Errusiako Gerra Zibila
Errusiako Gerra Zibila (errusieraz: Гражданская война́ в Росси́и, Grazhdanskaya voyna v Rossiy) alderdi anitzeko gerra izan zen, Errusiar Inperio ohian gertatutakoa, 1917ko azarotik 1922ko urrira arte. Bertan boltxebikeen Armada Gorria eta boltxebikeen aurkako Armada Zuria borrokatu ziren, aurrez aurre. Atzerritar indar batzuek (Amerikako Estatu Batuak, Japonia, Frantzia, Britainiar Inperioa) Armada Zuria sustengatu zuten[1].
Errusiako Gerra Zibila | |||
---|---|---|---|
Data | 1917ko azaroa - 1922ko urria | ||
Lekua | Errusiar Inperio ohia, Mongolia, Tuva, Pertsia | ||
Emaitza | |||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1919an Armada Gorria Ukraina eta Siberian nagusitu zen. Zuriek, Pyotr Wrangel buru zutela, Krimean gotortu eta 1920ko udazkenera arte eutsi zuten. Errusiar Inperioa desegitean sortutako independentziaren aldeko mugimenduek ere parte hartu zuten gerran. Batzuek -Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Poloniak- burujabetasuna erdietsi zuten. Gainerako lurraldeek 1922an Sobietar Batasuna eratu zuten.
Historia
aldatu1918-1921 bitartean boltxebikeek gerra zibilari aurre egin behar izan zioten. Gerraren sorburuan bi arrazoi nagusi izan ziren: alde batetik, Armada Zuriaren sorrera, errejimen tsarista edota 1917ko urrian eraitsitako behin behineko gobernua berrezartzeko helburuz, eta, bestetik, Estatu Batuetako, Britainia Handiko, Frantzia eta Japoniako gudarosteak herrialdean sartu izana.
Armada Zuriaren barnean izan ziren zatiketak eta haien proposamenen arrakastarik eza (ez zuten, adibidez, biztanle sektore behartsuenen egoera aldatzeko konponbiderik eskaintzen eta beren etsaiak bezain indarkeriara emanak ziren) lagungarri izan ziren boltxebikeentzat. Gerra zibila 1921ean amaitu zen, Armada Zuria menderatua izan zenean.
Urte horietan Gerra komunismoa delakoa nagusitu zen[2], zeinak industria erabat estatuaren esku utzi eta ekonomia jarduera pribatu oro eragotzi baitzuen. Uste izatekoa denez, herrialdearen egoera ekonomikoa ez zen, gerra zibila tarteko, izan zitekeen hoberena. Egoera horretan kokatu behar da disidentzia oro zapaltzeko politikarekin segitzen zela ahaztu gabe, Kronstadteko gerra ontzidiaren basean izan zen matxinada anarkista.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/01/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ John SIMKIN: «The Russian Civil War» Spartacus.schoolnet.co.uk
- ↑ John SIMKIN: «War Communism»[Betiko hautsitako esteka] Spartacus.schoolnet.co.uk