hau da, ondorioztatu dezakegu gizaki asko bizi diren tokian biodibertsitate galera handiagoak egongo direla, gehien bat, ehiztariak eta eraikinak egiteko lurraren beharrengatik. Aldiz, ikusi dezakegu Afrikako leku ez garatuetan desagerpenak ez direla gertatuko edo oso gutxi emango direla. Nahiz eta ikusi herrialde askok izango duten galera ez dela oso handia izango hurrengo urteetan, horrek ez du esan nahi ez dela aldatuko denboraren poderioz; beraz, GJH bete beharko dira ez badugu arazo larriagoak eduki nahi.

Edateko Ura Eskuragarri Ez Duten Pertsonak aldatu

Azkenik, zenbakizko azterketa bat eginez, denboran zehar munduan ura[10] eskuragarri izan ez duten pertsonen kopuruari buruz, esan daiteke datuak urtez urte hobetu egin direla, edateko urik ez duten pertsonen kopurua jaitsi egin delako 1270 milioitik 667,77 milioietara 20 urteetan zehar; 1995-2015 artean, hau da, eman den aldaketa erlatiboa -%48-koa izan da urte horietan zehar. Datu oso onuragarriak dira ia erdia jaitsi egin delako, baina oraindik gehiago txikitu egin behar da kopuru hori oraindik oso handia delako. Gainera mapei erreparatuta esan dezakegu urik gabeko pertsona gehienak Afrikako herrialdeetan eta Indian daudela. Garapen jasangarrirako helburuetan esaten pertsona guztientzat edateko ura eskuragarri egotea urte gutxiren barruan.

Irudiak aldatu

 

Gizakiak urteak pasa hala, lurrak modu desberdinetan landu eta zaindu dituzte. XIX. mendean, Industria iraultza gertatu zen. Industria iraultzak, hainbat alorretan izan du eragina. Nekazaritzak[11] garrantzi handia izan zuen garai hartan. Iraultzak gauza onuragarriak ekarri zituen. Hari esker gizartean eboluzioa egon zen eta hainbat aldaketa tekniko sortu ziren; adibidez, nekazaritzan, lurraren kalitatea hobetzen zuten txandakako sistema berritzaileak erabiltzen hasi ziren, oinarrizko tresneria hobetuz eta, ondoren, mekanizazio bidez, adibidez, gurdietan zaldiak erabiliz idien ordez. Baina iraultzaren ondorioz eta enclosure izeneko sistemaren ondorioz, gariaren eta nekazal-produktuen beherakada suposatu zuen. Industria eboluziorako onuragarria izan arren, kalteak eragin zituen ingurunean.

Margolan hau XIX. mendeko irudirik ikusienetakoa da. Ikusi daitekeenez bi nekazari horiek otoitz egiten ari dira. Herrialde katolikoetan egunean behin angelus izeneko otoitza egiten zen, hortik dator margolan honen izena. Nekazariek egun osoa ematen zuten lurrak lantzen, Angelus otoitza normalean eguerdian egiten zen. Koadro honen izena El Angelus da. Margolanean ikusi daiteke kanpai dorre bat.  Millet-ek XIX. mendean nagusiki nekazaritza paisaia irudikatzen du. Adibidez, Milleten beste margolanetako bat Las espigadoras izan zen eta bertan ere nekazariei protagonismoa ematen die. Millet izan zen nekazariei protagonismoa eman zien lehenengo artista.

 

Irudi[12] honetan emakumeak lurrak lantzen ikusi ditzakegu. Irudiak XIX mendeko nekazaritza paisaia irudikatzen dute.

Argazkian, 3 emakume ikus ditzakegu lurrak lantzen eta haien atzekaldean hiria ikus daiteke. Hortik dator margolanaren izena Las espigadoras. Margolan hau, aurreko irudian bezala Millet-ek egindakoa da. Margolan hau oso ezaguna da, bertan Millet-ek XIX. mendeko egoera sozialari kritika egiten dio. Margolan hau ez zen burgesiaren gustukoa izan.


 

XX. mendean, aurrerakuntza asko egon ziren nekazaritza arloan. Ongarri kimikoak, pestizidak, makinak, negutegiak eta ureztatze sistema berriak erabiltzen hasi ziren. Langileen esku hartzeari dagokionez XX. mendean aurreko mendean baino garrantzi gutxiagoa zuen. XIX. mendean aurrerakuntza teknologikoak egon arren, XX. mendekoek diferentzia egin zuten. Nekazaritzaren mekanizazioak, produkzio handiagoa ekarri zuen, beraz lurrak geroz eta gehiago esplotatzen zituzten.

Irudian[13] ikus daitekeenez, hainbat makina daude, langileei haien lana errazten diena. Hala ere, garai hartan mekanizazioaren ondorioz, motordun tresnak erabiltzen hasi ziren. Zaldiak alde batera utzi egin ziren.

 

Mendeetan zehar egondako aurrerakuntzen ondorioz eta lurren esplotaziaren ondorioz, lur asko erabilezinak geratu dira. Lurrek bere emankortasuna galdu dute eta basamortutze prozesu bat jasan dute.

Basamortutako[14] lurrak hasiera batean, lehen esan bezala, oso emankorrak ziren. Baina gizakien populazioa hazi zenean, lurrek ustiapen bortitzagoa jasan behar izan zuten eskariari aurre egiteko. Baina lurren ustiapen masiboa ez zen izan basamortutze prozesuan izan zuen faktore bakarra. Lurren basamortutzea eragin duen faktore garrantzitsuena gizakia da. Mendeetan zehar, gizakiok ez gara gelditu gure ekintzek zer kalte eragin dezaketen pentsatzen. Berekoi bihurtu gara, eta gure ekintzek gure ingurunean duten eraginean pentsatu gabe egiten ditugu. Hala ere, ez da dena gizakien erru, istripu geologikoek eta suteek ere zerikusi handia dute. Hala ere, suteak eragindakoak izan daitezke edo istripuak izan daitezke. Espainia da Europako basamortutze indize handiena duena.

Gure eskuetan dago gure ingurunea modu jasangarrian erabiltzea, basamortutzearen aurka borrokatzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Erreferentziak aldatu

  1. Galarraga, Ana. (2006). Stop basamortutzeari. Elhuyar Zientzia eta teknologia, 42-46 or. ISBN 2255-4998..
  2. Alfontso, Mujika. (1994-09-01). «Basamortutzea: arazo larri isil hori» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. Andonegi, Garazi. (2002). Nekazaritzako ongarrien eragina ingurumenean. Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 182 or. ISBN 2255-4998..
  4. R.S.. (2009). El 38% de las especies animales del planeta se encuentran en peligro de extinción. Sustrai, 87 or..
  5. (Gaztelaniaz) «El aumento de la temperatura del planeta en tres gráficos» La Vanguardia 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  6. (Gaztelaniaz) Degradación de la tierra. 2021-04-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  7. (Gaztelaniaz) Desertificación. 2021-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  8. (Gaztelaniaz) Área protegida. 2021-04-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  9. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2019-06-05). «Para proteger el planeta, la mitad de la tierra debe mantenerse en estado natural» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  10. Ritchie, Hannah; Roser, Max. (2019-09-26). «Clean Water» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  11. Millet, Jean-François. (from 1857 until 1859 date QS:P571,+1857-00-00T00:00:00Z/8,P580,+1857-00-00T00:00:00Z/9,P582,+1859-00-00T00:00:00Z/9). French: L'Angélus The Angeluslabel QS:Les,"El Ángelus". (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  12. Millet, Jean-François. (1857date QS:P571,+1857-00-00T00:00:00Z/9). The Gleaners label QS:Lfr,"Des glaneuses". (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  13. Allom, Illustrator T.. (1835). English: Illustration of power loom weaving.. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  14. Team, NASA/GSFC/MODIS. (2001-10-27). English: The Taklamakan Desert in northwest China is a vast region of sand desert sitting in a depression between two high, rugged mountain ranges. Seen in this true-color MODIS image from October 27, 2001, the Taklimakan's rolling sand dunes stretch out over several hundred thousand square miles in the Xinjiang region of China. The desert is hemmed in to the north by the snow-covered Tien Shan Mountain range and to the south by the rugged Kunlun Mountains. At the lower left corner of the image is the Karakoram Mountain range, where the world's second highest mountain, K2, casts a blue shadow (see high-resolution image for an up-close look). Desertification and shifting sand dunes are a major concern for the farmers and herders who live at the Taklimakan's edge. At the bottom of the image lies the Tibetan Plateau.. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu