Ireki menu nagusia

El verdugo (euskaraz Borreroa) 1963ko Luis García Berlanga espainiar zinema zuzendariaren umore beltzezko filma bat da. Bertan, José Isbert, Nino Manfredi, Emma Penella, Alfredo Landa, Antonio Ferrandis, Lola Gaos, José Luis López Vázquez, Ángel Álvarez, María Luisa Ponte, María Isbert, Julia Caba Alba, José María Prada, José Luis Coll, Xan Das Bolas, Emilio Laguna eta Xesc Forteza aktoreek antzeztu zuten.

El verdugo
Jatorria
Argitaratze-data 1963
Jatorrizko izenburua El verdugo
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia eta Italia
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa
Iraupena 95 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Madril eta Mallorca
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Luis García Berlanga
Gidoigilea(k) Ennio Flaiano
Luis García Berlanga
Rafael Azcona


Antzezlea(k)
Nino Manfredi
Guido Alberti
José Isbert
Emma Penella
José Luis López Vázquez
Ángel Álvarez
Julia Caba Alba
María Luisa Ponte
María Isbert
Chus Lampreave
Alfredo Landa
José Sazatornil
Rafael Hernández





[[Kategoria:Ángel Álvarezek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Julia Caba Albak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:María Luisa Pontek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:María Isbertek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Rafael Hernándezek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Edizioa Alfonso Santacana Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Miquel Asins Arbó Itzuli
Argazki-zuzendaria Tonino Delli Colli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Espainia
Argumentu nagusia heriotza zigorra
Kanpo loturak
kronologia

El verdugo La Tía Tula Itzuli

Gaur egun, espainiar zinemako filma klasikotzat edo maisulantzat jo ohi da.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Amadeo (José Isbert), Madrilgo Auzitegiko borreroak exekutatu berri duen presoaren gorpua eraman behar duen beiraetxeko José Luis (Nino Manfredi) langilea ezagutuko du. José Luisek ez du neska-lagunik topatzea lortzen, inguruko neska guztiak beiraetxe batean gorpuen artean lan egiten duela jakiten dutenean ihes egiten baidiote. Amadeoren alaba Carmenek ere (Emma Penella) ez du mutil-lagunik topatzea lortzen, bere senargai guztiak haren aita borreroa dela jakitean ihes egiten baidiote. Carmenek José Luis "harrapatu" eta haurdun geldituko da.

Elkargoak Amadeori funtzionarioa denez etxebizitza bat eskainiko dio, baina Amadeok hura denbora baterako besterik ez duela izango badaki, etxebizitza emango dioten unean jada lanbidetik erretiratua egonen baita. Carmenek eta bere aitak etxebizitza mantendu asmoz José Luisek borrero lanbidea har dezan engainatuko dute, betiere inor exekutatzera iritsiko ez dela ziurtatzen diotelarik. Baina Mallorcan burutu beharreko exekuzio baten agindua ailegatzean, José Luisek izu-ikaraz lanpostutik dimititu egingo du, nahiz eta erabaki horrek etxebizitza galdu eta ordura arte kobratutako nominak itzuli beharra izan beharko dituela jakin arren. Amadeo eta Carmen aita-alabak berriz ere José Luisek azken unera arte itxoin dezan katramilatuko dute, exekutatu beharreko presoa gaixo izanik bere kabuz hilko dela sinistaraziko diotelarik. Azkenik, eszena ahaztezin batean, José Luis koitadua garrote vilera borreroa beharrean kondenatua balitz bezala bere betebeharra burutu dezan arrastaka eramango dute.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu