Euskal Y-aren tarteak

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriaren tarteak, hedabideetan Euskal Y-a izenaz ezaguna den trenbidearen tarteak dira. Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza erdibana eraikitzen ari dira.

Euskal Y-aren tarteen mapa, 2019ko ekainean.      Bukatuta     Lanean     Esleituta     Esleitzeke

Gasteiz-Bilbo, Bergarako lotura eta Astigarraga-Irun eta Oiartzun-Behobia arteko tarteak ere Espainiako Sustapen Ministerioak eraikitzen ari ditu, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresaren bidez.

Bergara-Lezo arteko tarteen eraikuntza, berriz, Eusko Jaurlaritzaren esku daude, Euskal Trenbide Sarea enpresaren bitartez.

  • Gasteiz-Bilbo atalean 17 tarte daude guztira, 7 Araban eta 10 Bizkaian.
  • Bergarako loturan 3 tarte daude, bakarra Bizkaian eta beste biak Gipuzkoan.
  • Bergara-Behobia atalean 24 tarte daude, guztiak Gipuzkoan, eta horietatik 20 Euskal Trenbide Sareak eraikitzen ditu,[1] gainontzeko 4 tarteak, aldiz, ADIFen esku daudela.

Araban aldatu

Euskal Y-aren Arabako tarteak Espainiako Sustapen Ministerioak eraikitzen ari ditu osorik, Adifen bitartez. Ibilbide arabarraren lehen tartea 2006ko martxoan esleitu zen.

Aramaio - Arrasate aldatu

Tarte honek 3,39 kilometroko luzera dauka eta 2007ko martxoaren 30ean esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 57,57 milioi euroko aurrekontua eta 30 hilabeteko epearekin. Trenak gelditzeko eta aurreratzeko 1.196 metroko luzerako gune berezia eraiki da tarte horretan. Horrez gain, erliebeak eraginda Atxetarriko tunela (568 m) eta bi bidezubi eraiki dira: A-2620 errepidea gurutzatzen duen bidezubia (1.401m) eta Etxeberriko zubia (312 m). Tartea bukatuta dago.

Eskoriatza - Aramaio aldatu

Tarte honek 5,58 kilometroko luzera dauka eta 2007ko martxoaren 30ean esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 80,91 milioi euroko aurrekontua eta 29 hilabeteko epearekin. Guztira hiru zubi eta lau tunel eraiki dira tarte honetan: Zarimutz (261 m), Uriarte (282 m) eta GI-3343 errepidearen gaineko zubia (471 m) eta Uruburu-1 (475 m), Uruburu-2 (460 m), Mazmela (384 m) eta Induspeko tunela (2.224 m). Tartea bukatuta dago.

Legutio - Eskoriatza (II. azpizatia) aldatu

Tarte honek 2,4 kilometroko luzera dauka eta 2006ko abenduaren 26an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 65,69 milioi euroko aurrekontua eta 45 hilabeteko epearekin. Albertiako tunelaren 2,1 kilometroko tartea eraikitzen ari da zati honetan. Albertiako tunelak guztira 4,8 kilometroko luzera izango du.

Legutio - Eskoriatza (I. azpizatia) aldatu

Tarte honek 5 kilometroko luzera dauka eta 2006ko abenduaren 26an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 65,04 milioi euroko aurrekontua eta 45 hilabeteko epearekin. Bageta erreka zeharkatzeko zubia (guztira 179 metroko luzera) eta Albertia tunelaren lehen zatia eraiki dira tarte honetan. Albertiako tunelak dituen 4,8 kilometroetatik 2,7 kilometro dagokio zati honi. Tartea bukatuta dago.

Arratzua-Ubarrundia - Legutio (II. azpizatia) aldatu

Tarte honek 5,2 kilometroko luzera dauka eta 2006ko martxoaren 31n esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 34,28 milioi euroko aurrekontua eta 24 hilabeteko epearekin. Gasteizko tartearen ondorengo zatia izanik, lotune bereziak eraiki dira, horien artean, Miñaoko lotura (208 metro), AP-1 autobidearen (Maltzaga-Urbina) azpiko pasabidea, Lukoko tunela (970 metro) eta Rejaltza ibaia zeharkatuko duen zubia (139 metro). Tartea bukatuta dago.

Arratzua-Ubarrundia - Legutio (I. azpizatia) aldatu

Tarte horrek 2,54 kilometroko luzera dauka eta 2007ko abenduaren 26an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 22,1 milioi euroko aurrekontua eta 20 hilabeteko epearekin. Euskal Y-aren tarte honetan bi zubi eraiki dira: N-1 errepidea eta Zadorra ibaia igarotzen dituen 505 metro luzeko zubia, eta Gasteiz-Maltzaga trenbidea gaineko 236 metroko zubia. Tartea bukatuta dago.

Gasteiz - Arratzua-Ubarrundia (Gasteiza sarrera) aldatu

Tarte hau oraindik esleitu gabe dago, Arabako hiriburuan abiadura handiko trenak izango duen ibilbidearen informazio-azterketa idazten hasiko baitira ADIF eta Euskal Trenbide Sarearen artean. 2017ko otsailaren 28an Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak adostu zutenez, trenbidea Arkautetik helduko da Gasteizera, trenen helmuga Datoko geltokia izanik, 2,9 kilometro luze den lurpeko trazadura jarraituta.[2]

Bizkaian aldatu

Euskal Y-aren Bizkaiko tarteak Espainiako Sustapen Ministerioak eraikitzen ari ditu osorik, Adifen bitartez. Ibilbide bizkaitarraren lehen tartea 2007ko urtarrilean esleitu zen.

Basauri - Bilbo (Bilbora sarrera) aldatu

Tarte hau oraindik esleitu gabe dago, Bizkaiko hiriburuan abiadura handiko trenak izango duen ibilbidearen informazio-azterketa idazten hasiko baitira ADIF eta Euskal Trenbide Sarearen artean. 2017ko otsailaren 28an Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak adostu zutenez, trenen helmuga Abandoko Indalecio Prieto geltokia izango da, zeinak lurpeko bi solairu berri izango dituen, gaur egun trenbidez jositako 90.000 metro koadro askatuz.[2] Geltoki berriko -2 solairuan abiadura handiko trenentzako 8 trenbide sortuko dira, eta -1 solairuan Renfeko Aldirientzako 5 trenbide eta Feverentzako beste 3 trenbide jarriko dira martxan.

Galdakao - Basauri aldatu

Tarte honek 3,53 kilometroko luzera dauka eta 2007ko abenduaren 26an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 49,41 milioi euroko aurrekontua eta 28 hilabeteko epearekin. Guztira 67,7 milioi euroko aurrekontua eta 30 hilabeteko epearekin. Euskal Y-aren tarte honek Galdakao, Zaratamo, Arrigorriaga eta Basauri zeharkatuko ditu. Guztira bi zubi eraiki dira, bata Nerbioi ibaiaren gainekoa (438 metro) eta bestea Zaratamon (2.728 metro). Tartea bukatuta dago.

Lemoa - Galdakao aldatu

Tarte honek 5,42 kilometroko luzera dauka eta 2007ko urriaren 26ean esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 69 milioi euroko aurrekontua eta 32 hilabeteko epearekin. Trenbidearen tarte honek honako zubiak izango ditu: Bistibieta (180 m), Ibaizabal ibaiaren gaineko zubia (458 m) eta Galdakaoko zubia (230 m). Eraikitzen ari diren tunelen artean Galdakaoko tunela (1.826,9 metro) eta Galdakaoko tunel artifiziala (230 metro) daude.

Zornotza - Lemoa aldatu

Tarte honek 3,45 kilometroko luzera dauka eta 2007ko irailaren 29an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 45 milioi euroko aurrekontua eta 28 hilabeteko epearekin. Trenbidearen tarte honek honako tunelak ditu: Gazelai (1.365 metro), San Roman (725 metro) eta Marrageruena (362 metro). Horrez gain, etorkizunean eraikiko den Boroa-Lemoa autobidearen gainean 5,5 metroko altueran egongo den bidezubi bat eraikiko da. Tartea bukatuta dago.

Zornotza - Zornotza aldatu

Tarte honek 5,03 kilometroko luzera dauka eta 2007ko irailaren 29an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 67,99 milioi euroko aurrekontua eta 27 hilabeteko epearekin. Trenbidearen tarte honek honako zubiak izango ditu: Arkatxa (162 m), San Antonio-Malaespera (837 m), San Lorentzo (117 m), Leginetxe (260 m) eta Ibaizabal ibaiaren gaineko zubia (390 m). Horrez gain, honako tunelak zulatzen ari dira: Artea (330 metro), Orranpe (505 metro), Erribaso (330 metro) eta Arizbakarra (385 metro). Azken biak tunel artifizialak dira.

Durango - Zornotza aldatu

Tarte honek 4,6 kilometroko luzera dauka eta 2007ko urriaren 26an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 70,02 milioi euroko aurrekontua eta 30 hilabeteko epearekin. Tarte hontan eraikitzen ari diren zubiak honakoak dira: Larrinagatxu (66 metro), Etxena (428 metro), Betzuen (280 metro) eta Bernagoitia I eta II, 36 metroko luzerarekin biak. Horrez gain, honako tunelak daude: San Andres (703 metro), Urzelai (661 metro) eta Olabarrie I eta II (481 eta 409 metro, hurrenez hurren). Olabarrieko bi tunelen artean beste tunel artifizial bat eraikitzen ari da, 172 metro luze dena.

Abadiño - Durango aldatu

Tarte honek 3,52 kilometroko luzera dauka eta 2007ko urtarrilaren 26an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 50,71 milioi euroko aurrekontua eta 21 hilabeteko epearekin. Guztira bi zubi eta bi tunel eraiki dira: Untxilla (300 metro) eta Mañaria (616 metro) zubiak; eta Eguzkiza (664 metro) eta Mendigain (961 metro) tunelak. Tartea bukatuta dago.

Atxondo - Abadiño aldatu

2014ko abenduaren 16an jakin zenez, Atxondo eta Abadiño arteko AHTren obren lizitazioa baimenduko zuen Madrilek abenduaren 19an. EAJk Espainiako Kongresuan zuen ordezkari Aitor Estebanek kritikei aurre eginez iragarri zuen Rajoyk, eta ukatu zuen Urkulluren eskaeren aurrean "entzungor" zegoela[3]. Udalak ohartarazi zuen proiekturik ere ez zegoela eta desjabetzeak egin gabe zeudela[4].

Abenduaren 19an, Atxondo eta Abadiño arteko AHTaren obren lizitazioa onartu zuen Ministro Kontseiluak[5].

Tarte honek 6,6 kilometroko luzera dauka eta 2015eko ekainaren 26an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 68,7 milioi euroko aurrekontua eta 21 hilabeteko epearekin. Guztira zortzi zubi eraikitzen ari dira

Elorrio - Atxondo aldatu

Tarte honek 2,6 kilometroko luzera dauka eta 2011ko irailaren 30ean esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 45,78 milioi euroko aurrekontuarekin. Tarte honetan daude Kinatol (880 metro), Zabaleta ibaiaren gaineko (320 metro) eta Larrazabal (200 metro) ibaiaren gaineko zubiak.

Arrasate - Elorrio aldatu

Tarte honek 4,44 kilometroko luzera dauka eta 2007ko urtarrilaren 26an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 69,70 milioi euroko aurrekontua eta 33,5 hilabeteko epearekin. Udalaitz mendia zeharkatuko duen tunela izango da zati honetako lanik ikusgarriena, 3,16 kilometroko luzerarekin, Euskal Herriko tunelik luzeenetarikoa izango dena. Horrez gain, Karraskaingo tunela (410 m) eta Gabaundiko (223 m) eta Kobateko (94 m) zubiak eraikiko dira.

Tarte hori Euskal Y-aren hiru adarrak batzen diren tokian izango da, Gasteiztik datozen trenak Bilborantz desbideratzen diren tartean alegia.

Bergarako lotura aldatu

Euskal Y-aren Gasteiz-Bilbo, Gasteiz-Donostia eta Bilbo-Donostia trenbideek Arrasate-Bergara-Elorrio inguruan egiten dute lotura. Gune honi Bergarako lotura deritzo, eta Espainiako Sustapen Ministerioak eraikitzen ari du osorik, ADIFen bitartez.

Hasierako proiektuari jarraituz, Bergarako loturak bost tarte zituen: Gasteiz-Donostia adarrean Arrasate - Bergara (Kobate), 2,9 kilometroko luzerarekin; Arrasate - Bergara (Zumelegi), 2,7 kilometroko luzerarekin; eta Arrasate - Bergara (Angiozar), 2,6 kilometroko luzerarekin eta 2015eko martxoaren 27an esleituta. Bilbo-Donostia adarrean, berriz, Elorrio - Bergara, 2,6 kilometroko luzerarekin eta 2015eko martxoaren 27an esleituta; eta Elorrio - Elorrio, 2,9 kilometroko luzerarekin.

2016ko ekainaren 17an ADIFek bertan behera utzi zituen lotura honetan zeuden esleitutako tarteen kontratuak, kontratisten eta Gobernuaren arteko hainbat ezadostasun gertatu ondoren.[6] Hala, ADIFek eraikuntza-proiektu berriak idatzi zituen, eta bost tarte izatetik hiru izatera pasa zen Bergarako lotura.[7]

Arrasate - Elorrio - Bergara (1. sektorea) (Bilbo-Donostia eta Gasteiz-Donostia adarrak) aldatu

Tarte honek 5,1 kilometroko luzera dauka eta 2018ko maiatzaren 23an esleitu zion Espainiako Sustapen Ministerioak OHL, Geotúnel, Construcciones Adolfo Sobrino eta G&O enpresen Aldi Baterako Enpresa Elkarteari. Guztira 134 milioi euroko aurrekontua eta 38 hilabeteko epea du. Sektore honek hiru tunel –Udalaitz ekialdea (2,3 kilometro), Udalaitz mendebaldea (2,3 km) eta Kortazar (1,6 km)– eta bi zubi –Arantostei (20 metro) eta Angiozar (200 m)– izango ditu.[8]

Arrasate - Elorrio - Bergara (2. sektorea) (Gasteiz-Donostia adarra) aldatu

Tarte hau bi trenbide bakarreko adarrez osatuta dago, 5,20 eta 5,28 kilometroko luzerakoak, eta 2018ko uztailaren 16an esleitu zion Espainiako Sustapen Ministerioak Dragados, Tecsa eta Amenabar enpresen Aldi Baterako Enpresa Elkarteari. Guztira 151 milioi euroko aurrekontua eta 30 hilabeteko epea du. Sektore honek lau tunel –Karraskain ekialdea (448 metro), Karraskain mendebaldea (543 m), Udalaitz ekialdea (4.620 m) eta Udalaitz mendebaldea (4.646 m)– eta bi zubibide –Kobate ekialdea (83 metro) eta Kobate mendebaldea (28 m)– izango ditu.[9]

Arrasate - Bergara (3. sektorea) (Bilbo-Donostia adarra) aldatu

Tarte honek 2,8 kilometroko luzera dauka eta 2018ko uztailaren 30ean esleitu zion Espainiako Sustapen Ministerioak Campezo, Comsa, Cycasa eta Nortunel enpresen Aldi Baterako Enpresa Elkarteari. Guztira 66,3 milioi euroko aurrekontua eta 37 hilabeteko epea du. Sektore honek tunel bat –Kortazar (1,9 kilometro)– eta bi zubibide –573 eta 66 metro luzerakoak– izango ditu.[10][11]

Gipuzkoan aldatu

Gipuzkoan, Bergaratik Lezora doan zatia (Y-aren goi-eskuineko adarra) eraikitzeaz Eusko Jaurlaritza arduratzen da, Euskal Trenbide Sarea sozietatearen bidez. Aldiz, Astigarragatik Bidasoa ibairaino doazen tarteak Espainiako Sustapen Ministerioak eraikitzen du, Adifen bitartez. Eusko Jaurlaritzak eraikitzen duen zatiak hogei tarte ditu guztira, eta Sustapen Ministerioak eraikitzen duena, ordea, beste lau. 2012an, lanak aurreratuena dituen lurraldea da Gipuzkoa. Lehen tartea 2007ko urrian esleitu zen.

Bergara - Bergara aldatu

Tarte honek 3,16 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Bergara - Antzuola aldatu

Tarte honek 4,29 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Antzuola - Ezkio-Itsaso mendebaldea aldatu

Tarte honek 3,56 kilometroko luzera dauka. Lanean.

Antzuola - Ezkio-Itsaso ekialdea aldatu

Tarte honek 3,40 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Ezkio-Itsaso aldatu

Tarte honek 2,84 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Ezkio-Itsaso - Beasain aldatu

Tarte honek 2,49 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Beasain Mendebaldea aldatu

Tarte honek 1,87 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Beasain Ekialdea aldatu

Tarte honek 2,16 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Ordizia - Itsasondo aldatu

Tarte horrek 2,86 kilometroko luzera dauka eta. Guztira 60,29 milioi euroko aurrekontua eta 31 hilabeteko epea du tarteak. Ordizia eta Itsasondo arteko tartea 2.814 metro luze den tunelak osatzen du. Tartea bukatuta dago.

Legorreta aldatu

Tarte honek 3,59 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Tolosa aldatu

Tarte honek 3,79 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Tolosa - Hernialde aldatu

Tarte honek 3,81 kilometroko luzera dauka. 2014ko urriaren 23an, zulo handia ireki zen AHTko lanetan, Hernialden. Horrelako hondoratzeak «ohikoak» direla eta jada konponduta zegoela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak. Anoetako tunela egiten ari ziren gunean ireki zen.[12] Hernialdeko zuloa urriaren 6an agertzen hasi zela adierazi zuen Ana Oregik[13]. Tartea bukatuta dago.

Hernialde- Zizurkil aldatu

Tarte honek 5,87 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Zizurkil - Andoain aldatu

Tarte honek 4,97 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Andoain - Urnieta aldatu

Tarte honek 2,81 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Urnieta - Hernani aldatu

Tarte honek 5,25 kilometroko luzera dauka. Tartea bukatuta dago.

Hernani - Astigarraga aldatu

Tarte honek 2,48 kilometroko luzera dauka. Lanean.

Astigarraga - Lezo (I. azpizatia) aldatu

Esleitu gabe.

Astigarraga - Lezo (II. azpizatia) aldatu

Esleitu gabe.

Astigarraga - Lezo (III. azpizatia) aldatu

Esleitu gabe.

Astigarraga - Donostia aldatu

Tarte honek 3,29 kilometroko luzera dauka eta 2016ko apirilaren 1.an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 20,43 milioi euroko aurrekontuarekin. Tarte honetan egiten ari den lana hirugarren erraila ezartzean datza, Euskal Y-a eta Madril-Hendaia ohiko trenbideen ibilbideak bateragarri egiteko.[14]

Donostia - Irun aldatu

2016ko apirilaren 1.an esleitu zuen Espainiako Sustapen Ministerioak, guztira 20,43 milioi euroko aurrekontuarekin. Tarte honetan egiten ari den lana hirugarren erraila ezartzean datza, Euskal Y-a eta Madril-Hendaia ohiko trenbideen ibilbideak bateragarri egiteko. Tarte honen barruan tren geltoki berria dago. Trenek Atotxako geltokira heltzeko eraikuntza-proiektua idazten ari dira ADIF eta Euskal Trenbide Sarearen artean. Gaur egungo geltokiak Tabakalera inguruarekin bat egingo du.[15]

Irungo adarra aldatu

Lanean.

Oiartzun - Behobia aldatu

Esleitu gabe.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Trenbide Sarea. (2017-06-30). (PDF) EUSKADIKO TRENBIDE SARE BERRIA GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN (BERGARA-LEZO) Obren hiruhileko txostena. , 5 or. (Noiz kontsultatua: 2017-06-30).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b (Gaztelaniaz) De la Serna y Tapia acuerdan la integración de la Alta Velocidad en las capitales vascas - Noticias - Sala de Prensa - Ministerio de Fomento. (Noiz kontsultatua: 2017-07-03).
  3. «Atxondo eta Abadiño arteko AHTren obren lizitazioa onartuko du etzi Madrilek», Berria, 2014-12-17
  4. Iñaki Petxarroman, «Atxondo, AHTaren hesia», Berria, 2014-12-18
  5. «Atxondo eta Abadiño arteko AHTaren obren lizitazioa onartu du Madrilek», Berria, 2014-12-19
  6. AHTren Bergarako lotuneko kontratuak bertan behera utzi ditu Adif erakundeak. (Noiz kontsultatua: 2017-07-03).
  7. (Gaztelaniaz) «El rediseño del nudo de Bergara agilizará las obras que arrancan dentro de un año» diariovasco.com 2017-03-18 (Noiz kontsultatua: 2017-07-03).
  8. (Gaztelaniaz) «La ejecución del nudo de Bergara del TAV arrancará antes del verano» El Diario Vasco 2018-05-24 (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  9. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «AHTren Arrasate-Elorrio-Bergara zatia eraikitzeko lanak esleitu dituzte» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  10. (Gaztelaniaz) «Adif - Contratación» www.adifaltavelocidad.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-08).
  11. (Gaztelaniaz) «Adif completa la adjudicación del Nudo de Bergara con las obras del tercer sector. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-08-08).[Betiko hautsitako esteka]
  12. «Zulo handia zabaldu da AHTko lanetan, Hernialden», EiTB, 2014-10-23.
  13. Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Hernialdeko zuloa urriaren 6an agertzen hasi zela erran du Ana Oregik», Berria, 2014-12-18
  14. Fomento adjudica la instalación del tercer carril entre Astigarraga e Irún por 20,4 M€. (Noiz kontsultatua: 2017-07-03).
  15. (Gaztelaniaz) El Consejo de Ministros encomienda al Gobierno Vasco la ejecución de la variante sur ferroviaria de Bilbao - Noticias - Sala de Prensa - Ministerio de Fomento. (Noiz kontsultatua: 2017-07-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu