Petxenegoa[1][2] turkiar herria izan zen, Itsaso Beltzaren iparraldeko estepetakoa. VI-XII. mendeen artean bizi izan ziren eta X. mendearen inguruan Don eta Danubio ibaien arteko lurraldeak (gaur egungo Bulgaria, Hungaria eta Ukraina) beren mende izan zituzten. X. mendean, Kieveko erregeen kontra borrokatu ziren, eta Bizantziar Inperioaren kontrako ekinaldiak egin zituzten; 1034an, Jaroslav I.a Kievekoak garaitu zituen, eta 1091n bizantziarren mende geratu ziren eta ia erabat desagertu ziren.

Petxenegoen khanerriak 1015ean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. turkieraz: Peçenek(ler), errumanieraz: Pecenegi, errusieraz: Печенег(и), ukraineraz: Печеніг(и), hungarieraz: Besenyő(k), kroazieraz: Pečenezi, grezieraz: Πατζινάκοι, Πετσενέγοι, Πατζινακίται, georgieraz: პაჭანიკი, bulgarieraz: печенеги, pechenegi edo печенези, pechenezi; serbieraz: Печенези, latinez: Pacinacae, Bisseni

Kanpo estekak

aldatu