The Others (2001eko filma)
The Others edota Los Otros (euskaraz Besteak) 2001eko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren suspense eta beldurrezko filma bat da. Bertan, Nicole Kidman, Fionnula Flanagan, Christopher Eccleston, Elaine Cassidy, Eric Sykes, Alakina Mann eta James Bentley aktoreek antzeztu zuten.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Jatorrizko izenburua | The Others |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Italia, Espainia eta Frantzia |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa |
thrillerra, psychological horror (en) ![]() ![]() ![]() |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Madril |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alejandro Amenábar |
Gidoigilea(k) | Alejandro Amenábar |
Antzezlea(k) | |
Fionnula Flanagan Christopher Eccleston Elaine Cassidy (en) ![]() Eric Sykes (en) ![]() Alakina Mann (en) ![]() James Bentley Renée Asherson (en) ![]() Michelle Fairley (en) ![]() Gordon Reid (en) ![]() Keith Allen | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea |
José Luis Cuerda Fernando Bovaira (en) ![]() Sunmin Park (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea |
StudioCanal (en) ![]() Miramax Canal+ Dimension Films (en) ![]() Sogecine (en) ![]() Las Producciones del Escorpión (en) ![]() |
Edizioa |
Nacho Ruiz Capillas (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alejandro Amenábar |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirresarobe |
Jantzi-diseinatzailea |
Sonia Grande (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Jersey |
Argumentu nagusia | Beste mundua |
Historia | |
Film onenaren Goya Saria [[Goya Award for Best Sound (en) ]] [[Goya Award for Best Producer (en) ]] [[Goya Award for Best Artistic Direction (en) ]] [[Goya Award for Best Editing (en) ]] [[Ignotus Award for Best Audiovisual Production (en) ]] | |
Nominazioak |
[[Goya Award for Best Sound (en) ]] [[Goya Award for Best Producer (en) ]] [[Goya Award for Best Artistic Direction (en) ]] [[Goya Award for Best Special Effects (en) ]] Europako film onenaren Saria 14th European Film Awards (en) Alejandro Amenábar, Sogecine (en) , Las Producciones del Escorpión (en) |
Kanpo estekak | |
miramax.com… | |
Zinema estekak
|
Filma honek kritika eta ikusleei dagokionez sekulako arrakasta izan zuen, gainera Alejandro Amenábar zuzendaria nazioartean ezagutzera eman zuen. Bestalde, filma honetako argazkilaria Javier Agirresarobe eibartarra izan zen.
Filmak sari ugari irabazi zituen, tartean Goya Sariak eta BAFTA sariak. Bestalde, filma honetako etxaldea Kantabriako Hornillos jauregia da, bertan filmatu zelarik.
ArgumentuaAldatu
1945. urtea, Jersey uhartea, Bigarren Mundu Gerra jada amaitu da, baina duela urte batzuk gerrara joan zen Gracen (Nicole Kidman) senarra ez da oraindik itzuli. Grace viktoriar aroko etxalde batean bakarrik eta nahiko isolatua bizi da, bere bi seme-alabak (Alakina Mann eta James Bentley) kristau arau zorrotzen bidez hezituz. Haurrek gaixotasun arraro bat dute: ezin dezakate eguzki edo egun argiarik jasan. Etxaldera iritsi diren hiru zerbitzari berri eta prestuek (Fionnula Flanagan, Eric Sykes eta Elaine Cassidy) familia hartako bizi arau nagusia berehala ikasi beharko dute: etxaldea ilunpean egon beharra da, eta behin ere ez da ate bat irekiko aurrekoa itxi ez baldin bada. Baina Gracek jarri dituen arau zorrotzak bere kontrolpetik ihes egiten duten gertakizunen bidez zalantzan jarriak izanen dira.
AktoreakAldatu
- Nicole Kidman: Grace Stewart.
- Alakina Mann: Anne Stewart, Gracen alaba.
- James Bentley: Nicholas Stewart, Gracen semea eta Annen anai gazteagoa.
- Fionnula Flanagan: Bertha Mills, etxaldearen arduradun berria eta umezaina.
- Eric Sykes: Edmund Tuttle, lorazain berria.
- Elaine Cassidy: Lydia, neskame berria.
- Christopher Eccleston: Charles Stewart, duela urte batzuk gerrara joan zen Gracen senarra.
- Keith Allen: Marlish jauna.
- Michelle Fairley: Marlish anderea.
- Renée Asherson: Andere Zaharra.
Kanpo estekakAldatu
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Others filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)