Besarabia[1] (errumanieraz: Basarabia, ukraineraz: Бессарабіяtranslit.: Bessarabia, turkieraz: Besarabya) Erdialdeko Europako hegoekialdeko eskualde bat da. Iparraldean, Ukrainarekin, eta hegoaldean Dobrudja eta Errumaniarekin muga egiten du. Besarabia Errusiar Inperioak Moldaviako ekialdeko zatia identifikatu zuen izena da, Errusiak Otomandar Inperioari 1812an kendu ziona eta Besarabiako Gobernatura Orokorra bezala antolatu zuen. Moldaviatik geratzen zena, Valakiarekin elkartu zen 1859an Errumaniako erresuma sortuz. 1917an Moldaviako Errepublika demokratikoa izendatua izan zen Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barnean. 1918an, Besarabiak Errusiatik independizatuko zela adierazi zuen, eta, hiru hilabete geroago, Staful Tariik Errumaniarekin batzea bozkatu zuen. Elkartzeak nazioarteko onarpena izan zuen 1920an, Parisko Itunaren bidez, baina gutxiengo etniko eta tokiko nekazarien kexak eragin zituen.

Besarabia
Datu orokorrak
Motaeskualde historiko eta Ukrainian historical regions (en) Itzuli
EponimoaBasarab I of Wallachia (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak46°50′00″N 29°00′00″E / 46.833333333333°N 29°E / 46.833333333333; 29

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, Sobietar Batasunak, Alemania Naziarekin Besarabia errusiar subiranotzara itzultzea negoziatu zuen, Molotov-Ribbentrop itunaren bidez. 1940ko ekainean, 9. Sobietar Armadak eskualdea hartu egin zuen, baina sobietarrek berriz galdu zuten Bizargorri Operazioan 1941 erdialdean. Gerraren amaieran Sobietar Batasunak Besarabia gorde egin zuen eta Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista moduan berrantolatu zuen, haren eremua murriztuz Ukraniako Sobietar Errepublika Sozialistari iparraldeko eta hegoaldeko zatiak emanez.

1991n Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialistak bere independentzia aldarrikatu zuen Sobiet Batasunetik, eta Moldaviako Errepublika edo soilik Moldavia izena hartu zuen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu