Deportivo Alavesen historia

Deportivo Alavés taldearen izandako ibilbide historikoa.

Sorrera

aldatu

Deportivo Alavés futbol taldea, Arabako probintzia mugakideetan zegoen futbol zaletasunari esker jaio zen. Bere lehendabiziko urteetan Sport Friends zuen izena baina 1921. urteko urtarrilaren 21an izenez aldatu zen, Deportivo Alaves deitzeko. Taldea sortu zenetik orain arte, Alavesen lorpenik handiena 2001. urteko UEFA Koparen txapeldun-ordea izatea da.

Talde "Babazorroak" 1920/21 denboraldian, B seriean egin zuen debuta talde profesional bezala. Hurrengo urtean, Ciriaco, Quincoces, Antero, Roberto eta Modesto jokalariak fitxatu zituen. Hauek gainera talde honetako lehenengo nazioarteko jokalariak izan ziren, Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan jokatu zuten.

Lehenengo txapelketak

aldatu

1928an Espainiako liga sortu zen eta Alavés bigarren mailan ezarri zuten. Urte horretan Errege Kopako final laurdenetara iritsi zen eta lehen mailara igotzea lortu zuen hiru urtez egon zen bertan. 1930an Bizkaiko txapelketa irabazi zuen. 1932an azken postuan gelditu eta jeitsi egin zen. Arazo ekonomikoen erruz bigarren mailan ere azken postuan gelditu eta hirugarren maialra jeitsi zen. Gerra Zibilaren garaian Estatu mailako txapelketan ez ziren jokatu baina eskualdetakoak bai, eta Alavések bi txapelketa irabazi zituen, (1930an), Nafarroakoa (1938an) eta Gipuzkoakoa (1939an).

Liga txapelketa berreskuratu zenean bigarren mailan ezarri zuten taldea baina hirugarren mailara jeitsi zen. Dena dela, aipatzekoa da 1939ko Errege Kopan berriz ere Erre Kopako final erdiak jokatu zituela eta Sevillak ozta-ozta garaitu zuela, Andaluzian 6-5 galdu baitzuten arabarrek eta etxean 1-1 berdindu. Hurrengo urteetan hirugarren mailan jokatu zuen eta 1946an talde apalek jokatzen zuten Federazioaren Kopa irabazi zuen finalean SD Suecari 3-2 irabaziz.

Hamarkada grisak (50, 60, 70, 80)

aldatu

1951ean bigarren mailara igo eta 1954an berriz igo zen lehen mailara. Bi urtez egon zen bertan, lehenengoan 10. postuan bukatu zuen eta bigarrenean 14. egin eta jeitsi egin zen. Bi urte horietan Bixente Etxeandia aretxabaletarra izan zen golegile nagusia, 21 gol sartu zituen. Hurrengo hiru hamarkadak bigarren maila eta hirugarren mailan aritu zen. Garairik eskasena 1964 eta 1974 arteko hirugarren mailako denboraldiak izan ziren. 1974an berriz bigarren mailara igo eta kategoria honetako talde klasikoa bihurtu zen, baina inoiz ez zen aurreko postuetan sailkatu, posturik onena 8.a izan zuen. Urte horietan jokalari garrantzitsuak izan zituen Alávesek, Jorge Valdano, Ortigosa, Pavón, Urquía, Uriona eta Sánchez Martín besteak beste. 1983an bigarren B mailara jeitsi zen. 1986an 5. egin zuen baina arazo ekonomikoengatik hirugarren mailara jeitsiarazi zuen Federazioak. Taldea desagertzear egon zen berriz ere.

Urrezko Aroa

aldatu
 
Deportivo Coruña eta Alaves (laranjaz).

1989-90 denboraldian, enpresaburu talde batek Alaves futbol taldea erosi zuen eta 5 urtez jarraian bigarren mailara igotzeko Play off-ak jokatu ondoren, 1995eko ekainaren 21ean lortu zuen, Txutxi Arangurenek taldea bere aginduetara zuelarik. Hiru urte geroago, 1998an, lehenengo mailara igo zen berriz. Urte honetan Errege Kopan txapelketa bikaina egin zuen, tartean Real Madril eta Deportivo de La Coruña kanporatu baitzituen. Finalerdietan ordea RCD Mallorcak utzi zuen finala jokatzeko aukerarik gabe.

Lehenengo mailako aurreneko denboraldian mantentzea lortu zuen baina azken partida arte itxaron behar izan zuen. Hurrengo denboraldian, ligan 6. postuan gelditu zen. San Mamesen jokaturiko azken partida galdu ez balu laugarren ere egingo zuen Deportivo Alaves-ek. Lorturiko postuari esker UEFA Kopara sailkatzea lortu zuen. Gaziantepspor, izan zen Alaves-en lehenengo aurkaria UEFA-n. Ibilbide arrakastatsua izan zuen txapelketan, Lillestrøm SK, Rosenborg BK, Milango Inter, Rayo Vallecano eta FC Kaiserslautern kanporatuz. Azkenean finalera iritsi zen eta ez zen partidu makala izan, Liverpool FC-ren aurka jokatu eta 5-4ko emaitzaz galdu zuen, luzapenean sarturiko "urrezko golak" erabaki zuen txapelduna. Baliteke Alaves-ek bere historian zehar eginiko partidurik onena izatea. Egia esan, talde biek UEFA irabaztea merezi izan zuten, baina tamalez txapelduna talde bakarra izan daiteke. 2001. urte hartan erabakigarria izan zen Javi Moreno aurrelariaren lan bikaina. Taldeak ere hainbat meritu izan zuen, UEFA txapelketan historian gol gehien sartu zuen taldea izan zen (36 gol), eta finalera iritsi zen lahan talde debutaria ere izan zen. Azkenik "zale onenen saria" ere eman zion UEFAk. UEFA-ko partidu guztietan, Alavesek bazkide guztien izenak zeramatzan kamiseta janzten zuen bazkideak omentzeko asmoz. Bitxikeria gisa aipatuko behar da kolore arroxa erabili zuela eta Europan "Pink team" izenaz ezagutu zen.

Urte hartako partidu ugarien eraginez ligan 10. egin zuen baina 2002an berriz ere 7.a izan zen eta berriz Europan aritzeko aukera izan zuen. Ez zen ordea hain arrakastatsua izan eta Beşiktaş JK-ek bigarren itzuliak kanporatu zuen, Gasteizen 1-1 berdindu eta Istanbulen 1-0 galdu baitzuten arabarrek. Hurrengo urtean 17. postuan gelditu eta bigarren mailara jeitsi zen. Bigarren mailako lehen denboraldian laugarren egin zuen eta Errege Kopako finalerdietara iritsi zen berriz. Oraingoan Zaragozak kanporatu zuen.

Taldearen krisi handia

aldatu
 
Deportivo Alavés eta Ponferradinaren arteko partida bigarren mailan.

Arazo ekonomiko larriak zituen Alavések eta 2004an Dimitri Piterman ukrainarrak taldearen akzioen %51 erosi zituen. Fitxaketa handiak egin eta berriz lehen mailara itzuli zen baina denboraldi bakarra egin zuen bertan.[1]Sentimiento Albiazul zale taldeari "jendaila" deitu eta udaletxearen aurka epaitegietara joateko mehatxuak egin zituenean zale, jokalari eta instituzioekin erlazioak nabarmen okertu ziren.[2] Nominak ez ordaintzen hasi zenean egoera asko okertu zen. Azkenik 2007an Pitermanek taldea utzi zuen. Hiru urte hauetan taldearen zorra 3 milioi eurotatik 23 milioitara pasa zen.[3] 2009an bigarren B mailara itzuli zen. Lau urte egin zituen bertan.

Berriz ere gorantz

aldatu
 
Deportivo de La Coruña vs. Alavés.

2012an liga irabazi eta play-offetan Real Jaén garaituz lortu zuen bigarren mailara itzultzea. Lehenengo denboraldia ez zen erraza izan eta azken partida erabakigarria berriz ere Jaénen jokatzea egokitu zitzaion. Talde bientzat zen erabakigarria, irabazten zuena salbatu eta galtzailea bigarren B mailara jeitsiko baitzen. Partida zoroa izan zen azken zortzi minututan 1-0tik 2-3ra aldatu baitzen markagailua. Guzmánek luzapenean sarturiko golak salbatu zuen Alavés. Hurrengo denboraldia lasaiagoa izan zuen eta une batzutan igoera play-offari begiratzen egon zen arren azkenean erdialdean amaitu zuen. 2016an berriz Lehen Mailara igotzea lortu du azken aurreko jardunaldian Numanciari 2-0 irabazita. Bigarren mailako txapelduna ere izan zen gainera.

2017an, Futboleko Espainiako Errege Koparen finalerako sailkatu zen, historia osoko bigarren balentriarik handiena, baina finalean FC Barcelonak garaitu zuen 3-1 emaitzaz. Ligan 9. postuan gelditu da azken txanpa ikusgarria egin ondoren.

2017-18 denboraldia ordea ez zuen ondo hasi. Lehen bost partidutan ez zuen punturik lortu ez eta golik sartu ere, Ligaren historiako errekor negatiboa da. Bi entrenatzailerekin probatu eta emaitza txarrengatik kanporatu ondoren Abelardo Fernández fitxatu eta egoera irauli zuen, partida ugari irabaziz eta hainbat jardunaldiren faltan salbatzea lortuz. Hurrengo denboraldia bide beretik ekin zion lehen itzuli bikaina eginez. Txapeldunen Ligako postutan izan zen hainbat jardunalditan, baina bigarren itzuli eskasa egin eta 11. postuan amaitu zuen. 2019-20 denboraldian okerrago ibili zen, COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren bereziki, baina azkenean mantentzea lortu zuen.

Urtez urteko ibilbidea

aldatu
Urtea Maila Postua Errege Kopa Beste Txapelketak Oharrak
1921-28 ez zen sailkatu Bizkaiko Txap (1928): 2.a 1921: Deportivo Alavés sortu zen
1924: Mendizorrotza zelaia inauguratu zen[4]
1928-29 Bigarren maila 3.a 1/16
1929-30 Bigarren maila 1.a (igo) 1/4 Bizkaiko Txap: 1.a
1930-31 Lehen maila 8.a 1/16
1931-32 Lehen maila 9.a 1/4
1932-33 Lehen maila 10.a (jeitsi) ez zen sailkatu
1933-34 Bigarren maila 10.a (jeitsi) ez zen sailkatu
1934-35 Bigarren maila 1.a ez zen sailkatu
1934-35 Hirugarren maila ? ez zen sailkatu
1936-37 Gerra Zibila
1937-38 Gerra Zibila Naf. Brigaden Kopa: 1.a
1938-39 Gerra Zibila 1/8 Gipuzkoako Txap: 1.a
1939-40 Bigarren maila 8.a (jeitsi) 1/16
1940-41 Hirugarren maila 1.a 2. itzulia
1941-42 Bigarren maila 3.a ez zen sailkatu
1942-43 Bigarren maila 8.a (jeitsi) 1/16
1943-44 Hirugarren maila 2.a 5. itzulia
1944-45 Hirugarren maila 3.a 1/16
1945-46 Hirugarren maila 5.a ez zen sailkatu Federazioaren Kopa: 1.a Federazioaren Kopa: Alavés 3-1 Sueca
1946-47 Hirugarren maila 7.a ez zen sailkatu
1947-48 Hirugarren maila 10.a 3. itzulia
1948-49 Hirugarren maila 12.a 1. itzulia
1949-50 Hirugarren maila 10.a ez zen sailkatu
1950-51 Hirugarren maila 2.a (igo) ez zen sailkatu
1951-52 Bigarren maila 9.a ez zen sailkatu
1952-53 Bigarren maila 4.a 1/16
1953-54 Bigarren maila 1.a (igo) 1/16
1954-55 Lehen maila 10.a 1/16
1955-56 Lehen maila 14.a (jeitsi) ez zen sailkatu
1956-57 Bigarren maila 5.a ez zen sailkatu
1957-58 Bigarren maila 7.a ez zen sailkatu
1958-59 Bigarren maila 13.a 1. itzulia
1959-60 Bigarren maila 13.a (jeitsi) 1. itzulia 1960: Alaves Aficionados bigarren taldea sortu zen
1960-61 Hirugarren maila 1.a (igo) ez zen sailkatu
1961-62 Bigarren maila 4.a 1/16
1962-63 Bigarren maila 8.a 1/16
1963-64 Bigarren maila 16.a (jeitsi) 1/16
1964-65 Hirugarren maila 1.a ez zen sailkatu
1965-66 Hirugarren maila 3.a ez zen sailkatu
1966-67 Hirugarren maila 7.a ez zen sailkatu
1967-68 Hirugarren maila 1.a (igo) ez zen sailkatu
1968-69 Bigarren maila 14.a (jeitsi) ez zen sailkatu
1969-70 Hirugarren maila 9.a (jeitsi) 1. itzulia
1970-71 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
1971-72 Hirugarren maila 7.a 1. itzulia
1972-73 Hirugarren maila 3.a 2. itzulia
1973-74 Hirugarren maila 1.a (igo) 2. itzulia
1974-75 Bigarren maila 16.a 3. itzulia
1975-76 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
1976-77 Bigarren maila 8.a 2. itzulia
1977-78 Bigarren maila 11.a 1/4
1978-79 Bigarren maila 9.a 1/4
1979-80 Bigarren maila 9.a 1/16 1980: A.D. Zaldiaran hirugarren taldea sortu zen
1980-81 Bigarren maila 8.a 1/16
1981-82 Bigarren maila 17.a 3. itzulia
1982-83 Bigarren maila 17.a (jeitsi)
1983-84 Bigarren B maila 3.a 2. itzulia
1984-85 Bigarren B maila 3.a 3. itzulia
1985-86 Bigarren B maila 5.a 2. itzulia Diru arazoengatik jeitsiarazia
1986-87 Hirugarren maila 7.a 1. itzulia
1987-88 Hirugarren maila 8.a
1988-89 Hirugarren maila 2.a
1989-90 Hirugarren maila 1.a
1990-91 Bigarren B maila 2.a 2. itzulia
1991-92 Bigarren B maila 4.a 3. itzulia
1992-93 Bigarren B maila 1.a 3. itzulia
1993-94 Bigarren B maila 1.a 3. itzulia
1994-95 Bigarren B maila 1.a (igo) 1. itzulia
1995-96 Bigarren maila 7.a 2. itzulia
1996-97 Bigarren maila 13.a 2. itzulia
1997-98 Bigarren maila 1.a (igo)[5] 1/2[6] Kopa finalerdia: Mallorca 1-2, 1-0 Alavés
1998-99 Lehen maila 16.a 3. itzulia
1999-00 Lehen maila 6.a 1/16 Zamora: Martín Herrera[7]
2000-01 Lehen maila 10.a 1/32 2.a (UEFA Kopa) UEFA finala: Liverpool 5-4 Alavés
(luzapenean urrezko gola)[8]
2001-02 Lehen maila 7.a 1/16
2002-03 Lehen maila 19.a (jeitsi) 1/16 2. itzulia (UEFA Kopa)
2003-04 Bigarren maila 4.a 1/2 Kopa finalerdia: Zaragoza 1-1, 0-0 Alavés[9]
2004-05 Bigarren maila 3.a (igo)[10] 1/31
2005-06 Lehen maila 18.a (jeitsi) 3. itzulia
2006-07 Bigarren maila 17.a 1/16
2007-08 Bigarren maila 17.a 3. itzulia
2008-09 Bigarren maila 19.a (jeitsi) 2. itzulia
2009-10 Bigarren B maila 5.a 1. itzulia
2010-11 Bigarren B maila 3.a 1. itzulia
2011-12 Bigarren B maila 6.a 3. itzulia
2012-13 Bigarren B maila 1.a[11] 1/16
2013-14 Bigarren maila 18.a 3. iztulia
2014-15 Bigarren maila 13.a 1/32
2015-16 Bigarren maila 1.a[12] 1. itzulia
2016-17 Lehen maila 9.a 2.a Kopa finala: FC Barcelona 3-1 Alavés [13]
Deportivo Alavés Gloriosas emakumezkoen taldea
2017-18 Lehen maila 14.a 1/4
2018-19 Lehen maila 11.a 1/16
2019-20 Lehen maila 16.a 1. itzulia
2020-21 Lehen maila 16.a 1/16 100. urteurrena
2021-22 Lehen maila 20.a (jeitsi) 2. itzulia
2022-23 Bigarren maila 4.a 1/8
2023-24 Lehen maila 1/8

Finalak

aldatu

2001eko UEFA Kopako finala

aldatu
2001eko maiatzaren 27a
  Liverpool FC 5 – 4 Deportivo Alavés   Westfalenstadion, Dortmund
Ikusleak: 65.000
Epailea:   Gilles Veissière
  4' Markus Babbel
  16' Steven Gerrard
  41' Gary McAllister
  73' Robbie Fowler
  117' Delfí Geli (bere atean)
  27' Iván Alonso
  48' Javi Moreno
  51' Javi Moreno
  89' Jordi Cruyff

2017ko Errege Kopako finala

aldatu
2017ko maiatzaren 27a
  FC Barcelona 3 – 1 Deportivo Alavés   Vicente Calderón, Madril
Ikusleak: 45.000
Epailea: Carlos Clos Gómez
  30' Lionel Messi
  45' Neymar
  45+3' Paco Alcácer
  33' Theo Hernández

Erreferentzia

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2004-07-13). «Piterman compra el Alavés» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Carreras denuncia el "trato vejatorio" de Piterman» 20 minutos 2006-12-1.
  3. «Dimitri Pitermanek 6,8 milioi euro ordaindu beharko dizkio Alavesi» Berria 2012-04-18.
  4. (Gaztelaniaz) estadio mendizorroza  :: La Futbolteca. Enciclopedia del Fútbol Español. (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  5. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1998-05-04). «Euforia blanquiazul por el ascenso del Alavés a Primera División 42 años después» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  6. (Gaztelaniaz) Mallorca - Alavés 1:0 (Copa del Rey 1997/1998, Semifinales). (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  7. Correo, El. Martín Herrera, el que jugó todos los partidos en 99-00. El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  8. EiTB. Alaves-Liverpool UEFAko final historikoaren golak. (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  9. Madrid-Sevilla y Alavés-Zaragoza, semifinales de la Copa del Rey - Fútbol. (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  10. (Gaztelaniaz) [http://www.libertaddigital.com/deportes/informe-el-alaves-consigue-el-ascenso-a-primera-por-cuarta-vez-en-su-historia-1276253770/ «INFORME: El Alav�s consigue el ascenso a Primera por cuarta vez en su historia»] Libertad Digital 2005-06-12 (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  11. EiTB. Alaves Bigarren B Mailako txapeldun izendatu da. (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  12. EiTB. Alaves, Bigarren Mailako txapeldun. (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).
  13. EiTB. Alaves Kopa gabe geratu da Bartzelonaren aurka finala galdu ostean. (Noiz kontsultatua: 2017-10-08).

Kanpo estekak

aldatu