Juan Antonio Bardem
Juan Antonio Bardem Muñoz (Madril, 1922ko ekainaren 2a - ibidem, 2002ko urriaren 30a) zinema zuzendari espainiarra izan zen.
Juan Antonio Bardem | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Antonio Bardem Muñoz |
Jaiotza | Madril, 1922ko ekainaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2002ko urriaren 30a (80 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Rafael Bardem |
Ama | Matilde Muñoz Sampedro |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | El Pilar Ikastetxea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatu1950eko hamarkadan Espainian sortu zen zinema sozial konprometituaren sortzaileetako bat izan zen. Luis García Berlanga eta Miguel Mihurarekin batean, Bienvenido, Mister Marshall (1952) film gogoangarriaren gidoia egin zuen. Cómicos (1953) eta Felices Pascuas (1954) filmen ondoren, Madrilgo goi-burgesiaren azterketa kritikoa egin zuen Muerte de un ciclista lanean (1955). Hurrengoa probintzietako hiri koxkor batean kokatu zuen: Calle Mayor (1956).
Gerora, film asko egin ditu, hala nola Sonatas (1959), A las cinco de la tarde (1960), A. Sastreren gidoiarekin, Nunca pasa nada (1963) eta El puente (1975). 1976an, Madrilen gertatu zen abokatu, eta sindikalisten hilketaren kronika egin zuen 1978an: Siete días de enero.
1980ko hamarkadan, Espainiako pertsonaia ospetsuei buruzko telesailak egiten hasi zen: Lorca, muerte de un poeta (1987), Ian Gibson eta Mario Camusen gidoiarekin, eta El joven Picasso (1992).
Filmografia
aldatuZuzendaria
aldatu- Paseo por una guerra antigua (Luis García Berlangarekin batera, 1948)
- Esa pareja feliz (1951)
- Cómicos (1954)
- Felices pascuas (1954)
- Muerte de un ciclista (1955)
- Calle Mayor (1956)
- La venganza (1959)
- Sonatas (1959)
- A las cinco de la tarde (1961)
- Los inocentes (1962)
- Nunca pasa nada (1963)
- Los pianos mecánicos (1965)
- El último día de la guerra (1968)
- Varietés (1971)
- La corrupción de Chris Miller (1973)
- La isla misteriosa (1973)
- El poder del deseo (1975)
- El puente (1977)
- Siete días de enero (1979)
- Die Mahnung (1982)
- Jarabo (1985)
- Lorca, muerte de un poeta (1987)
- El joven Picasso (1993)
- Resultado final (1997)
Gidoilaria
aldatu- Esa pareja feliz (1951)
- Bienvenido, Mister Marshall (1953)
- Novio a la vista (1954)
- Felices pascuas (1954)
- Cómicos (1954)
- Muerte de un ciclista (1955)
- El amor de don Juan (1956)
- Calle Mayor (1956)
- La venganza (1958)
- Sonatas (1959)
- Los inocentes (1962)
- Los pianos mecánicos (1965)
- Varietés (1971)
- La isla misteriosa (1973)
- El puente (1977)
- Siete días de enero (1979)
- Lorca, muerte de un poeta (1987)
- Resultado final (1997)
Telebista
aldatu- La huella del crimen "Jarabo" (1985)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.