Gala Dalí, jaiotzaz Elena Ivanovna Diakonova (Kazan, Errusia, 1894ko irailaren 6a - Port Lligat, Girona, 1982ko ekainaren 10a) artista surrealista izan zen, eta Paul Éluard eta Salvador Dalí bere bi senarren musa.[1]

Gala Dalí

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЕлена Дмитриевна Дьяконова
JaiotzaKazan1894ko irailaren 7a
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaCastle of Púbol (en) Itzuli
HeriotzaPort Lligat (en) Itzuli1982ko ekainaren 10a (87 urte)
Hobiratze lekuaCastle of Púbol (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Eugène Grindel Eluard  (1917 -  1929)
Salvador Dalí  (1958ko abuztuaren 8a -  1982ko ekainaren 10a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
katalana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta artista
Mugimenduasurrealismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

Find a Grave: 16783050 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kazango intelektualen familia batean jaio zen eta haren aita Ivan Diakonov Errusiako Inperioko Nekazaritza Ministerioko funtzionarioa izan zen. Ondorioz, Siberian zehar bidaiatu zuten bere karguagatik. Senar-emazteek beste hiru seme-alaba izan zituzten eta Pokróvskoye-n bizi izan ziren denboraldi labur batez, amonaren etxean.[2]

Hamaika urteko neskatoa zela, aita hil ostean, amak bizitza berregin zuen Moskuko abokatu judu batekin, benetako aitatzat hartuko zuena. Hori dela-eta, hiriburuko Arbat kale famatura lekualdatu ziren, eta han sortu zen Marina Tsvetaeiva poetaren adiskidetasuna eta Dostoievski bezalako klasikoekiko mirespena.

Paul Éluard aldatu

Bere kalifikazio nabarmenengatik, irakasle partikular izateko gaitu zuten, nahiz eta 1912an, tuberkulosiaz gaixotu ostean, Clavadeleko erietxe batean sartu zuten, Suitzan Davosetik gertu. 19 urte zituen eta, garai hartan, bere lehen senarra izango zena ezagutu zuen: Eugène Grindel Eluard, Paul Éluard izengoitiz ezagunagoa. Adin beretsukoak eta irakurzale handiak izateak gazteak gerturatu zituen, bien arteko maitasuna piztuz; bi urte beranduago, sendatuta, erietxea utzi eta beren herrialdeetara itzuli ziren, elkarrekin ezkontzeko promesarekin. Gala Éluardekin karteatzen jarraitu zuen eta Europa zeharkatu zuen 1916 urte hasieran, Lehen Mundu Gerraren erdian, Parisen Éluard-en gurasoen egoitzara joateko. 1917ko otsailaren 21ean ezkondu ziren eta urtebetera Cécile jaio zen, Galak izandako alaba bakarra eta harengan ama-sen gutxi esnatu zuena.[3][4]

Senarrak surrealismoarekin izandako lehen harremanei esker, bera ere interesatzen hasi zen. Senar-emazteok sexu-portaera liberala zuten eta harreman sentimentala izan zuten Max Ernst alemanarekin (Galaren hainbat erretratu egingo zituena), eta beste artista batzuekin, hala nola Louis Aragonekin, beraren musa ere bihurtuko zuena. Dena den, Gala ez zen gainerako surrealisten inspirazio hutsa izan, mugimenduaren ia emakume bakartzat hartu zuten. Hala ere, honen izaera gogorragatik bere kontrako jarrera erakutsi zuten batzuk, hala nola André Breton edo Luis Buñuelek.[5]

 
Salvador Dalík egindako Gala Leihoan, Marbellan kokatua.

Salvador Dalí aldatu

Senar-emazteak Cadaquesera, Gironako kostaldera joan ziren 1929ko abuztuan, René Magritte, Luis Buñuel eta beste lagun batzuekin, Salvador Dalí ezagutze asmoz.[6] Berau Gala baino hamar urte gazteagoa izan arren, elkar maitemindu ziren, eta harreman polemiko bati ekin zioten, urte horretan gauzatutako Gala eta Éluard-en dibortzioarekin amaitu zena.[7] Dalí eta Gala 1932an ezkontza zibilaren bitartez lotu ziren Parisen.

Dalíren inspiraziorik handiena izan zen, haren berbetan «eromenetik eta heriotza goiztiarretik salbatu zuen bakarra». Bere jenialtasunaz haratago, Dalí gizon arazotsua eta ziurtasun gabekoa zen, bere burua antolatzea kostatzen zitzaiona, Galak jardun zuen bere agente gisa, bitartekari lanak eginez jenioaren eta mundu errealaren artean, batez ere 1940an Estatu Batuetara ihes egin zutenean, nazismoa Pariserantz zihoala-eta. Han zortzi urte eman zuten, Galak kudeaketa zereginetan aritzeak, zeresan asko sortu zuen eta materialista izatea egotzi zioten. Ezkontzaz kanpoko harreman asko ere izan zituen, eta Dali ez zen inoiz haien aurka agertu. Agian kandaulismoaren morboaz liluratuta zegoelako, voyeurismoaren antzeko parafilia bat.

Gala artista gazteentzako mezenasa izan zen eta esaterako, opari garestiak egiten zizkion Jeff Fenholt rock-abeslariari: Daliren pinturak oparitu zizkion, ustez eta milioi bat dolarreko etxea Long Island-en.

Cadaquéseko erdigunetik gertu, Portlligaten, arrantzale etxe bat erosi zuen bikoteak, urteen poderioz eta beharren arabera ondoko beste etxe batzuen erosketarekin zabaldu zutena: bera izan zen babesleku, lagunen bilgune eta artistaren tailerra. Eraikin guztien baturarekin museoa bihurtu dute etxea.

Salvador eta Gala 1958ko abuztuaren 8an zeremonia intimo batean ezkondu ziren berriro, Aingeruen Santutegian (San Martivell, Girona) oraingoan erritu katolikoagatik, ze Gala kristaua bai baina ortodoxoa zen.[5]

1968an, pintoreak Galari Puboleko gaztelua erosi zion, Gironako Ampurdán Beherako herrixka txiki batean, Galaren gozamenerako. Beti desio izan zuen bat izatea. Baldintza bakarra jarri zuen emazteak: senarra espreski idatziz gonbidatua zenean soilik sar zitekela. Parte hartu zuen apainketan, zer eta zelan jarri eskatuz Salvadorri. Gala 1971 eta 1980 bitartean biziko zen gazteluan, beti ere uda aldean. Maite zuen bakarrik gidatzea bertarainok, bihurgunez betetako errepideetan euren Cadillac urdinaren gidari izateak aske sentiarazten zuen.[8]

Gala Dalí 1982ko ekainaren 10ean Port Lligateko senar-emazteen etxean hil zen, eta bikotearen Cadillac automobilean Púboleko gaztelura eraman zuten, biontzat Dalik diseinatutako kriptetako baten lurperatzerako. Gaztelua berriztatu zenean, nahita bi kripta eraiki ziren bata bestearen ondoan, eskuak lur azpian elkartzeko aukera ematen zutena.[5] Hara lekualdatu zen margolaria, bere bizitzako azken urteak igaro eta bere maiteminetik ez aldentzeko. Dena den, Galaren ondoko kriptan ez zuten ehortzi, logelan sortutako sutearen ondorioz 1984an Figueresera joan behar izan zelako. Puboleko gazteluko sakoneko hilobi bikoitzean emaztearen gorpuzkinak daude bakarrik.[9]

Eragina aldatu

Galak jenio artistiko eta sortzaileak sumatzen jakin zuen. Emakume libre eta kultua zen, bere garaiko estereotipoetatik deserrotu zena. Nortasun konplexu eta poliedrikokoa, Dalí bera bezain surrealista, bere figura arakatu eta bere eskuizkribuak irakurri dituzten guztiek bat egiten dute: Éluard-en eta Dalíren sormen-jeinua martxan jarri zuen motorra izan zela, eta ez zela musa bakarrik izan; bien lanean aktiboki parte hartu zuen, nahiz eta gero haiek sinatzen zuten. Dena den, Dalík une batetik aurrera bien sinadura jartzearen erabakia hartuko du.

« “Gala maite dut aita eta ama baino gehiago, Picasso baino gehiago eta dirua bera baino gehiago ". »
Salvador Dalí

“Funtsean, ez dakizu non amaitzen den Gala eta noiz hasten den Dalí” dio Montserrat Aguerrek, Gala-Salvador Dalí Fundazioaren zuzendariak. Gala musa eta modeloa baino askoz gehiago izan zen: Daliren administratzailea zen eta haren artelanetan zuzenketak eta iradokizunak egiten zituen. Bere sormena ez ezik, lanerako kontzentrazioa ere sustatzen zuen. Dali alfer samarra zen eta emaztearengatik eta harentzat margotu zuen. Dalíren lan piktorikoaren helburua izan zen maiz: bere lanean, Galak hainbat rol hartu zituen, hala nola, Port Lligateko Ama Birjina izeneko pinturan kristauarena (1950) edo Leda atomikoan irudi mitologikoa (1949). Dalík egindako pintura ugariek erakusten dute zion maitasun eta miresmena.

Liburuak aldatu

Galak Salvadorrek bezala bere memoriak idatzi zituen eta eskuizkribu hori zendu ostean argitaratu zen: 2011. urtean, Púbol-eko gazteluan bere egunkaria aurkitu zuten, frantsesez idatzia, eta Gala-Salvador Dalí Fundazioak Galaxia Gutenberg argitaletxearen eskutik plazaratu zuen, La vida secreta: Diario inédito izenburupean.[10]

  • Gala - Dalí (Espasa)( 2016) eleberrian Carmen Domingo idazleak Galaren bizitza kontatzen du.
  • Arrotza. Gala Dalíren erretratu intimoa (La intrusa. Retrato íntimo de Gala Dalí) (2018)Monika Zgustovaren lana.

Erreferentziak aldatu

  1. Galaren jaiotze-dataren zuzenketa, 1915ean Moskuko M.G. Briujonenko Emakume Institutuko graduazio-diploman jasotakoa. Bertan, 1894ko abuztuaren 26an jaio zela ere gehitzen da (Egutegi juliotarra), gregoriar egutegian irailaren 7ari dagokiona. Bere erlijioa ortodoxoa izan zen eta errusiar administrazioko goi kargu baten alaba izan zen. (Iturria: Gala Daliren artikulua: Musa baten sekretuak, J.J. Navarro Arisa, "El País Semanal", Madril, Espainia, 1994ko abuztuaren 14a.)
  2. Hoy, Rusia. (may. 15, 2013). «Los orígenes de Gala, la inspiración rusa de Dalí» es.rbth.com.
  3. «Registres paroissiaux et état civil de Saint-Denis (1554-1912). Registres du Carmel et des hôpitaux (1683-1792).» Archives municipales de Saint-Denis.
  4. «Elena Ivanovna Diakonova | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es.
  5. a b c Biografía de Gala. Gala (Kazán, Rusia, 1894 - Portlligat, Girona, 1982). .
  6. Shelley, Landry. "Dalí Wows Crowd in Philadelphia". Unbound (The College of New Jersey), Spring 2005.
  7. «Dalí, Gala, Eluard | Cultura | elmundo.es» www.elmundo.es.
  8. «Biografía de Gala | Fundació Gala - Salvador Dalí» www.salvador-dali.org.
  9. País, Ediciones El. (31 de agosto de 1984). Salvador Dalí sufre quemaduras leves al incendiarse su habitación en Púbol. ISSN 1134-6582..
  10. SERRA, CATALINA. (7 de abril de 2011). Aparece un diario inédito de Gala Dalí. ISSN 1134-6582..

Kanpo estekak aldatu