Nika matxinada (grekeraz: Στάση του Νίκα) herri errebolta izan zen, Konstantinoplan 534. urtean gertaturikoa. Izena, matxinatuek bota zuten deiadarretik hartu zuen (Nikak garaipena esan nahi du grezieraz). Nika, Bizantziar Inperioan goraka eta goraka zihoan gizarte tentsioaren ondorioz gertatu zen. Inolako garrantzirik ez zuen koadrigen lasterketei buruzko eztabaida bat, ordu arte sekula gertatu ez zen moduko herri altxamendu bihurtu zen, Justiniano I.aren tronua kolokan jarri zuena. Honen emazte zen Teodoraren lasaitasunak bakarrik eragotzi zuen Justinianok hiriburutik ihes egitea, eta matxinada, azkenik, Belisariok baretu ahal izan zuen.

Areobindus kontsula jokoen buru Konstantinoplako hipodromoan, Konstantinopla, 506, bolia

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.