Torrente 4: Lethal Crisis

Torrente 4: Lethal Crisis Torrente, el brazo tonto de la ley filmak hasitako sagaren laugarren emanaldia da. Oraingo honetan ere, Santiago Segurak bete du José Luis Torrenteren papera eta bera da baita filma zuzendu, ekoiztu eta idatzi duena. Seguraz gain, Amiguetes Entertainment eta Antena 3 filmsek ere ekoiztu dute pelikula eta Warner Bros.ek banatu du.

Torrente 4: Lethal Crisis
Jatorria
Argitaratze-data2011
IzenburuaTorrente 4: Lethal Crisis
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa, ekintza-filma eta prison film (en) Itzuli
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Madril
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Santiago Segura
Gidoigilea(k)Santiago Segura
Antzezlea(k)
Santiago Segura
Silvia Abril
Tony Leblanc
Yon González
Enrique Villén (en) Itzuli
David Bisbal
Belén Esteban
David Fernández Ortiz (en) Itzuli
Joselito (abeslaria)
Yolanda Ramos
Ana Obregón
Carlos Areces
Goyo Jiménez
Javier Gutiérrez
Ernesto Sevilla
María Lapiedra
Fernando Esteso (en) Itzuli
Carmen de Mairena
Xavier Deltell (en) Itzuli
David Castillo (en) Itzuli
Janfri Topera
Emma Ozores
Juanito Navarro Rubinos (en) Itzuli
Jesús Bonilla
Sonia Monroy (en) Itzuli
Ignacio Allende Fernández
Florentino Fernández
María Patiño
El Gran Wyoming
Pablo Motos
José Mota
Andreu Buenafuente
Risto Mejide
David Summers (en) Itzuli




[[Kategoria:Enrique Villén (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:David Fernández Ortiz (en) Itzuli antzeztutako filmak]]








[[Kategoria:Fernando Esteso (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Xavier Deltell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Castillo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Juanito Navarro Rubinos (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Sonia Monroy (en) Itzuli antzeztutako filmak]]








[[Kategoria:David Summers (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaSantiago Segura
Konpainia ekoizleaWarner Bros.
Bestelako lanak
MusikagileaRoque Baños
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMadril

IMDB: tt1417108 Filmaffinity: 151621 Allocine: 145696 Allmovie: v534010 Edit the value on Wikidata
kronologia
Torrente 3: El protector Torrente 4: Lethal Crisis Torrente 5: Operación Eurovegas

2011ko martxoaren 11n estreinatu zen filma 3D estereoskopiko formatuan. Hainbat pertsonaia ezagun ikus daitezke bertan, hala nola Silvia Abril, Kiko Rivera, Belén Esteban, Ana García Obregón edota Fernando Esteso; eta baita Sergio Agüero, Cesc Fàbregas, Gonzalo Higuaín, Sergio Ramos, Álvaro Arbeloa eta Raúl Albiol futbolariak ere[1] [2].

Estreinaldia baino hainbat aste lehenago filmak ikaragarrizko promozio kanpaina izan zuen. Gero, zinemetan, 2.640.443 ikusleren[3] eskuetan 19.575.440 bildu zituen[4].

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Torrente (Santiago Segura) ezkontza batera gonbidatzen dute segurtasun-zelatari lanak egiteko. Bertan, xantaia egiten dio emaztegaiari (Maria Lapiedra) berarekin sexu harremanak izateko, bestela bere aitari esango diola zerbitzari batekin sexu harremanak izaten ikusi duela ezkontzan bertan.

Harremanak izaten ari diren unean, Torrentek eta bere laguntzaileetako batek paparazzi bat ikusten dute errezelen atzean eta honi segika hasten dira ezkontzan zehar, izugarrizko deskalabrua sortuz.

Rocamorak (Francisco González), emaztegaiaren aitak, bere gizonak bidaltzen ditu Torrenterengana, honek bere etsairik handiena erailtzeko asmotan. Horrez gain, bere gizonek protagonista hilketan nahas dezaten nahi du. Helburura iristeko, Torrentek lagun duen Rinrinen (Kiko Rivera) laguntza lortzen dute, hau erosiz, nor tipoaren etxe kanpoan zaintzen egotekoa den, Torrente barruan dagoen bitartean.

Honegatik guztiagatik, Torrentek kartzelan bukatuko du. Bertan, bere osaba den Tío Gregorio (Tony Leblanc) ezagutuko du eta biek batera ihesaldirako hainbat plan asmatuko dituzte. Hala ere, Tío Gregorio hil egingo da saiakeretako batean.

Kartzelatik irten ondoren, Torrente Rinrin-en atzetik joango da, mendeku hartzeko asmoz. Haatik, bakeak egingo dituzte beranduago akordio batera iristeko. Oraingo honetan Torrentek Rocamorari egingo dio xantaia, lehenengoak dirua eman diezaion merkatal zentro batean. Ezezkoa jasoz gero, bere alabaren argazkiak Interviú aldizkarira bidaltzearekin mehatxatzen du. Hori dela eta, Rocamorak onartu egiten du baina trampa bat jartzen diote eta hil egiten da, bere gizonekin batera.

Hau gertatu aurretik, minutu batzuk lehenago, Torrentek izozkia lapurtzen dio haur bati eta honek salatu egiten du. Komisarioak (El Gran Wyoming) Torrente ezagutzen du eta kartzelatik ihes egin duenaz ohartzen da.

Torrente kartzelara bueltazen da berriz ere eta bertan, gainerako presoekin batera, el Fary omentzen dute "Apatrullando la ciudad" abestia dantzatuz. Bitartean, kameoei eskerrak agertzen dira.

Aktoreen zerrenda

aldatu
  • Santiago Segura: José Luis Torrente da
  • Kiko Rivera: Julito da "Rinrin"
  • Tony Leblanc: Gregorio Torrente
  • Barragán, Cañita Brava eta Xavier Deltell: Torrenteren lagunak, kartzelatik alde egiten laguntzen diotenak (Manolo, Antoñito eta Torrelavega hurrenez hurren)
  • Enrique Villén: Ramírez
  • Francisco González: Rocamora
  • Maria Lapiedra: Melanie
  • David Fernández Ortiz: Padre Tobías (Aita Tobías)
  • David Venancio Muro: Sr. Castaño
  • Yon González: Peralta
  • Emma Ozores: Ramírez-en emaztea
  • Yolanda Ramos: Vacambrosia
  • Belén Esteban: Torrente-ren etxerko nagusia, jabea
  • David Castillo: Chancletas
  • Soledad Mallol: Tito-ren ama
  • Alberto Sevillano de los Rios: Pirri
  • Luis Miguel Luengo: Cisco
  • Josemi Rodríguez-Sieiro: eraila
  • Javier Castillo: Poty
  • Francisco: Tito

Kolaborazio bereziak

aldatu
  • Javier Gutiérrez: Solis
  • El Langui: atezaina
  • Mago More eta Goyo Jiménez: Rocamora-ren lekaioak
  • Bigotes eta Dientes: "Bigotes y Dientes".
  • Torbe: Goikochoa.
  • Joselito: "Colibrí".
  • Mari Cielo Pajares: geletako inspektore
  • Paco Collado: preso arriskutsua
  • Sergio Ramos, Gonzalo Higuaín, Álvaro Arbeloa, Cesc Fábregas eta Richy Castellanos: Real Madrileko funtzionarioak
  • El Kun Agüero: bere burua antzezten du
  • David Bisbal: Joaqui
  • Juanito Navarro: Ramírez-en aitaginarreba
  • Kiko Matamoros: Otxoa
  • Juan Carlos Heredia "El Porrúo": Otxoaren bizkartzaina 1
  • Isidro Montalvo: Otxoaren bizkartzaina 2
  • Sonia Monroy: vis-a-vis neska
  • Erika Sanchez: Ramírez-en alaba
  • Ana García Obregón: hilerriko alarguna
  • Fernando Esteso: Cuadrado
  • Ernesto Sevilla: ezkontzako zerbitzaria
  • Janfri Topera: Escamilla
  • Hombres G
  • Risto Mejide
  • Tio Popi: Popi
  • Carlos Areces: ezkontzako musikaria
  • Josemi
  • Lorenzo Caprile
  • María Patiño: albistegietako aurkezlea
  • José Campos
  • Carmen Martínez
  • Octavio Aceves
  • Tomas Pozzi: ezkontzako paparazzia
  • Dolores González: Dominguero amaginarreba
  • Cesar Vallejos: Manolito-niño dominguero
  • Gran Mago Gang
  • Tony Leblanc Jr.: supermerkatuko haurra
  • Sergio Martin: Torrente-ren ordezkoa
  • Ruben Trujillo: Rinrin-en ordezkoa
  • Carmen de Mairena: poltsen agurea
  • Richy Leblanc: preso 1, Telepizzako banatzailea, Repsol gasolindegiko gizona
  • Tamara Campillos
  • Eduardo Antuña
  • John Cobra

Beste kameo batzuk

aldatu
  • El Gran Wyoming: komisarioa (paper berau bete zuen Torrente eta Torrente 2 filmetan)
  • Santiago Urrialde: polizia-agentea (paper berau bete zuen aurreko 3 filmetan)
  • Andreu Buenafuente: Manolo dominguero (paper berau bete zuen aurreko 3 filmetan).
  • Silvia Abril: Encari, El domingueroren emaztea (aurreko 3 filmetan beste aktoresa batzuek bete zuten paper hau, beti ere dialogorik gabe)
  • José Mota: Blasa (pertsonaia hau ezaguna da jada aktore honek zuzentzen duen telesailean, La hora de José Mota).
  • Pablo Motos eta Florentino Fernández: homosexualak. Segura bi hauek zuzentzen dituzten telesailetara joan zen Torrente 4 filma sustatzera eta hauen paperen inguruan hitz egitera.

Ekoizpena

aldatu

Proiektuaren jaiotza

aldatu

Hirugarren atalaren estreinaldian Segurak adierazi zuen laugarren film bat egingo zuela emanaldi honek bigarrenak baino arrakasta handiagoa baldin bazuen. Ez zen horrela izan, hala ere, filma egitea erabaki zuen[5]. Segurak gogoratu zuen ezin izan zutela Clouseau inspektorearen Trail of the Pink Panther filma estreinatu aktorea hil egin zelako eta pentsatu zuen[6], berari film hori ez ikustea gustatu ez zitzaion bezala, Torrente sagaren jarraitzaileei ere ez zitzaiela gustatuko, hori izan zen filma aurrera eramatearen arrazoi nagusia.

Zuzendariari ez zitzaion axola berriz pertsonaia antzeztea, ez baitzuen sentitzen gehiegitan haragiztatu zuenik[7]. El Fary-ren heriotza eta gero, bere pertsonaiaren idoloa zena, Segurak erabaki zuen filma omenaldi batekin hastea Rocky Balboa filmaren parodia bat eginez[8]. Filma ezin izan zen lehenago egin Segurak 20 kilo loditu behar izan zituelako Torrente-ri bizia emateko[6]. Tardantzaren beste arrazoietariko bat gidoia idaztearen zailtasuna izan zen; laugarren honetan ez zuen Guillermo del Toro ondoan izan eta Segurak dioenez honek idaztera derrigortzen du[9].

Aktoreen zerrenda

aldatu

A.S.G. Cine y Publicidad izan zen casting-aren arduraduna. Segoviako kartzelan grabatuko zen zatirako casting-a Abraham Senneor etxean egin zen 2010eko maiatzaren 20an[10]. Azkenean, erabateko arrakasta izan zuen casting-ak, 300 pertsona inguru hurbildu baitziren. Iván Arnesto zuzendariak esan zuenez, zaila izango zen behar zituzten perfilak aurkitzea, emakume ikusgarriak eta gaizkile itxuradun gizonak behar zituztelako[11]. 2012eko ekainaren 10ean, osteguna, beste entzunaldi espezifikoago bat egin zen Madrilen, non 30 eta 50 urte bitarteko ekuadortarrak bilatzen ziren[12].

Serie honetako filmetan gertatzen den bezala, pertsonai ezagun ugarik hartu zuten parte. Entzunenetako bat Hugh Laurie izan zen, filmean parte har zezakeen Chica de Río-n Segurarekin lan egin baitzuen. Baina ez zen horrela izan, Segurak esan zuenez:

« berarekin lan egin dudan gizon itzelenetariko bat da, oso atsegina eta umore garratz eta akertsuduna. Torrenten agertuko zela hitzeman zidan eta orain izar bat dela...[8] »


Mario Casasek ere parte hartuko zuela adierazi zuen Segurak, baina gazteak ezezkoa eman zuen publikoki[13]. Fernando Alonso eta Andrés Pajaresek parte - hartzeko ahaleginak ere egin zituen zuzendariak baina hainbat arrazoirengatik ez zuen bere helburua lortu[14].

Filmatzea

aldatu

Santiago Segurak Technicolor aukeratu zuen proiektu osorako, filmatzetik hasi eta estereoskopioan bukatu arte; filmazio estereoskopiko hori konpresiorik gabeko Full HD 4:4:4 formatuan grabatu zen[15]. Hasiera batean, filma 2010eko irailean grabatzen hastekoa zen Alacanteko Ciudad de la Luz estudioan. Zailtasunak izan zituzten baina, eta batzuek ezetz dioten arren, filmatzea alde batera hustekoak izan ziren IVAC-en bidezko Valentziako Generalitatearen diru-laguntza heltzen ez zitzaielako[5]. Hala ere, uste zena baino lehenago hasi zen filmazioa, urte bereko uztailaren 20an: lehenengo, Riofrío Jauregira ematen zuen kartzela inguruko kalean, uztailaren 20tik 25era bitartean; eta geroago, abuztuaren 2tik 8ra bitartean kartzela barruan[5]. Ciudad de la Luz estudioan, ordea, ez zen grabatu, ez zutelako IVAC-en aipatutako diru-laguntza jaso. 3,5 miloi euroko diru-laguntza horretatik 2 milioi Juan Antonio Bayonaren The Impossible filmari eman zizkioten eta estudioak ere IVAC-i bota zion han filmatu ezinaren errua[16]. Irailaren 29rako greba deituta zegoen arren, aurrera jarraitu zuten egun horretan ere, behargin bakarra aurkeztu zelako honen alde[17]. Filmatzea urriaren 8an bukatu zen D'Angelo Palace burdelean, bertako igerilekua, korridorea eta hiru suite erabilita[18].

Saga honetako film bakoitzean zuzendaria aurrekoan baino gauza zailagoak egiten ahalegindu da, horregatik aukeratu zuen 3D estereoskopikoa. Segura Zeelanda Berrira joan zen bere lagun Guillermo del Torok zuzenduko zuen The Hobbit filmaren aurkezpenera eta bertan jasoko zuen 3D estereoskopikoari buruzko informazioa, James Cameronen eskutik. Zuzendariak onartu zuen, denbora eta diru gehiago inbertitzen den arren, pena merezi duela[7]. Avatar filmeko zuzendariaren gomendio batzuk jaso eta gero, handik hilabete batzuetara, Segura Los Angelesera joan zen haren enpresarekin negoziatzera Torrenteren estereoskopioa egin zezaten. 3D estereoskopikoko talde teknikoa Vince Toto eta Dan Ventik osatu zuten[6].

Post-produkzioa

aldatu

Pre-produkziotik aurrera Technicolor eta Amiguetesek batera egin zuten lan, kalitaterik onena lortzeko asmoz[15]. Lehenengoak egunero jasotzen ziren materialen kalitate kontrola egin zuen, hurrengo egunean ekoizpen taldeari erantzun bat emateko.

Harrera

aldatu

Kritika

aldatu

Kritikak negatiboki baloratu zuen. Batzuek Torrente 3: el protector emanaldiaren maila gainditzen zuela esan zuten, zentzudun istorio bat baitzuen, aurrekoek ez zutena; baina ikusleengana heltzeko bide berririk ez bilatzea eta aurreko emanaldietako txiste berdinak erabiltzea leporatu zioten.

Bildutako diru kopurua

aldatu

Zinemetan egon zen bigarren egunean, %24an gainditu zuen estrenaildian bildutako diru kopurua, 3,1 milioi. Lehenengo asteburua arrakastatsua izan zen oso, 8,3 milioi€ bildu ziren. Hurrengo astean bilketak %55ean egin zuen behera, 3,75 milioi bilduz. 2011ko abenduaren 31rako 19,57 milioi lortuak zituen, 10 milioiko aurrekontuarekin alderatu zitezkeenak. Argentinan, lehenengo asteburuan 221.550 USD batu ziren, 29.000 ikusleren eskutik.

Sariak

aldatu

Bigarren teaser tràiler-ak Yoga saria lortu zuen, espainiar zinemako txarrena golardatzen duena; jasotako sari bereziak Moco Deluxe izena hartu zuen. Ez zuen Goya sarietarako izendapenik lortu (hirugarren filmak ezta) eta Segura haserretu egin zen, berak esan zuenez hurrengoan fruitu lehorren denda batean lau tiro bota eta akademiak ez luke ezberdintasunik nabarituko.

Erreferentziak

aldatu
  1. El confidencial. Segura negocia con Belén Esteban para 'Torrente 4'. .
  2. «Kun, Cesc, Higuaín, Ramos, Arbeloa y Albiol, en Torrente 4» Marca 2010/08/02.
  3. Labutaca.net. (2011-4-20). Taquilla de las películas más vistas en la cartelera española (Fin de semana del 15 - 17 Abril 2011). .
  4. http://www.larazon.es/noticia/3952-torrente-4-lethal-crisis-la-pelicula-mas-taquillera-de-espana-en-2011[Betiko hautsitako esteka]
  5. a b c «'Torrente 4', en el punto de mira» La Verdad 2010-06-18. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "rodaje" defined multiple times with different content
  6. a b c «¿Nos hacemos otra 'secuelilla'?» El Pais 2010-8-17.
  7. a b «Santiago Segura: 'Todos tenemos un Torrente dentro'» El Mundo 2010/08/26.
  8. a b Vertele. "Torrente IV" en 3D: Misión cumplida. .
  9. El Norte de Castilla. (2009-1-26). José Luis Torrente volverá en 2010 y se piensa una versión americana del mismo. .
  10. El Norte de Castilla. La productora de 'Torrente 4' busca 150 extras para rodar escenas en la antigua cárcel. .
  11. «Las empresas de casting buscan caras anónimas para cine y tele» 20 Minutos 2011-4-24.
  12. «Santiago Segura busca extras ecuatorianos para la nueva película de 'Torrente'» Qué!.[Betiko hautsitako esteka]
  13. «Encuentro digital con Mario Casas» El Mundo 2010-8-2.
  14. Telecinco. (2010-8-25). "Torrente 4", la caspa se rueda mejor en tres dimensiones. .
  15. a b Cine & Tele. (2011-1-7). "Technicolor: postproducción digital en 3D de ‘Torrente 4’". .[Betiko hautsitako esteka]
  16. Levante-EMV. ´Torrente 4´ abandona la Ciudad de la Luz al quedarse sin ayuda. .
  17. «Torrente no quiere huelga» El País 2010-9-23.
  18. «El rodaje de ´Torrente 4´ concluye hoy en el D´Angelo Palace de Alicante» Diario Información 2010/10/08.

Kanpo estekak

aldatu