Espainiako zinema herrialde horretako zinematografia-industriak sortzen du.

Historia

aldatu

Hastapenak

aldatu
 
Morena Clara musikala (1936).

Espainian izandako lehendabiziko zinema-ekitaldiak Madrilen izan ziren 1896ko maiatzean: Edwin Rousby hungariarrak hilaren 11n animatografo eta maiatzaren 13an Jean Busseretek Lumièretarren zinematografo erakutsi zituzten.[1]

Hurrengo urtean lehenengo espainiar filmak egin zituzten: Joseph Sellierrek El Entierro del General Sánchez Bregua (1897) eta Eduardo Jimeno Correasek Salida de la misa de doce de la Iglesia del Pilar de Zaragoza (1899) grabatu zituzten. [2] Nazioartean ezaguna izan zen lehenengo espainiar zuzendari Segundo de Chomón izan zen, efektu berezietan aitzindaria izan zena.

1910eko hamarkadan «españolada» izeneko generoa sortu zen, 1980ko hamarkadaraino heldu zena. Hastapen haietan Nobleza baturra (1925), Vida de Cristóbal Colón y su descubrimiento de América (1917) edo Los misterios de Barcelona (1916) nabarmendu zen.

Florián Reyren La aldea maldita (1930) filmak Parisen ospea lortu zuen, Buñuel eta Dalí Un chien andalou estreinatu zuten bitartean.

Espainiako Bigarren Errepublikarekin batera, soinudun zinema heldu zen eta 1935erako 24 film grabatu zituzten, tartean La hermana San Sulpicio (1934) ospetsua.

Gerra Zibila eta gerra osteko zinema

aldatu
 
Marisol haur-aktorea 1962an

Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, espainiar zinemaren loraldia amatatu zen. Gerran, bando biek propaganda-zinemari ekin zioten eta gerra ostean, profesional asko erbesteratu ziren.

Frankismoak zentsura eta gaztelaniarako bikoizketa inposatu zituen. Hala ere, Ignacio F. Iquino (El difunto es un vivo, 1941), Rafael Gil (Huella de luz, 1941), Juan de Orduña (Locura de amor, 1948), Arturo Román, José Luis Sáenz de Heredia (Raza, 1942) edo Edgar Neville (La torre de los siete jorobados, 1944) bezalako zuzendariak sortu ziren.

1950eko hamarkadan zinemaldiak sortu zituzten: 1953an Donostiako Zinemaldia eta 1956an Valladolideko Seminci. Ladislao Vajdaren Marcelino pan y vino (1955) nazioartean arrakastatsua izateko lehenengo espainiar filma izan zen.

Neorrealismoren eragina nabarmena izan zen orduko zuzendariengan: Antonio del Amo, José Antonio Nieves Conde (Surcos, 1951), Juan Antonio Bardem (Muerte de un ciclista, 1955, eta Calle Mayor, 1956), Marco Ferreri (Los chicos, 1958, El pisito, 1959, eta El cochecito, 1960), José María Zabalza (Tambien hay cielo sobre el mar, 1956) eta Luis García Berlanga (Bienvenido, Mister Marshall, 1952, Calabuch, 1956, Los jueves, milagro, 1957, Plácido, 1961, eta El verdugo, 1963).

1960ko hamarkadan, ezkertiar zuzendariek lana lortu eta zenbait film egin zituzten: Mario Camus (Young Sánchez, 1964); Miguel Picazo (La tía Tula, 1964); Francisco Regueiro (El buen amor, 1963); Manuel Summers (Del rosa al amarillo, 1963) eta Carlos Saura (La caza, 1965).

Transitzioaren zinema

aldatu

1970eko hamarkadan zentsura kendu eta destape eta landismo bezalako generoak sortu zituzten. Gerra eta frankismoa ere berrikusi zituzten: Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1976), El espíritu de la colmena (Víctor Erice, 1973), Pim, pam, pum... ¡fuego! (Pedro Olea, 1975) edo La escopeta nacional (Luis García Berlanga, 1978) film nabarmenak izan ziren.

José Luis Garcik 1982an espainiar zinemagile batek lortutako lehenengo Oscar Saria lortu zuen, Volver a empezar filmari esker. Filmen ekoizpena zeharo handitu zen eta ikus-entzuleek Fernando Colomo edo Fernando Truebaren «comedia madrileña», Álex de la Iglesia eta Santiago Seguraren umore beltza eta Pedro Almodóvarren melodramak ikusi zituzten. Gero Alejandro Amenábar edo Julio Médem bezalako zuzendariak sortu ziren.

1987an AACCEk urtero lan onenak saritzeko Goya Sariak sortu zituen.

Zifrak

aldatu
Urtea Ikus-entzule guztiak (milioi) Espainiar zinemaren ikus-entzule (milioi) % Filmik arrakastatsuena Ikus-entzule (milioi) % espainiar zineman
1993 92,5 8,6 9,07 Kika 1,0 11,6
1994 94,2 7,1 7,29 La pasión turca 1,2 16,9
1995 96,7 11,6 12,27 El día de la bestia 1,4 12,1
1996 106,7 10,3 10,8 Two Much 2,1 20,2%
1997 107,1 13,9 14,9 Airbag 2,1 14,1
1998 119,8 14,1 13,3 Torrente, el brazo tonto de la ley 3 21,3
1999 131,3 18,1 16 Todo sobre mi madre 2,5 13,8
2000 135,3 13,4 11 La comunidad 1,6 11,9
2001 146,8 26,2 17,9 Los otros 6,4 23,8
2002 140,7 19,0 13,66 El otro lado de la cama 2,7 14,3
2003 137,5 21,7 15,77 La gran aventura de Mortadelo y Filemón 5,0 22,9
2004 143,9 19,3 13,43 Mar adentro 4,0 20,7
2005 126,0 21,0 16,73 Torrente 3, el protector 3,6 16,9
2006 121,6 18,7 15,47 Alatriste 3,3 17,6
2007 116,9 15,7 13,47 El orfanato 4,4 32,8
2008 107,8 14,36 13,18 The Oxford Murders 1,42 9,93
2009 110,0 17,48 15,55 Ágora 3,48 19,91
2010 101,6 12,93 12,12 Tres metros sobre el cielo 1,57 12,14
2011 98,3 15,52 15,59 Torrente 4 2,63 16,95
2012 94,2 18,28 19,42 Lo imposible 5,91 32,35
2013 78,69 11,1 14,00 Fast & Furious 6 1,46 13,15
2014 87,99 22,41 25,5 Ocho apellidos vascos 9,4 41,95
2015 - - - Ocho apellidos catalanes - -

Erreferentziak

aldatu
  1. Jon Letamendi & Jean-Claude Seguin. (2006). «La llegada del cinematógrafo a España (1896-1897): Metodología y esbozo» Secuencias (28): 13-26..
  2. Jon Letamendi & Jean-Claude Seguin. (1998). La Cuna fantasma del cine español. CIMS, 262 or..


Kanpo estekak

aldatu