Beşiktaş JK (izen osoa Beşiktaş Jimnastik Kulübü) Turkiako futbol talde onenetakoa da, Istanbul hiriko Beşiktaş auzoan egoitza duena. Palmaresari dagokionez Turkiako hirugarren taldea da.

Beşiktaş Jimnastik Kulübü
Ezizena(k)Kara Kartallar ("arrano beltzak")
Sorrera1903
Futbol zelaiaVodafone Arena
edukiera: 41.903 lagun
inaugurazioa: 1973
PresidenteaTurkia Ahmet Nur Çebi[
EntrenatzaileaTurkia Şenol Güneş
LigaTurkiako SuperLiga
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Beşiktaş taldea.
Vodafone Arena.

Futbolaz gain beste hainbat kirol ere baditu, baina nagusiki futbolarengatik da ezaguna.

Historia aldatu

Kirola egiteko elkartzen ziren 22 gaztek 1903an sortu zuten taldea Istanbuleko Beşiktaş auzoan. Abdul Hamid II.a sultanak turkiarrek futbolean jokatzea debekatu zuen garai hartan eta gazteen berri izatean agenteak bidali zituen bertara baina hauek gimnasia ariketak egiteko elkartu zirela esan zuten. Horregatik Bereket Gymnastic Club izena eman zioten taldeari. Hasiera batean kolore zuri gorriak izan zituen baina 1912-13an Turkiak Balkanetako ia lur guztiak galdu izanaren tristeziak eraginda koloreak beltz-zurira aldatzea erabaki zuten gazte abertzaleek.

Lehenengo garaipenak Istanbuleko txapelketatan izan zituen, lehena 1924ean eta hurrengoak 1934 eta 1954 artean. Turkia osorako antolatu zen Milli Küme liga ere 3 aldiz irabazi zuen.

50. hamarkadaren bukaeran Europako txapelketak antolatu ziren eta bertan parte hartzeko txapelketak sortu zituen Turkiako Futbol Federazioak. 1957 eta 1958koa Beşiktaşek irabazi zituen. 1959an sortu zen Turkiako liga profesionala. Aurreko txapelketa biak palmaresean sar daitezen sarritan eskatu du Besiktasek baina ez diote onartu. Aro profesionalean 13 Liga eta 9 Kopa lortu ditu Beşiktaşek.

2016ko apirilaren 10ean futbol estadio berria estreinatu zuen, Vodafone Arena, 41.903 ikuslerentzako tokia duena. Urte bereko abenduaren 10ean bi bonba-autok eztanda egin zuten partidua jokatu ostean eta gutxienez 38 pertsona hil ziren, hauetatik 30 estadioa zaintzen zuten poliziak. 2016-17 denboraldian Liga irabazi zuen bigarren aldiz jarraian. 2020-21 denboraldia bikaina izan zuen eta Liga eta Kopa eskuratu zituen.

Uniformea aldatu

Etxekoa aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Kanpokoa aldatu

     
 
 
 
Ohikoa
     
 
 
 
Tarteka

Palmaresa aldatu

Turkian: 38 aldatu

  • Turkiako Liga (16): 1957, 1958, 1960, 1966, 1967, 1982, 1986, 1990, 1991, 1992, 1995, 2003, 2009, 2016, 2017, 2021.
  • Turkiako Kopa (10): 1975, 1989, 1990, 1994, 1998, 2006, 2007, 2009, 2011, 2021.
  • Turkiako Superkopa (9): 1967, 1974, 1986, 1989, 1992, 1994, 1998, 2006, 2021.
  • Milli Küme (3): 1941, 1944, 1947

Istanbulen: 29 aldatu

  • Istanbuleko liga (13): 1924, 1934, 1939, 1940, 1941, 1942, 1943, 1945, 1946, 1950, 1951, 1952, 1954.
  • Istanbuleko kopa (2): 1944, 1946.
  • Istanbuleko Superkopa (1): 1935.
  • TSYD Kopa (12): 1964, 1965, 1971, 1972, 1974, 1983, 1984, 1988, 1989, 1990, 1993, 1996.

Nazioartean: 1 aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Beşiktaşek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1985-86 UEFA Kopa 1. itzulia Athletic
Beşiktaş
4-1
0-1
Beşiktaş
Athletic
2002-03 UEFA Kopa 2. itzulia Alaves
Beşiktaş
1-1
1-0
Beşiktaş
Alaves
2004-05 UEFA Kopa Liga fasea Beşiktaş 3-1 Athletic

Kanpo estekak aldatu