José Antonio Nieves Conde

José Antonio Nieves Conde (Segovia, 1915-Madril, 2006) kazetari eta zinema zuzendari espainiarra izan zen. Ideologikoki falangista, Espainiako Gerra Zibilan hartu zuen parte. Hasiera batean frankismoaren aldeko artista bezala ageri bazen, laster kritiko bezala nabarmendu zen eta, ondorioz, zentsurarekin arazo handiak izan zituen.

José Antonio Nieves Conde
Bizitza
JaiotzaSegovia1911ko abenduaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2006ko irailaren 14a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, kazetaria, gidoilaria, idazlea eta army officer (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduabehin-behineko alferez
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

IMDB: nm0631370 Allocine: 95174 Allmovie: p226869
Find a Grave: 15727652 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Familia ugariko semea, aita militarra, txikitatik zinemak erakarri zion. Batxilergoa Segovian egin zuen eta, ondoren, Madrilera joan zen han Zuzenbidea ikasteko asmoz baina, gerra zela eta, ikasketak burutu ez zituen. Madrilen Falange Española de las JONS alderdi faxistan afiliatu zen. Espainiako Gerra Zibilarekin, kolpistekin bat egin zuen eta frontera boluntario gisa joan zen. Francok Falangearen eta Karlisten batasuna agindu zuenean, Nievesek bere desadostasuna erakutsi zuen, Manuel Hedilla falangistaren alde jarriz. Hedilla José Antonio Primo de Riveraren bigarrena zen eta batasuna horren aurka azaldu zen; lehen unean Falangearen kontrolarekin egin zen baina, ondoren, atxilotua eta espetxeratua izan zen. Nievesek, bestetik, frontean jarraitu zuen eta infanteriako behin-behineko alfereza izendatu zuten.

Behin gerra bukatuta, Segoviara itzuli zuen eta hango hedabideetan lanean hasi zen. Ondoren, itzuli zen Madrilera non 1939tik 1942ra, Primer Plano aldizkarian erredaktorea izan zen; aldizkari horretan Fuera de Cuadro saila idazten zuen. Pueblo egunkarian zinema kritikoaren lana egin zuen. Zinema munduan ezagunak egin zituen, tartean Carlos Fernández-Cuenca, Luis Gómez Mesa eta Rafael Gil; azken horrekin laguntzaile gisa lanean hasi zen 1941an. 1942an kazetaritza utzi zuen, antza denez, egunkariko zuzendaritzarekin arazoak izanez gero. 1946 arte bost filmetan lan egin zuen, besteak beste, Viaje sin destino eta Tierra sedienta. 1946an bere lehen filma zuzendu zuen, Senda ignorada, 24 filmen lehenengoa.[1]

Sariak aldatu

Bere alde kritikoena azaldu arte sari ugari jaso zituen.

  • Zinema-idazleen Zirkuluaren Domeinak:
Urtea Kategoria Filma
1951 Zuzendari onena Surcos
Balarrasa
1963 Zuzendari onena El diablo también llora
  • 1990: Espainiako Zinema Zuzendarien eta Errealizadoreen Asanbladak ADIRCAEk, omenaldi gisa, sari berezia eman zion. Batez ere neorrealismoaren joera Espainiako zineman sartzeko egin zuen ahalegina saritu nahi zuten.
  • 1995ko urrian, Valladolideko Semincik bere filmografia osoa proiektatu zuen eta Urrezko Galburu berezia eman zion.
  • 1996ko urrian berriro ere Semici barruan, Surcos filma Espainian zinemaren ehun urte zikloan aukeratu zuten.
  • 1996an ere, Zaragozan, mendeurren bera saritzeko, Espainiako Zinema Akademiak Urrezko Domeinetako bat eman zion.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu