Konstantino VII.a Porfirogeneta (grezieraz: Κωνσταντίνος Ζ΄ Πορφυρογέννητος, Kōnstantinos VII Porphyrogennētos, purpuran jaioa), (Konstantinopla, 905959ko azaroaren 9a) 913-959 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen[1]. Leon VI.a Jakituna bizantziar enperadorearen semea eta Alexandro III.a bizantziar enperadorearen iloba zen. Bere ezizena Leonen seme legitimo (edo zehatzago esanda, legitimatu) bezala jaso zuen, Inperioko tronuko ondorengoen jaiotzarako erabiltzen zen Konstantinoplako jauregi inperialeko gela purpuran jaio zelako.

Konstantino VII.a

bizantziar enperadore

913ko ekainaren 6a - 959ko azaroaren 9a
Alexandro Bizantziokoa - Erroman I.a, Erroman II.a
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla905
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla959ko azaroaren 9a (54 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Familia
AitaLeon VI.a Jakituna
AmaZoe Karbonopsina
Ezkontidea(k)Helena Lekapene (en) Itzuli  (919 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
LeinuaMacedonian dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakErdi Aroko greziera
latina
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta historialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 43807129 Edit the value on Wikidata

Erregealdia

aldatu
 
Konstantino Zoe amarekin.
 
Kristo Konstantino koroatzen (945).

Konstantino 905ean jaio zen, Leon VI. enperadorea eta honen maitale Zoe Karbonopsina guraso zituela. Umea sortu eta laster gurasoak ezkondu ziren, zuzenbide kanonikoa hautsiz, enperadorearen laugarren ezkontza zelako, eta honela semea legitimatu zuten. 913an enperadore bihurtu zen, oraindik zazpi urte baino ez zituela, Nikolas Mistikoa aitalehena erregeorde zelarik.

Bulgariar armadak Bizantziokoa garaitu ostean, Nikolas behartua izan zen bulgariar errege Simeon I.aren aurrean amore ematera. Horren ondorioz, Erregeordetza Kontseiluak Nikolas kargugabetu eta bere ordez Zoe, Konstantinoren ama, jarri zuen. Hala ere, Zoek berak ere ez zuen inongo arrakastarik lortu bulgariarrekin. 919an Erroman Lekapeno almiranteak ordeztu zuen, eta honen alaba Elena Konstantinorekin ezkondu zen. 920an Erromanek bere burua enperadorekide koroatu zuen. Handik aurrera Konstantinok aginpide gehiena galdu zuen Erroman eta honen semeen faboretan[1].

Botere guztia bereganatu zuen arren, Erroman I.ak Konstantinoren titulua errespetatu eta adeitasunez tratatzen zuen. Aurrerago Erromanek bere hiru semeak enperadorekide izendatu zituen, horietako zaharrena, Kristobal, bigarren lekuan, hots, Konstantinoren aitzinean. Konstantino, berriz, adimen handiko gaztea zen, gauza askogatik interesatua, eta tronutik at igaro zituen urteak gorteko ohiturak ikasten eta idazten aritu zen buru belarri.

944ko amaieran, aginpidera lehenbailehen iristeko gogoz, Erromanen semeek aita deportatu zuten. Orduan, Konstantinorekin ere gauza bera egingo zuten beldurrez, Konstantinoplako biztanleak matxinatu ziren, hura jauregiko leihora atera zen arte. Herriaren atxikimenduzko erakutsi horrek Lekapeno anaiak egozteko indarra eman zion. Beraz, 945eko urtarriletik 959an hil zen arte Bizantziar Inperioko enperadore bakarra izan zen[1].

949an, Kretan ezkutatuta zeuden arabiar kortsarioen aurkako beste espedizio bat antolatu zuen baina, bere aitak 911n bezala, uhartea birkonkistatzerako saiakeran huts egin zuen. Gertaera honek arabiarren lurrezko erasoaldi bat eragin zuen, Armenia, Siria eta Italian Bizantziar Inperioak zituen lurraldeen aurka, baina ekialdean galdutako lurraldeak Joan Tzimiszesek berreskuratu zituen. 957an, su grekoari esker, arabiar ontziteri bat suntsitu ahal izan zen.

Atzerriko erresumekin harreman biziak izan zituen, horien artean, Kordobako kalifa zen Abderraman III.arekin. 957ko udazkenean, Kieveko Rusako printzesa zen Olga Kievekoaren bisita jaso zuen. Bidaia honen arrazoiak sekula argitu ez diren arren, Olga Elena izenarekin bataiatua izan zen, honela, bere herria kristautasunera bihurtzen hasiz.

Konstantino 959an hil zen, eta Erroman II.a semea izan zen Bizantziar Inperioko tronuko ondorengoa.

Liburuak

aldatu

Orokorrean, bere erregealdiaren balorazioa positiboa den arren, Konstantino ezagunagoa da idazle eta aditu bezala. Besteak beste, liburu hauek idatzi, edo bere izenean idatzarazi zituen:

  • De ceremoniis aulae Byzantinae (Zeremonien liburua), gorteko mota oroko zeremoniak deskribatzen dituena, izaera kritikoagoarekin Liutprando Cremonakoaren lanean ere bilduak izan zirenak;
  • De administrando imperio (Inperioaren administrazioari buruz), inperioa gobernatzeko modua eta kanpoko etsaien aurka borrokatzeko moduari buruzko aholkuak eskaintzen dituena;
  • Theophanes Continuatus, inperioaren historia bat 817an Teofanes kronografoa hil ondorengo gertakariak biltzen dituena.

Liburu hauek Konstantinoren garaia eta bere erregealdia ezagutzeko informazio iturri garrantzitsua dira. Konstantino, liburu, eskuizkribu eta, orokorrean, artelan bildumagile handia ere izan zen, eta baita margolari ona ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Robert SABATINO LOPEZ: Constantine VII Porphyrogenitus 2012. Encyclopædia Britannica Online. 2012ko abenduaren 24an begiratua


Aurrekoa
Alexandro III.a
Bizantziar Inperioko enperadorea
913-959
Erroman I.arekin (920–944)
Kristobal Lekapenorekin (921–931)
Esteban Lekapenorekin (924–945)
Konstantino Lekapenorekin (924–945)
Ondorengoa
Erroman II.a


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino VII.a