Ireki menu nagusia

Real Jaén Club de Fútbol

Real Jaén Club de Fútbol futbol talde andaluziarra da, 1922an Jaén hirian sortutakoa. 1950. hamarkadan hiru denboraldi egin zituen Lehen mailan.

Real Jaén Club de Fútbol
Ezizena(k) Lagartos
Sorrera 1922
Futbol zelaia Nuevo Estadio de la Victoria
(edukiera: 12.569 lagun)
Presidentea Espainia Tomás Membrado
Entrenatzailea Espainia Germán Crespo
Liga 3. maila
2018-19 IX multzoko 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Once Real Jaén 2006.jpg

HistoriaAldatu

Juan Nogales Martínez medikuak sortu zuen Jaén FC 1922an. Hirian bazen Unión Deportiva taldea ere baina jaendarrek nahiago zuten Jaén FC sortu berria. 1929an taldea birsortu zen Sociedad Olímpica Jiennense izenarekin eta hirugarren erregionalean hasi zen jokatzen.

1943an Hirugarren mailara igo zen eta 1944ean La Victoria estadioa inauguratu zuen. 1947an hartu zuen gaur egungo Real Jaén izena. 50. hamarkadan taldeak gora egin zuen eta bi urtetan jarraian igoera lortuz 1953-54 denboraldian Lehen mailan jokatu zuen, bai eta 1956 eta 1958 artean ere. Handik aurrera bigarren B maila eta hirugarren artean ibili zen.

Azken urteetan play-offak jokatzen ibili ondoren 2013an Bigarren B mailako txapeldun izan eta Bigarren A mailara igotzea lortu zuen. Azken partidan ordea Alavésen aurka galdu eta berriz ere bigarren B mailara itzuli zen. 2017an maila galdu zuen eta Hirugarren mailara itzuli da.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
Olímpica (1929)
     
 
 
 
Real Jaén (1947)
     
 
 
 
2016-2017

DatuakAldatu

2018-19 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 3
  • Denboraldiak 2. mailan: 16
  • Denboraldiak 2. B mailan: 31
  • Denboraldiak 3. mailan: 26
  • Ligako posturik onena: 14.a Lehen mailan (1953-54, 1956-57)

Azken denboraldiakAldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa Besterik
2004-05 2. B Maila 9.a -
2005-06 2. B Maila 13.a -
2006-07 2. B Maila 6.a -
2007-08 2. B Maila 9.a 2. itzulia
2008-09 2. B Maila 2.a - Federazio Kopa, 1.a
2009-10 2. B Maila 3.a 1. itzulia
2010-11 2. B Maila 8.a 2. itzulia
2011-12 2. B Maila 4.a 2. itzulia
2012-13 2. B Maila 1.a (IV multzoa) 1/32
2013-14 Bigarren Maila 21.a 1/32
2014-15 2. B Maila 11.a 1. itzulia
2015-16 2. B Maila 10.a -
2016-17 2. B Maila 19.a -
2017-18 Hirugarren Maila 3.a -
2018-19 Hirugarren Maila 1.a 2. itzulia

Irabazitako txapelketakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Jaén Club de Fútbol