Heraklonas
Heraklonas[1] (626 – 641?) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 641 urtean epe labur batez. Heraklida dinastiako lehen agintari Herakliok bere bigarren emaztearekin izandako semea agintariak lehen emaztearekin izandako Konstantino III.a anaiordea baino gazteagoa zen. Martina erreginaren eraginez bi anaiei tratu berbera eskaini zitzaien eta biak batera hartu zituen Herakliok agintean berarekin.
Heraklonas | |||
---|---|---|---|
641eko otsaila - 641eko iraila ← Konstantino III.a - Konstante II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lazica (en) , 618 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Rodas, 641 (egutegi gregorianoa) (22/23 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Heraklio | ||
Ama | Martina | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Heraclian dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Enperadorea |
638. urtean Augusto titulua jaso zuen eta bere aitaren heriotza ostean bere anaiarekin batera agintea jaso zuen nahiz eta zaharragoa zenez Konstantino III.ak indar gehiago izan. Heraklonasen benetako izena Heraklio zen, bere aitarena bezala, eta bere agintari izena Heraklio II.a izan zen, hala ere ez zuen jendeak bere Heraklonas (Herakles txikia) ezizena ahaztea lortu agintaritza jaso zuenean oso gaztea baitzen.
Konstantino III.aren heriotz goiztiarrak, agian tuberkulosiak jota, 641 urtean Heraklonas agintari bakar bihurtu zuen. Martina bere amak Konstantino III.a pozoitu zueneko usteak indar handia hartu zuen matxinada bat sortzeraino. Matxinatuek agintetik kendu zuten eta bera eta bere ama Martina elbarrituak zituzten. Lehen aldia izan zen Bizantzion agintari bati helbarritze zigorra ezartzen zitzaiona, agian Persiar Inperiotik eratorritako zigor bat. Martinari mihia moztu zioten eta Heraklonasi sudurra. Ezer gehiago dakigu Heraklonasi buruz handik aurrera, urte hartan bertan hil zela uste da.
Konstantino III.aren seme zen Konstante II.ak jaso zuen orduan agintea 11 urte besterik ez zituela Heraklioren oinordekotza gatazka amaituz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 179. araua, Bizantziar Inperioko pertsona-izenak
Aurrekoa Konstantino III.a |
Bizantziar agintaria 641 |
Ondorengoa Konstante II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heraklonas |