Espainolkeria (gaztelaniaz: españolada) espainiar izaera handizkatu edo faltsutzen duten artelanei buruz esaten da. Estereotipo hau espainiar topiko kulturaletara baino andaluziar topikoetara igortzen du.[1]

Franz von Stucken Mary als Spanierin ('Mary, espainiarra') 1916.

Jatorria aldatu

Espainiako irudiaren itxuragabetze hau erromantizismo garaian hasi zen,[2] noiz europar egile asko Espainia izan zuten bere lanen eszenario, hala nola Alexandre Dumas, Théophile Gautier, Victor Hugo edo Prosper Mérimée. Orduko europar ilustratzaile, margolari eta grabatzailek ikonografia osoa sortu zuten (bidelapurrak, ijitoak, toreatzaileak, flamenko-dantzariak, abeslariak, eta abar).[3]

Zinema aldatu

Espainolkeria Espainiako zinemaren genero ere bada, 1930eko hamarkadan sortu[4] eta frankismoan garatu zena. El turismo es un gran invento, Amor a la española, 40 grados a la sombra edo Vente a Alemania, Pepe generoaren film nabarmenak izan ziren. Paco Martínez Soria, Antonio Ozores, Alfredo Landa edo José Luis López Vázquez aktoreak ere nabarmendu ziren.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Colubi, Pepe. (2009-12-4). «Los tópicos de la españolada» El País.
  2. Idazle Asko. (2000). «Reivindicar el costumbrismo» Ínsula (637).
  3. Valdivieso, Enrique. (1992). Historia de la pintura sevillana. Guadalquivir ISBN 84-86080-76-2..
  4. Gubern, Román. (1977). El cine sonoro en la II República. Bartzelona: Lumen.
  5. Navarrete, José Luis. (2009). Historia de un género cinematográfico: la españolada. Madril: Quiasmo.

Kanpo estekak aldatu