Garapen Jasangarrirako 7. helburua: energia irisgarria eta ez kutsagarria

Energia irisgarria eta ez kutsagarria edo eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa guztiontzat bermatzea da GJHren helburua. Horretarako, funtsezko gaiak ondorengoak dira: sarbide unibertsala, energia berriztagarrien proportzioaren igoera, energia eraginkortasuna, ikerketa, energia-azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustapena, energia zerbitzu modernoak eta jasangarriak.[1]

Garapen Jasangarrirako 7. helburua: energia irisgarria eta ez kutsagarria
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

Energia funtsezko pieza izan da gizartearen garapenerako. Gizakiak, bere existentziaren hasieratik, energia behar izan du bizirauteko eta aurrera egiteko. Baina zer da energia eta zergatik du hainbesteko garrantzia?

Energia lan bat egiteko eta lan horietan aldaketak eragiteko gaitasuna dela, hau da, energia kontzeptua gauzak funtzionarazteko gaitasuna. Kuantifikatzeko erabiltzen dugun neurri-unitatea joulea (j) da, James Prescott Joule fisikari ingelesaren omenez.

Pobrezian pentsatzerakoan burura datozkigun hitzak gosetea, gaixotasunak edota bazterketa soziala dira baina energia ere  funtsezkoa da pobrezia desagerrarazteko. Helburu eta arazo larri hauek aztertzeko zenbait adierazle analizatzea lagunduko digu hauei esker ikusiko ditugulako gaur egun energian errotuta darraien arazoa. Energia, hainbat desberdintasun sozialen desberdintzaile eta baita munduko kutsaduraren sortzailea dugu, behar bezala erabiltzen ez badugu eta munduko toki guztiak garapenera bultzatzen ez baditugu.

Batzuetan ahazten garen arren edo energiaren arazoaren inguruko datuak ezagutzen ez ditugun arren, datu larriak daude munduan Energiaren inguruan guk arazo hauek pairatzen ez ditugun arren gure egunerokoan. Honako hauek dira datu larri batzuk: Energia aldaketa klimatikoaren eragile garrantzitsuenetariko bat da, izan ere berotegi-efektuko gasen munduko isurketen %60 inguru da[2]. Egitura efizienteagoak elektrizitate kontsumoa %14 jaitsi dezakete [3]. Munduan 3 milioi pertsona erregai kutsatzaileak erabiltzen dituzte sukaldatzeko. [4]

Testuingurua eta Historia

aldatu

Industrializazioa eta energien erabilera masiboa XVlll. mendearen erdialdean hasitako Iraultza industrialarekin hasi zen. Bi alditan banatzen da: Lehen Iraultza Industriala (1760-1870), industriaren etorrera eta lurrun-makinen garraioa bultzatzen duena. Eta beste aldetik, Bigarren Industria Iraultza (1870 eta 1914 bitartean), energia elektrikoaren garapen garaia (motor elektrikoak eta argiteria), baita automobilak garraiobide bezala hastea ere.[5]

Energiaren bilakaera historian zehar antzinako gizartetik, egungo gizartera, ibilbide luze bat izan du. Burdina erretzeko ikatz begetala erabiltzen zuten, baina honek botila lepo bat zuen, egurra agortzen ari zela. Horretarako harrikatza erabiltzera pasatu ziren, baina honek ere arazo bat zuen, bere konposizioarengatik, burdinari propietate bat kendu eta hauskorra bihurtzen zuen.

Abraham Darby-k harrikatzaren aldaketa bat asmatu zuen 1709an, harrikatza sulfuro gabe. Hortik aurrera aldaketa ugari gertatu ziren, Thomas Newtonek 1712an lehen motor atmosferikoa asmatu zuen (lurrun makina) meategietatik ura ponpatzeko eta bertatik ateratzeko. James Watt-ek prototipo hori hobetu eta lurrun makina eraginkorragoa sortu zuen 1765.urtean. Makinaren mugimendu bertikal hori, zirkular izatera bultzatu zuen Mathew Boultoni esker, eta hainbat makina mugitzeko erabili zuten 1778.urtean. Richard Trevithick ek Watt-en makina hobetu eta trenbidearen gainean jartzean, lehen lokomotora asmatu zuen, baina ez zuen patentatu. Hortaz George Stephenson arduratu zen.

Industria iraultzaren ardatza bezala hartuko dugu ondorengoa; Harrikatzaren balioa bikoiztu egin zen, eta zaldien bitartez garraiatzea oso garestia zenez, Bridgewater lll.kondeak eta James Brindley lagunaren laguntzaz, lehen ubidea asmatu zuten. Ibai artifiziala, meategietatik ponpatzen den uraren bitartez. 1761. urtean, ubideen bitartez garraio kostuak merketu egin ziren, harrikatzaren prezioa erdira jaitsi eta eskaria handitzera ekarri zuen. Robert Fultonek 1807an lehen lurrunontzia asmatu zuen Estatu Batuetan.

Lehen iraultza industrialean (1760-1870) erabiltzen ziren energiak gizakiaren indarra, animali indarra, egurra, karbonoa, hidraulikoa, haizea (eolikoa) izan ziren. Energia-iturri horiei esker, lurrun-makina eta turbinak edo ur-jauziak erabili ahal izan ziren. Garatu ahal izan ziren industriak ehungintza, meatzaritza, metalurgia eta garraioak izan ziren.[6]

Bigarren industria iraultzean (1870-1914)  erabiltzen ziren energiak ikatza, hidraulika, elektrizitatea eta hidrokarburoak ziren. Horiei esker, lurrun-makina, turbinak edo ur-jauziak, motor elektrikoak, gasolina-motorrak eta diesela egin eta erabili ahal izan ziren. Garatu ahal izan ziren industriak, ehungintza, meatzaritza, siderurgia, metalurgia, elektrizitatea eta automobilgintza izan ziren.[7]

Bi iraultzen ondorioak asko izan ziren, horien artean; Landa-exodoa, nazioarteko migrazioak, kapitalismoaren garapena, burgesia industriala, proletariotza jaio zen, gizarte modernoaren agerpena eta ordura arte nobleziak kontrolatutako landa-gizartearen desagerpena, gizarte-klaseen aldaketa, industrializazioa hasi zen, ekoizpen-hazkundea, hirien hazkundea, merkataritza hobetu zen, gizarte-aldaketa (heriotza-tasaren beherakada, jaiotza-tasaren igoera, bizi-itxaropenaren igoera) eta garraiobide berriak.

Ikusi dugunez, historian zehar energiaren bilakaera erabat aldatu da. Gaur egun energia sortzeko aukera ezberdin asko aurkitu dira (eolikoa, hidraulikoa, termikoa, mekanikoa, elektrikoa, nuklearra…), eta dakigunez batzuk besteak baino hobeagoak dira; gehiago edo gutxiago kutsatzen dute, ekonomikoagoak dira, aurkitzeko errazagoak, agortezinak...

Horretarako, gaur egun energiarekin dugun mendekotasunaz hitz egingo dugu, eta jarraian, energiarekin ditugun arazoei aurre egiteko aukerarik onena zein den esango dugu. Izan ere, herrialde askok ez dute beren beharrak asetzeko adina energia-iturririk beren lurraldean; esaterako, Espainiak kontsumitzen dugun energiaren % 75 inguru inportatu behar du[8]. Energia garestia da, prezio-aldaketa askorekin, eta, gainera, beti aseguratuta ez dagoen hornidura arazoekin.

Energia berriztagarriak erabiltzeak, nahiz eta ohikoak baino garestiagoak izan, abantaila asko ditu: herrialdean bertan aurkitzea erreza da, hauen hornidura jarraia izatea errazagoa da eta azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, ingurumenarekiko errespetu handiagoa dute. "Energia nuklearra eta erregai fosilak iraganeko aukerak dira. Energia berriztagarriak dira gaur egun hemen dagoen etorkizunaren hautua ".[9]

Energia berriztagarriak, teorian, iturri berriztagarrietatik sortzen den energia mota da. Energia berriztagarrien garapena bultzatzen duten faktoreak ingurunearen degradazioa eta garapen bidean dauden herrialdeen eta garatuta dauden herrialdeen arteko desorekak dira faktore nagusiak.

Ondorio batera iritsiko gara zalantzazko etorkizunari begira jarrita. Urte asko daramatzagu herri honek eta beste askok dituzten baliabideen arazoa ezagutzen, baina gutxi egiten da, edo egiten dena ez da nahikoa eta oso garestia da.

Behar duguna da energia-iturri ugari aurkitzea, hornidura-oztoporik gabea eta, bereziki, kutsagarria ez dena. Energia ezinbestekoa da gaur egungo munduarentzat, hau falta bada, dena geldituko da.

Amaitzeko, adibide bat jarriko dugu, energia elektrikoaren hornidurarik gabe geratuz gero zer gertatuko litzatekeen simulatzeko: igogailua ez dabil, ura ez da ponpatzen gure solairura, ez dugu argi artifizialik izango, hozkailuak ez luke funtzionatuko, ez mikrouhinak, ez sukaldatzeko bitrozeramikak, ez telebistak, ez telefonoak, ez jokoek, ez aire egokituak, ez berogailuak, ez... ezer.

Gaiari buruzko aurreikuspen zabalagoa izateko, energia berriztagarriei buruzko hiru artikulu ditugu.

Lehenengo artikulu honek ekoizpen-teknologia bakoitzak sortzen duen ingurumen-eragina baliozkotu eta emaitzak konparatu ditu.

Testuaren arabera, erantzuleak arrazoi ekonomikoak dira, erregai fosilak eta energia nuklearra ustiatzea teknologikoki oso merkea izan delako, aldiz, energia berriztagarriak ez. Gainera, zentral termikoek erabilgarritasun ia erabatekoa izaten dute urte osoan zehar, eta askoz gehiago ekoizten dute energia berriztagarrien aldean. Izan ere, azkenekoen ekoizpena eguraldiaren arabera aldatu egiten da.

Teknologien kostu ekonomikoez gain, energia iturri bakoitzak dakartzan ingurumen- eta gizarte-kostuak kontuan hartu behar dira. Hau da, bakoitzak dituen ondorioak giza osasunean, ekosistemetan, uztetan, eraikinetan eta berotegi-efektuan, besteak beste.

Amaieran, etorkizunerako erronka zein den azaltzen du. Izan ere, etorkizun hurbilean zein neurri hartuko diren eta neurri horien aurrean gizarteak nola erantzungo duen ikusi beharko dela dio, eta hori guztia nola kudeatzen den izango dela gakoa.[10]

Bigarren erreportajeak, jatorri biologikoko energiak edo bioenergiak etorkizuneko energiari egin diezaiokeen ekarpenari buruz hitz egiten du.

Hainbat energia iturri izendatzen ditu, eta egunerokoan egiten dituzten ekarpenak azaltzen ditu; bioenergiak (egurra, alkohola eta etanola, landare oloa), energia naturalak (hidraulikoa, eguzkitik datorrena, haizearena, itsasoarena), mareak (olatuak, ozeanoen energia termikoa) eta bestelako energiak (hidrogenoa).[11]

Azken artikulu honek, Euskal Herrian erregai fosilen inguruan egiten den erabilpenari buruz eta zergatik ez diren energia berriztagarriak erabiltzen hitz egingo du, zehazki, E.H.-an petrolioarekiko dugun mendekotasun handiari buruz, industrian eta eguneroko ohituretan.

Euskal herrian ekoizten den energia nagusiki berriztagarrietatik datorrela adierazten du, baina ez da kontsumoaren %10 asetzera iristen. Baliabideen artean ur jauziak eta basoak azpimarratzen ditu. Egoera aldatzeko politika publikoak ezinbesteko direla diote.

Azkenik, trantsizio teknologikoaz gain, sozioekonomiko eta kulturala ere izan behar dela dio idazleak. Arazo handiena garraio sektorean dago (energia fosilekiko mendekotasuna) eta etorkizunean, ez da irtenbide handia ikusten. Arazoa ez da energiarena bakarrik, arazoa baliabideen erabilpenean dago. Elkarrizketatuarentzat krisi energetikoa egiturazkok krisia da, eta etorkizun gatazkatsua aurreikusten du. Bere hitzetan esanda “irudikatzen dut gizarte bat ohitu beharko duena baliabide gutxirekin gauzak egiten, eta, ondorioz, lortuko duena beste harreman bat bertako baliabideekin eta ingurunearekin. Eta nik uste joango garela ikusten geroz eta berriztagarri gehiago, baina, aldi berean, baita eredu sozioekonomiko desberdinak ere”.[12]

Azterketa ekonomikoa

aldatu

Arazo eta helburu hau aztertzeko adierazle hauek erabiliko ditugu:

  • Energia efizientzia
  • Elektrizitaterako sarbidea
  • Sukaldatzeko erregai garbietarako sarbidea

Energia efizientzia.

aldatu

Efizientzia energetikoa intentsitatearen bidez neurtzen da eta alderdi ekonomikotik behatuta, termino makroekonomikoetan, efizientzia energetikoa kontsumo energetikoaren eta Barne Produktu Gordinaren (BPG) arteko zatidura bat da. Honela adierazle honek esango digu ekonomian BPGren unitate bat ekoizteko behar den energia kopurua.

Eraginkortasun energetikoa bultzatzeari esker, energia kontsumoa gutxitzen da eta ondorioz CO2   igorpenak ere. Eraginkortasun hau erabakigarria izan daiteke klima aldaketarako horregatik grafiakoan ikus dezakegun bezala mundu mailan aldaketa handiak gertatu dira.[13]

Aldaketa hauek 1990tik 2015era agertzen zaizkigu gure grafikoan. Batez ere Txinan aldaketa handia ikus daiteke. Izan ere, Txinaren ekonomia 2006-10 bitartean %9 [14] hasi zela guztizko energia-kontsumoa %39 handituta [15], badakigu energiaren eraginkortasuna lortzeari esker. Honela energia gehiago erabil baitzezaketen herritarrek berdina ordaindua eta honek etekin energetikoa lortzaz gain etekin ekonomikora darama.

 
Energia efizientziaren grafikoa, herrialde desberdinak aztertzen dituenak.

Hala ere Estatu Batuak, India eta Europar Batasuna energia eraginkortasunari dagokionez hobeto kokatzen dira. Hau gertatzen da herrialde hauek guztiak energia efizientzia sustatzeko politikak habian jarri zituztelako, “High income” deritzon herrialde guztiek bezala. Bestalde alde batetik Afrikako hegoaldean ez dira aldaketak sumatzen eta herrialde guztiek eboluzio positiboa izan arren bertan ez da alaketarik gertatu. Berdina gertatzen da “Low income” deritzon herrialdeekin.

Desberdintasun hau ematen da noski erretan altuko herrialdeetan inbertsioak eman baitira energia berrikuntzak eman daitezen eta efizientzia lortu dadin. Errenta baxuko herrialdeetan berriz dirurik ez dute herritarrek eta ez dute ezta elektrizitatea erabiltzeko errekurtsorik.  Energia efizientzia lortzearen arazo nagusia da garestia dela hasieran eman beharreko inbertsioa, baina ondoren honi etekina ateratzen zaio.  

Elektrizitaterako sarbidea.

aldatu

Aurretik aipatu bezala energiak garrantzi handia du pobrezia erauzteko, baina horrez gain energiarekin datorren elektrizitateak garrantzi handia du umeen hezkuntzan. Honi esker umeek denbora gehiago pasa baitezakete umeak izaten, hau da, ikasketetarako denbora gehiago eta gutxiago etxerako lanetarako, interneterako sarbidea, telebista ikusteko aukera edota irratia entzutekoa.

Goikaldean herrialde bakoitzak elektrizitaterako sarbidea duten kantitatea (%) adierazten duen  mapa ikus dezakegu 1990. urtean. Mapan ikus daiteken bezala Europan eta Ipar Amerikan dago elektrizitaterako sarbidea gehienbat eta gutxien Afrikan edota Indian.

 
Elektrizitate sarbidea munduan 1990.urtean.

Behekaldean berriz mapa bera aurki dezakegu baina oraingoan datuak 2016koak ditugu agerian da hobekuntza bat egon dela. Batez ere Afrikaren zenbait lurraldeetan eta Indian soma daiteke.

 
Elektrizitate sarbidea munduan 2016. urtean.

Elektrifikazioan geroz eta aurrerakuntza gehiago egiten ari diren arren oraindik ez gera iritsi, berdintasunean jartzen gaituzten datuetara ez baitago elektrizitaterako sarbidea munduko herrialde guztietan. Izan ere, 2017ko apirilean Munduko Bankuaren Munduko Jarraipen Esparruaren arabera, 1060 pertsona bizi dira argindarrik gabe oraindik adibidez, Saharan %67ak ez zuen elektrizitaterako sarbiderik[16].  Elektrifikazioa aurrerakuntza asko eman diren herrialde bat India izan da.

Bi mapen arteko desberdintasunetan ondo erreparatuz dezakegu elektrizitaterako sarbidean hazkunde handia eman dela. Izan ere eta laburbilduz 1990 eta 2014 arteko hazkunde-tasa hau izan da: %87,66koa. [17]

Sukaldatzeko erregai garbietarako sarbidea.

aldatu

Sukaldatzeko erregai garbietako sarbidea beste adierazle eta arazo garrantzitsu bat dugu, izen luze hau duen adierazleak hainbat herrialdeetan honen ezagatik heriotzak sortzen ditu. Batez ere sukaldeko lanak emakumeek egiten dituzte honelako energia arazoak dauden herrialdeetan, eta beraiekin umeak egon ohi dira eta hauek dira kaltetuak suertatzen direnak.[18]

Arazo honek osasunerako ondorio oso txarrak sortzen ditu: "Sukaldeko sutegi ketsu batek orduko 400 zigarro erretzearen berdina da".[19] Herrialde horietako emakume askok ez dakite buztinezko edo adreiluzko sukalde tradizionalek eragindako keak arriskuan jartzen dituela haien eta haien familien bizitzak. Sukalde horietan erabiltzen dituzten erregai solidoak  egurra, ikatza, uzta-hondarrak eta behi-simaurra dira. Ke horrek kutsatzaile arriskutsu ugari ditu, horien artean partikula finak eta karbono monoxidoa.

 
Sukaldatzeko erregai garbietako sarbidea Asian, 2000 urtean.
 
Sukaldatzeko erregai garbietako sarbidea Asian, 2016 urtean.


Ezkerreko mapan Asiako kontinentearen egoera arazo/adierazle honekiko ikus dezakegu 1990. urtean eta beste aldean eskuinean egoera bera baina 2016.urtean. Kearekin lotutako arnas gaixotasun eta gaixotasun kardiobaskular kronikoen biktimak dira. 2012an, Asia Hego-ekialdeko Eskualdean, ia 1,7 milioi heriotza[20] goiztiar izan ziren etxebizitzetako sukaldeetako errekuntzaren ondoriozko airearen kutsaduraren ondorioz.

Hala nola, arazo hori zeukan baina jada ia konponduta daukan Asiako herrialde bat Vietnam da.  Ikus dezakegunez 2000tik 2016ra aldaketa handia gertatu da. Izan ere urtero 16 unitateko aldaketa gutxi gora behera gertatu dela ikus daiteke zenbaki indizearen azterketaren bidez. Aldaketarik handiena 2010-12 bitartekoa izan zen. Izan ere 2 sukaldatzeko erregai eta teknologia garbietarako sarbidea 2010. urtean 116,71koa zen eta berriz 2012. urtean 136,13koa zen, hau da, aldaketa 19,42 unitatekoa izan zen[21].

Pentsatu daiteke arazo hau konpontzen erraza dela, estufa tradizionalak kendu eta kutsatzaileak ez diren erregaiak erabiltzen ez dituzten sukaldetara aldatzea soilik dela. Baina erregai kutsatzaileak herrialde horietako pertsonentzat askoz eskurago daude eta baita ekonomikoki eskuragarriagoak dira. Horri gai horiekiko ezjakintasun handia gehitu behar zaio. Ondorioz ez da hain erraza aldaketa hori gertatzea.

Herrialde batzuetan gobernuek erregai garbiak erabiltzen dituzten sukaldeak “ematen”, herritarroi erraztasunak ematen zaizkie, baino honek ez du bermatzen familia horiek kutsatzaileak ez diren erregaia lortzea.

Irudiak

aldatu

1.Irudia. Ben Campbell

aldatu

1. irudian, Ben Campbell lurrunontzia lurreratzen agertzen zaigu 1852an. 1852. urtetik 1860ra arte martxan egon zen. Mota honetako itsasontziak oso erabiliak izan ziren Estatu Batuetan XIX. mendearen erdialdean. Gehienak Mississippi eta Missouri ibaietan ibiltzen ziren; itsasontzi horiek hain ospetsuak izan ziren, non Afrikako eta kontinente zaharreko ibaietan ere nabigatu zuten. [22]

Lehen lurrunontzia, Clement izenez ezaguna, 1807an asmatu zuen Robert Fultonek. Urte batzuk beranduago, lurrunezko itsasontziaren diseinua bultzatu zuen Fultonek, itsasontzi gehiago eraikiz, eta, azkenik, Demologos sortu zuen, behin amaitu ondoren ezagutu ez zuena, eta lurrunezko lehen gerraontzi bihurtu zena. Bere omenez Fulton the First izena jaso zuen. [23]

2. Irudia. Joseph W. Swan

aldatu

2. irudia, aldiz, Joseph W. Swan-en erretratua daukagu. Britainiar kimikaria zen eta goritasun- lanpara elektrikoa asmatu zuen 1878an, Edisonek baino urtebete lehenago. 1850ean bonbilla batean hasi zen lanean, ebakuatutako kristalezko erraboil batetik wolframio-harizpiak erabiliz. 1860rako gailu funtzional bat frogatzeko gai izan zen, eta britainiar patentea lortu zuen hutsune partzial bat estaliz: karbono filamentuzko goritasunezko lanpara. Hala ere, hutsune on baten eta iturri elektriko egoki baten faltan, denbora laburreko lanpara ez-eraginkor batean geratu zen. Hamabost urte beranduago, 1875ean, Swanek hutsune hobearekin eta hari ikaztu batekin hobetu zuen bonbilla. Swanen lanpara hobetuaren ezaugarri esanguratsuena hutseko hodian oxigeno hondar txikia izatea izan zen. Horren ondorioz filamentuak biziki distiratzea ahalbidetzen zuen, ia zuria izatera iritsi arte eta su hartu gabe. Hala ere, bere filamentuak erresistentzia txikia zuen, eta, beraz, kobrezko kable lodiak behar zituen elikatzeko. [24]

3. Irudia. Jacob van Ruisdael, El molino de Wijk bij Duurstede (1670), Rijksmuseum

aldatu

3. irudian Jacob van Ruisdaelen ‘El molino de Wijk bij Duurstede’ ikus daiteke. Jacob Izaacksz. van Ruysdael (Haarlem, 1628 - 1682) herbeheretar margolaria izan zen. Isaack van Ruisdaelen semea, Marcos margolari eta ekoizlea, eta Salomon van Ruysdaelen iloba, familia giroan hezi ziren, baina bere heziketa Allart van Everdingenekin osatu izanaren aukera ere aipatzen da. Lan hau 1670an margotu zen Wijk bij Duurstede Herbehereetako Utrecht probintziako udalerrian, non herrialde haizetsua izanik, haize errotak oso ohikoak izan ziren aleak ehotzeko. [25] 1887an sortu zuen Charles F. Brush iparramerikarrak elektrizitate aerosorgailutzat hartzen den lehen makina. Hala ere, 1957 Johannes Juul ingeniari daniarrak korronte alternorako egokia zen lehena egin zuen. Baina joan den mendeko 80ko hamarkadara arte itxaron behar izan zen, petrolioaren lehen krisiaren ondoren, energia mota horrek benetako bultzada izan zezan. [26]

Azkenik, kutsaduraz hitz egin behar dugu. Denok dakigu hainbat energia baliabidek izugarrizko kutsadura ekartzen duela, eta kutsaduraz hitz egitean industria askotan aipatzen da. Hasiera batean ez zegoen kontzientziarik kutsadurak zer nolako kaltea egin zezakeen naturan, ez baitzegoen nahiko informazio. Hala ere, energia berriztagarri askok hainbat kalte egin dezakete ingurunean. Adibidez, gaur egungo haize errota handi horiek hegazti asko hiltzen dituzte eta horiek eraiki eta garraiatzeak asko kutsatzen du. [26]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «UNSDG | 2030 Agenda» unsdg.un.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Objetivo 7: Energía asequible y No contaminante | PNUD» UNDP (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Objetivo 7: Energía asequible y No contaminante | PNUD» UNDP (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Objetivo 7: Energía asequible y No contaminante | PNUD» UNDP (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  5. (Gaztelaniaz) Energías renovables. Lo que hay que saber. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  6. (Gaztelaniaz) Energías renovables. Lo que hay que saber. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  7. (Gaztelaniaz) Energías renovables. Lo que hay que saber. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  8. (Gaztelaniaz) Viaintermedia.com. «Panorama - España importa el 75% de la energía que necesita» Energías Renovables, el periodismo de las energías limpias. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  9. (Gaztelaniaz) Ricardo. «80 Mejores Frases De Energías Renovables» Expande Tu Mente (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  10. Arrate Urruzola, Manex. (2008/11/01). Elektrizitate, iturrien kutsadura, rankinga. Elhuyar zientzia eta teknologia, 32-37 or..
  11. Irazabalbeitia, Iñaki. (1991/11/01). Energia berriztagarriak. Elhuyar zientzia eta teknologia, 29-39 or..
  12. Aduriz Etxebeste, Egoitz. (2019/12/01). Trantsizio energetikoan trabatuta. Elhuyar zientzia eta teknologia, 46-51 or..
  13. (Gaztelaniaz) «Limpiemos las maneras sucias de cocinar» blogs.worldbank.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  14. (Gaztelaniaz) de Arana, Cosme. (2012-01-09). Eficiencia Energética. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  15. (Gaztelaniaz) de Arana, Cosme. (2012-01-09). Eficiencia Energética. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  16. (Gaztelaniaz) AMEDIRH, Redacción. «Importancia del Acceso a la Energía en el Desarrollo Sustentable | Blog Recursos Humanos | AMEDIRH» www.amedirh.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  17. (Ingelesez) «Goal 7: Affordable and Clean Energy - SDG Tracker» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  18. (Gaztelaniaz) «Limpiemos las maneras sucias de cocinar» blogs.worldbank.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  19. (Ingelesez) «Goal 7: Affordable and Clean Energy - SDG Tracker» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  20. (Ingelesez) «Goal 7: Affordable and Clean Energy - SDG Tracker» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  21. (Ingelesez) «Goal 7: Affordable and Clean Energy - SDG Tracker» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  22. La historia de las imagenes. .
  23. (Gaztelaniaz) «¿Cuál fue el primer Barco de Vapor? ¿Quién lo inventó y cuándo?» Terránea 2018-04-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  24. (Gaztelaniaz) Joseph Wilson Swan. 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  25. «Jacob van Ruisdael - 24 obras de arte - pintura» www.wikiart.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
  26. a b (Gaztelaniaz) Eólica - Descubre La Energia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu