Landismo Espainiako zinemaren genero bat da, komedia erraza eta erotismo arina biltzen dituena.

Izena Alfredo Landa nafar aktoretik datorkio, bera baitzen generoaren ikur. Zentsurak Landak 1969 eta 1978 artean egindako film hauek S sailkatu zuten eta garai haietako espainiar gizartea erakusten zuten. Landak beraz gain, Mariano Ozores, Pedro Lazaga, Luis María Delgado eta Fernando Merino zuzendariek eta José Luis López Vázquez edo José Sacristán aktoreek ere genero honetako film asko egin zuten.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.