Club Deportivo Numancia

Club Deportivo Numancia futbol talde gaztela-leondarra da, 1945ean Soria hirian sortutakoa. Gaur egun bigarren mailan jokatzen duen arren lau denboralditan izan da lehen mailako taldea.

Club Deportivo Numancia
Ezizena(k)Numantinos
Sorrera1945
Futbol zelaiaNuevo Estadio Los Pajaritos
edukiera: 9.500 lagun
inaugurazioa: 1999
PresidenteaEspainia Francisco Rubio Garcés
EntrenatzaileaEspainia Diego Martínez
Liga2. RFEF
2022-231. RFEF, 16.a (jeitsi)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2008ko igoera ospatzen.

Historia aldatu

1920ko hamarkadan Sorian hainbat futbol talde eratu baziren ere Club Deportivo Numancia 1945ean eratu zuen Mariano Granados abokatuak. Aintzinako Numantzia herri zeltiberiarraren izena eman zion. Ez zuen asko behar izan maila polita lortzeko 1949an lortu baitzuen bigarren mailarako igoera Erandiori 4 eta 1 irabaziz. Hala ere bi urte egin zituen bertan eta maila galtzean krisi ekonomiko latza jasan zuen. 60, 70 eta 80 hamarkadak hirugarren mailan eta regional preferenten pasa zituen.

Urrezko aroa 1996an hasi zuen, Miguel Angel Lotina entrenatzaile zuela eta bigarren B mailan ari zela Errege Kopako final laurdenetara iritsi baitzen, Bartzelonaren aurka jokatuz. Los Pajaritos zelaian bina berdintzea lortu zuen eta azkenik Camp Noun 3 eta 1 galduz. Urte honetan bertan bigarren mailara itzultzea lortu zuen.

1999an lehen mailara iritsi zen eta bi urtez bertan egotea lortu zuen. Beste bi aldiz igo zen, 2004-05 eta 2008-09 denboraldiak egin zituen bertan, baina ez zuen mailari eusterik lortu. 2010eko hamarkada bigarren mailan egin zuen. 2017-18 denboraldian seigarren amaitu zuen eta play-offetan finalera iritsi bazen ere Valladolid nagusitu zitzaion. 2019-20 denboraldia txarra izan zuen eta 23 urteren ondoren bigarren B mailara jeitsi zen.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1946
     
 
 
 
1951-2012
     
 
 
 
2013-tik
     
 
 
 
2013-2016
     
 
 
 
2016-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 4
  • Denboraldiak 2. mailan: 20
  • Denboraldiak 2. B mailan: 9
  • Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 1
  • Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 2
  • Denboraldiak 3. mailan: 33
  • Ligako posturik onena: 17.a Lehen mailan (1999-2000)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
1995-96 3 Bigarren B maila 8.a 1/4
1996-97 3 Bigarren B maila 2.a -
1997-98 2 Bigarren maila 14.a 1. itzulia
1998-99 2 Bigarren maila 3.a 3. itzulia
1999-00 1 Lehen maila 17.a 1. itzulia
2000-01 1 Lehen maila 20.a 1/16
2001-02 2 Bigarren maila 17.a 2. itzulia
2002-03 2 Bigarren maila 14.a 1/8
2003-04 2 Bigarren maila 3.a 1. itzulia
2004-05 1 Lehen maila 19.a 1/4
2005-06 2 Bigarren maila 8.a 3. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 8.a 2. itzulia
2007-08 2 Bigarren maila 1.a 2. itzulia
2008-09 1 Lehen maila 19.a 1/16
2009-10 2 Bigarren maila 8.a 2. itzulia
2010-11 2 Bigarren maila 10.a 2. itzulia
2011-12 2 Bigarren maila 10.a 3. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 12.a 2. itzulia
2013-14 2 Bigarren maila 13.a 2. itzulia
2014-15 2 Bigarren maila 12.a 3. itzulia
2015-16 2 Bigarren maila 9.a 2. itzulia
2016-17 2 Bigarren maila 17.a 2. itzulia
2017-18 2 Bigarren maila 6.a 1/8
2018-19 2 Bigarren maila 17.a 2. itzulia
2019-20 2 Bigarren maila 19.a 1. itzulia
2020-21 3 Bigarren B maila 4.a/3.a 2. itzulia
2021-22 4 Bigarren maila RFEF 1.a (III multzoa)
2022-23 3 Lehen maila RFEF 16.a (jeitsi) 2. itzulia
2023-24 4 2. maila RFEF

Irabazitako txapelketak aldatu

Espainiako txapelketak: 1 aldatu

emaitzarik onena 17.a 1999-2000an.

2007-08

1995-96an final laurdenak.

Kanpo estekak aldatu